Non ote daude garai bateko zubiak?

eguteGobernuen eta enpresarioen ustetan, 4 eguneko zubiak zeharo kaltegarriak dira ekonomiarentzat. Hortaz,  jai guztiak ostiralera edo astelehenera pasatzea erabaki da, asko jota 3 egun jarraian har ditzagun.

Zuk zer deritzozu honi? Erabaki egokia da ala ez zatoz bat?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun Non ote daude garai bateko zubiak? -ri

  1. Pitu-k dio:

    Badago gauza bat hemen ulertzen ez dudana, zubiak ez dira oporrak, baizik eta langileek libre hartzen dituzten lan-egunak, egun hauek beste jai egunetara edo asteburuetara lotu daitezke atsedena luzatzeko.

    Zubiak sindikatuek negozia ditzakete, baina nagusiek langileei eman edo ez erabaki dezakete edo beraiekin adostasun batera ailega daitezke.

    Beste ezer erabakitzen ez bada zubi horiek berreskuragarriak dira, hau da, langilearen egun bat hartzen bada, gero itzuli behar zaio denbora osatzen duten beste lan egunetan.

    Berreskuratzen badira, orduan, zergatik da txarra ekonomiarentzat?

  2. epal-k dio:

    Enpresarien hitzetan, jaiegunak hartzea ekonomiarentzat kaltegarria omen da, baina nik esango nuke, komenigarria dela.
    Alde batetik, enpresarien jarrera uler dezaket, haientzat lana, dirua bihurtzen baita.
    Horretaz gain, jaia astearen artean bada, enpresarentzat bai piztea, bai makinak itzaltzea gastu handia izan daiteke, kontuan izanik baterako edo bi egunetarako dela.
    Baina horretarako uste dut, irtenbide bat aurkitu dutela, izan ere jaiak ostirala edo astelehena izando dira.
    Beste aldetik, enpresariek jakin beharo lukete, jaiak langilearentzat komenigarriak direla, honela, lana poziago egin ez ezik, dirua ere, mugitzen da, hots, jaia daukagunez kontsumitzen dugu, orduan, hau ere, ona da ekonomiarentzat ezta?

  3. ilargi-k dio:

    Hartu duten neurria, jai guztiak ostiralera edo astelehenetara pasatzearekin adoz nago.
    Gaur egun daukagun egoera ekonomikoa begiratzen badugu, konturatu beharko ginateke ez dela bat ere emankorra enpreseentzako ia hilabete guztietan egun batzuk jai izatea. Enpresentzat eragin handia du makinak pizten eta itzaltzen egotea eta batez ere egun batzuen produktibitatea galtzea jai eguna delako.
    Bestaldetik, estatu akonfezionala bada, zergaitik izan behar dugu denok jai katolikoak? Agian ateo den pertsona batek nahiago luke aste santuan jairik ez izatea eta otsailean edo martxoan lehenago ematen zuten aste zuria izatea.
    Bukatzeko, nire ustez, begiratu beharko genuke ekonomikoki guk baino hobeto dauden herrialdeei eta beraien lan plangintza kopiatzea.

  4. kalakan-k dio:

    Garai bateko zubi luze horiek gogoratzen dut malenkoniaz. Ostegunean edo batzuetan azteazkenean hasten ziren, eta ezusteko opor bihurtzen dira. Batzuetan, ondo kokatuta bazeuden, hilabete erdia oporretan egon gintezke. Adibidez, Nafarroan, urtearen arabera, Franzisko deuna eta Konstituziona egunei esker, abendua uztaila edo abuztua bezain lasaigarria zen.
    Gaur egun, ordea, halako zubiak aurkitzea gero eta zailagoa da. Nire ustez ulergarria da, egoera hori Europa barruan azaltzen zaila delako eta lan erritmoari kalte egiten duelako. Laburbilduz, zubi luzeak ahaztu beharra dago baina ez kezkatu pozarren egongo gara eta ostiralean hasten diren zubi txikien zain. Eta hona hemen aste honetan datorrena.

  5. Lorea-k dio:

    Lorea

    Gozatzeko dira zubiak

    Egutegira begiratuz, bat-batean konturatzen garenean zubia heltzear dagoela.Une honetan planak desberdinak egitera gure buruari datozkigu eta ametsetan hasten gara. Izan ere, amestea egotea dohainik da eta pentsamenaren bidez goza daiteke ere.

    Hori horrela izanda,zuekin, datorren zubirako ametsa partekatu nahiko nuke.

    Hau da, txokolateko bonboiak dastatzeko gogoa daukat koadrilakoekin.

    Imajina dezadan hurrengo hiru egunetan bonboien artean egoten . Horren ondorioz , txokolatezko usan onean bizi izaten. ¡Hori bizio handia dena ¡, ¿ezta?.
    Aitortu behar dut bizio bakarra dudala, txokolatea dastatzea beste lagun batekin. Izan ere, adituen arabera, txokolateak onura ugari dauzka osasunearako.
    Halaber, esan beharra daukat, adituekin bat natorrela arrazoi batengatik:
    kakaoa, azukrea, gantza, esnea eta beste hainbat ,hots, osagai horiek nahastuta daudenean plazera dira dastamentzako eta usaintzeko.

    Jakin jakinez, bonboiak gantz eta kaloria ugarikoak izan arren, kontsumitu behar ditugula , noizean behin. ¡Zelako plazer handi bat den!

    Are gehiago, plazer hori lagunen batekin partekatu ahal izanez gero, gozamen handienetariko bat izango delakoan nago.

    Hori esanda, arratsalde konetik aurrera amets egiteari utziko dut eta ametsa errealitatera aurrera eramaten hasiko naiz.
    .

  6. txanogorritxu-k dio:

    Alde batetik Ez nago ados empresarioen esan duenarekin. Denok dakigu zubia daukagunean edozein lekutara joaten garela ondo pasatzeko. Eta argi dago dirua agortu dugula, hori esan nahi du ekonomia aberasten dugula eta ez hori bakarrik, lana sortzen da jai egun hauetan .
    Beste aldetik europako oporrak konparatuz gure jaiak luzeagoak dira .Hau da haiek ez daukate aste santurik eta hori nabaritzen da
    Bukatzeko gauza bat esan nahiko nuke, hobe da zubi txikiak edukitzea, ezer edukitzea baino.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s