Zinemara gutxitan zergatik?

Gero eta gutxiago joaten omen gara zinemara. Arrazoien artean sarreren prezioa dago, nonbait. Besterik bururatzen al zaizu zuri? Benetan uste al duzu merkeagoa izanda, jendetza egongo litzatekeela zinema aretoetan? Zuk zeuk zer egingo zenuke?zinema

Advertisements
Post hau Zinezale Kluba atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

7 erantzun Zinemara gutxitan zergatik? -ri

  1. epal-k dio:

    Dakigunez, gaur egun zinemara joateak, garesti samar kostatzen du, nahiz eta bono berezi merkeagoak egin, jendeak animatu gabe jarraitzen du, zinezaleak izan ezik.
    Alde batetik, zinematik irten ondoren, beti zerbait gehiago kontsumitzen delako, esaterako, otarteko bat, pote batzuk -edo, beraz, aurrekontua nahiko altua da, batez ere familiarekin joaten bada.
    Beste aldetik, interneten bidez, zein bideoen bidez, aukera dago filma berriak ikusteko eta gainera debalde, zure kabuz, sofan, oso lasai, bai bakarrik bai zure lagunekin.
    Nire iritziz, jendea krisi honekin lagunekin etxean gero eta gehiago elkartzen da, edozein film ikusteko, eta honela diru hori aurrezten du.

  2. Pitu-k dio:

    Nire ustez oso argi dago, lehenik eta behin, sarreren prezioa oso garestia da batere ona ez den gure ekonomiarentzat, beste aldetik, filmak batzuetan ez dira guztiz erakargarriak.

    Ni adibidez lehen baino gutxiago joaten naiz zinemara baina, joaten naizenean lanegunetan joaten saiatzen naiz merkeagoa delako gainera, beste pertsona batek laguntzen banau biak sarrera batekin sartzeko aukera daukagu.

  3. kide-k dio:

    Alde batetik, BEZA igotzeak kalte handia eragin die zinemei. Gaur egun zinema batzuk itzita daude eta beateak ixteko zorian. Sarrera, orain lehen baino askoz garestiagoa da. Nagiz eta eskaintzak egin, hau da, 2×1, palomitak edo edaria dohainik; dirudienez, jendearentzat ez da hain erakargarria.
    Beste aldetik, interneten bidez aurki ditzakegu liburuak, musika, filmak… Guretzat erosoagoa eta merkeagoa ere da etxean geratzea. Baina hau denok egingo bagenu azkenean zinema guztiak itxiko lirateke.
    Nire ustez,okerrago joango da egoera hau. Txikitan joan izan gara, gaur, berriz, etxean ikusi ohi ditugu filmak. Zinezaleek irekita jarraituko direlako konfiantza daukatela uste dut.

  4. peterpan-k dio:

    Orain dela urte batzuk jendez gainezka aurkitu ohi genituen zinema aretoak. Zinemara joatea gure aisialdia pasatzeko aukera onenetarikoa zen, eta, aldi berean, lagunez gozatzeko. Hala ere, egun prezioa dela, internet dela, telebista adimenduak direla hutsik aurkitzen ditugu zinema aretoak, eta haietatik askok beren ateak itxi beste erremediorik ez daukate. Hortaz, zerbait egin behar dute bizirik mantentzearren.

    Nik uste dut hainbat gauza kontuan hartu behar direla. Alde batetik, sarreren prezioa izugarri altua da, eta krisi garaian ezinbestekoa da prezioak lehenbailehen jaistea, bestela arazoa ez da konponduko. Gainera, WERT lege berriak ez dio irtenbiderik aurkitzen laguntzen, BEZa gehitu baitu. Ministroak arazoa ikusi nahi ez duelako inpresioa daukat. Zergatik igo ote du BEZa, zinema gaizki joanez gero? Denok guere buruari galdera bera galdetzen diogu.
    Beste aldetik, interneten etorrerak goitik behera aldatu du mundua. Oso lagungarria da guretzat, ondo erabiliz gero. Hala ere, programa batzuen bitartez filmak deskarga ditzakegu, eta programa hauek legezkoak izanagatik, film bat jaistea debekatuta dago. Hortaz, Internetek ikaragarri kalte egiten dio zinemari.

    Bukatzeko esango nuke, berriro bultzatu behar dugula zinema. Horretarako, irtenbide egokiak bilatu beharrean gaude, bestela zinema besterik ez da geure oroitzapenen parte izango. Zinema aretoak jendez beteta berriro ikusiko ahal ditugu! Beraz, anima gaitezen berriro zinemara joatera!

  5. ilargi-k dio:

    Gaur egun zinemara doan jende kopurua jeitsi egin dela nabaritsua da. Faktore ugari egon daitezke egoera hau azaltzeko;adibidez, sarreren prezioa asken urteetan igo egin dela, krisiarengaitik diru gutxiago dagoenez ez dugu hainbeste diru gastatzen aisialdian, astean zehar denborarik ez daukagu zinemara joateko,…
    Bestaldetik, zinemara joaten ez bagara zinema gehiago itzi beharko dute oso garestia delako aretoak irekita egotea jende gutxirentzako. Beste batzuetan gertatzen dena da pelikula oso erakargarriak ez direla. Beste arazo bat izan daiteke gaur egun internetarekin pelikulak ikusi ditzakegula edozein momentuan eta hori erosoagoa baitda.
    Hala eta gustiz ere denon artean ahalegina egin behar dugu zinemarekiko afizioia galdu ez dadin.

  6. peti-k dio:

    Zergatik,galdera hau ona da,uste dut bere erantzun nagusia krisiagatik dela.Dakizuenez,krisia hasi zenetik, zenbait zerbitzuri kalte egin die eta horietako bat zinema da.Egia da,gero eta jende gutxiago joaten dela zinemara filmak ikustera.Batzuek , zinemara joateari uzti diote dirua aurreztu nahi dutelako,beste batzuek,ordea, filmak etxean ikustea erosoagoa dela uste baitute.Beraz,norberak bere arrazoai dauka.
    Hala ere,dirua ez litzateke izango arrazoiren bat zinemara ez joateko.Gure kulturaren parte dela eta,guk geuk sustatu behar dugu gizarteak ez duela galtzen zineman filmak ikusteko ohiturarik.
    Egia da,gaur egun ,interneten bidez,pelikula piloa deskarga ditzakegula ,zinemara joateko beharrik gabe.Baina,nire ustez,ez da gauza berbera filma ona etxean ikustea,zineman baino.Pantailak,soniuak,besteak beste alderdiak gehiago gozatzearazten digute pelikulez.Gainera, 3Detan ikustea aurrerapen garrantsitzua izan da,nolabait,honetaz gure etxean ez dugu gozatzerik.
    Bukatzeko,aitortu behar dut,filmak etxean ikustekoa naizela,baina nohizbehinka ,pelikula ona ikustekotan,nire lagunekin zinemara joatea nahiago dut,gure krispetez,gure iruzkinez,gure barrez….honek ez daukalako preziorik.

  7. Hika-mika-k dio:

    Gaur zinemagintza egoera larria pairatzen ari da. Antzadenez, krisialdiak, zergek eta ohitura-aldaketak bat egin dute zinema-aretoak ixteko. Kontraesankorra dirudi, baina zaletasuna badago, zergatik daude zinema- aretoak hutsik?
    Zineazaleoi dagokigunez, zinema sustatu nahi izanez gero, aukera batzuen artean aukeratzea gure esku dago. Zinemara joaten garenean, urrutira abentura bila bidaia egingo bagenu bezala sentitzen gara eta eskarmentu hori, nire aburuz, paregabea da. Horrexegatik merezi du zinemagintza laguntzea ahal den neurrian.

Eman erantzun bat ilargi-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s