Udazkenari begira

Calendario-2013_Restaurante-Plaza-EtxeberriAizue, hemen dugula udazkena! Zer moduz hego haize ero-zakar honekin? Eguraldiak eragiten al dizu? Eta urtaroak?

Zer, zuk gure arbasoen ohitura berak ez dituzu izango, ezta? “Urbanita” hutsak garela ezin ukatuko dugu! Baina izango duzu iraileko edota ikasturte berrirako asmo onik, ezta? Bada, kontaguzu.

http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=108300

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

9 erantzun Udazkenari begira -ri

  1. enara-k dio:

    Iraila hasteak errutinara eta eguneroko ohituretara bueltatzea suposatzen du; hori dela eta,bat edo bi hilabeteko oporrak izan ondoren ,pertsona askori bere eginbeharretara itzultzea arazo larria suerta dakieke,batez ere,lana edo eginbehar horiek egiteari desatsegina baderitzete.Gainera,honi denboraren aldaketa ,udazkena ,eta,honekin batera iluntasun ordu gehiago izatea gheitzen badiogu ,gauza hauek guztiak tristura edo gehiago eragingo diete askori.
    Dena den ,zorionez ,urtaro aldaketa honek asmo onak eta berriekin ere lotuta agertzen zaigu,esaterako, kirola egiten hasteko gogoa pizten zaigu edo ikastaroren bat egiteko nahia berpizten da.
    Niri uda butzatzeak eta errutinara itzultzeak ez dizkidate tristura edo humore txarra eragiten,batzuetan nagia izanda ere,izan ere,badakit datorren urtean oporrak bueltatu egingo direla ,eta horretarako urte osoa pasatu beharra dago ,beraz ,bizitzaren urratsak direnez ezin ditugu aldatu gure esku ez dagoelako, eskerrak!! ,horregatik zenbat eta hobeto eraman aldaezinak diren gauzak orduan eta alaiago biziko gara.

  2. Izarra-k dio:

    Niri udazkena ez zait eragiten,izan ere,berehala urtaroaren aldaketari ohitzen naiz.Hala ere, aitortu behar dut neguaren ordez uda edo udaberria nahiago dudala eguraldi hobea egiten baitu eta giroa alaiagoa baita.Udazkenak ere gustatzen zait bera iristearekin batera kurtsoak eta antzeko gauzak hasten naizelako eta oraindik ez duelako egiten hotzik.

    Aurten antzerki ikastaroan izena eman dut eta euskararen apartez ingelesa ere ikasiko dut,horiek dira nire asmoak kurtso berrirako.

    Azkenik esan nahi dudana da nire ustez geure buruarekin ondo sentituz gero,berdin dio zein urtarotan gaude.

  3. Lori-k dio:

    Udazkenari buruzko testua irakurri ondoren alde handiak aurkitu ditut bizitzarekin. Kalekume hutsa naizenez ez dakit ezer landareak nola zaindu behar ditugunari buruz; hala ere lorazainek loreak egiten dituzten gauza bera egiten ditugu bizitzan. Urtean zehar lan egin genuen eta loreak jaso genituen. Lore horiek, agian, ez ziren pentsatu genuen bezain politak, hala ere hor zeuden eta orain udazkenean haien haziak jasoko ditugu.Gauzak horrela iazko lana egindakoarekin jarraitzen badugu aurtengo loreak bai politak izango direla!!

  4. Aisling **-k dio:

    Udazkena datorrela eta, ezinbestekoa da hitzegitea opor osteko sindromeari buruz. Esaten dutenaren arabera, oporrak bukatzean, oso zaila egiten zaigu berriro egunetakora ahoitzea eta, horren ondorioz, depresio motako bat jotzen dugu.

    Eta, ez da bakarrik lanare bueltatzera, baizik eta konturatzea zenbat gastu eragiten digu berriro rutina hartara bueltatzeak. Besteak beste, aurre egin ditugun gastuei, umeen eskola eta liburu berriak ordaindu eta, hori, konturatu ondoren zenbat diru gastatu dugun oporretan. Hau dena, adituen hitzetan, depresio bat eragiten digu eta, batzutan, psikoloengana jo behar dugu sendatzeko edo egoera honi aurre egiteko.
    Oporrak bukatzean, normala deritzot triste sentitzeari. Azken finean oso gustora egon gara ordutegia jarraitu gabe eta estresatuta sentitzen gara zenbat gauzak berriro egin behar ditugun pentzatzean. Hala era, denok badakigu oporrak astean bukatuko direla eta gure oporrak ez daukatela ezer ikusirik gure egunetako bizitzarekin, orduan, gogorra izan arren, gehiegikeri bat dela uste dut ailegatu den opor osteko sindormea gure kulturan.

  5. argia-k dio:

    Urtero, Irailaren 23an uda amaitzen da udazkena hasiz. Udazkena, besteak beste, oporren amaiera, etxeko zein laneko gauzez berriz arduratzeak edo berriz eguraldi txarra egiteak dakar.

    Are gehiago, kasu batzuetan errutina hauei bueltatzeak “Opor osteko sindromea” eragin ahal digu. Sindrome hau sintoma fisikoen artean nekadura, loezina, gihar mina eta jangurarik eza eragin ditzake. Horretaz gain, sintoma psikologikoak ere sortarazten ditu esate baterako sumingarritasuna, tristura, eta urduritasuna.

    Bestalde, udazkenaren etorrera gure bizitza samar hobetzeko aukera bezala hartu daiteke. Urtezahar-gaua ospatzen dugunean, urte berrirako asmo edo nahi ugari helburutzat hartzen dizkigu urte berria zaharra baino hobeagoa izan dadin. Udazkenaren etorrerarekin batera zerbait antzekoa gertatzen da, hau da, gure bizitza suspertzeko une dela sentitzen dugu. Asmo hauen artean aipa dezagun kirol berri bat ikastea, hizkuntza bat hobetzea, lanean xede berriei aurre egitea eta abar.

    Esandakoaren arabera, bi udazken mota desberdinak bizi ahal dezakegu. Bata, tristuraz eta depresioz josita; bestea, udazkena gure bizitzari bultzada bat emateko aukera bezala. Argi dago gure eskuetan dagoela udazken hau nola izango den erabakitzea.

  6. pumuky-k dio:

    Udaberriko iristeak deprimitzen gaitu? Udaberria uda eta neguaren arteko trantsizio garaia da. Esan gabe doa, urtaro aldaketa horrek eragiten digula, besteak beste, uda bukatzen delako eta aldi berean, bai oporrak baita eguzkiaren orduak ere. Ez hori bakarrik, “ikastetxera bueltak” erritmo eta ohitura aldaketak nahiz presakak ekar ditzake.

    Urtaroko aldaketa hau sasoi honetan sortzen den tristuraren eragilea da. Zergatik? Alde batetik, eguzkirik ezak ordutegien aldaketak ekartzen dituelako. Eta beste aldetik, hotzaren iristeak katarroak ekar ditzaketelako. Bada, udazkena gure erritmoa aldatzen da, horren kariaz, depresioak eragin ditzake. Zeintzuk izango litezke aldaketa honetako sintomarik nagusienak? Desmotibazioa, tristuraren sentsazioa, energiaren murrizketa, eta abar. Gainera, ausartuko nuke esatera udaberriaren heltzea gure janzkeran ere nabaritzen dela. Hauxe da, udan beti kolore biziak janzten ditugu. Aitzitik, udaberrian ailegatu bezain pronto, kolore ilunak erabiltzen hasten gara.

    Nire iritsiz, udaberrian gehien kostatzen zaidana da urtaro aldaketara moldatzea. Alabaina, aurrekoan aipatutako sintomak desagertzen dira egoera berri honetara egokitzen ari garen heinean. Nolanahi ere, udazkenak gauzak onak ere badauzka, haien artean azpimarratuz, mendia koloretsua, ateratzen diren perretxikoak, ikasurte berrirako asmoak, eta abar. Baina guztien artean onena da, gero eta gutxiago geratzen dena hurrengo uda iriste aldera.

  7. peterpan-k dio:

    Udazkena dagoeneko geure artean dago, eta jende askok pentsatzen dute urtarorik politena dela: mendietako pasaiaren koloreak ikusten asko gozatzen dugulako, eguraldia hain txarra ez delako, fruitu asko jasotzeko momentu delako, eta abar. Hala ere, beste pertsona batzuei udazkena heltzeak tristura eragiten die. Gainera, egunero lehenago iluntzen duela nabaritzen dugu, eta hostoak erortzen dira. Horren ondorioz, pertsona asko depresioak jota egoten dira.

    Nik uste dut, baikorki pentsatu beharrean gaudela. Oporrak bukatu eta gero ohizkotasunera itzuli behar da, eta agian asmo berri on horiek martxan jartzeko garai aproposa da, esate baterako, hizkuntza bat ikastea, ikastaro bat egitea, kirola egitea …
    Zoriontsuago sentiarazteko, eta aldi berean, pertsona batzuek pairatzen duten udazkena eta neguaren zakarkeria ahazteko gauza berriak probatu behar dira.

  8. Alaia-k dio:

    Udazkena berriro!
    Urtero bezala,uda pasatu ondoren udazkena etortzen da.Honekin oporrak,beroa,lasaitasuna,tabernaz-taberna joatea,berandu altxatzea bukatzen dira.
    Nahiz eta urtaro hau polita den textuaren arabera,niri oso triste eta gogor ematen dit,gainera gastu gehiegi jasatzen behar dugu ,adibidez,eskolara itzulera,arropa,zapatak,patxarana egitea eta abar.Hala ere, neguan animatzen dut Gabonentzarako erosketak egitera eta gero beherapenak.
    Asko nabaritzen da egunak motzagoak direla eta oraindik ez da ordua aldatu.Azaroa niretzat hileko okerrena da.Nahiz eta jai-eguna hasi eta nire urtebetetzea den ez zait batere gustatzen.
    Aurten hobeto sentitzea espero dut.

  9. Lorea-k dio:

    Batzuen ustez, udazkenak aldaketak dakartza. Jakina, paisaian eta ingurumenean gertatzen diren aldaketak udazkenaren ezaugarri nagusiak dira. Horiekin batera, gure eguneroko ohiturak ere aldatzen hasten gara. Izan ere, ezer baino lehen erlojuaren ordua ordu bata aurreratu behar da. Gero, giroan haize hotz dabil. Horrexegatik armairuaren barruan arropa arina utzi beharra daukagu. Eta udazkenero bezala, lepokoa, txanoa, botak, eskularruak, berriro janzten ditugu., lepokoa, txanoa, botak, eskularruak, berriro janzten ditugu.

    Hori dela eta, udazkenean, paisaia berdez, okrez, laranjaz, gorriz, urrezkotako kolore bihurtzen da eta gure armairuan beste kolore ilunagoaz baino agertzen dira: grisa, marroia, eta batik bat beltza. Kolore hauek izaten dira udazkenetakoa.
    Laburbilduz, kaleak kolore ilunez, eta ingurumenak ordea, tonalitateko beroz betetzen dira.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s