Osasuna, maitasuna, dirua?

salud dinero y amorBakoitzak bere iritzia dauka, beraz, ez dago batere argi zein den garrantzitsuena. Zure ustez, zein da ezinbestekoa pozik bizitzeko? Zein ordenetan jarriko zenituzke? Zergatik?

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

13 erantzun Osasuna, maitasuna, dirua? -ri

  1. epal-k dio:

    Hiru gauzak izatea egokiena dela esango nuke, oso ondo dakigunez ez da posible, beti zerbait falta baita, konformatuko gara bat edo bi gutxienez izatearekin, baina aukeratzekotan zer hartu jankingo genuke?
    Alde batetik dirua daukagu, argi dago, dirua izanez edozein gauza lor dezakegu, zure osasuna zaintzeko mediku onenak, maitasuna arazorik gabe, nahiz eta itsusia izan, beraz, ziurtatutako arrakatsa daukazu.
    Beste aldetik osasunari dagokionez, badakigu osasunik gabe gauza gutxi egin dezakezula, era berean, osasuna baduzu eta ez daukazu dirurik, bakarrik zaude, maitasunik gabe, kalean ezer barik… orduan zer?
    Hau ikusita, ematen du maitasuna garrantzitsuena dela eta maitasunagatik bakarrik bizi daitekeela eta abar…,
    Hau idatzita ondo dago, oso polita, baina bizitza honetarako ez da praktikoa, horregatik nik nahiago dut hiru gauzak, hirurak garrantzitsuak dira eta; osasuna disfrutatzeko, maitasuna ondo sentitzeko eta zorte badago dirua, aurreko esandakoa lortzeko.

  2. Lorea-k dio:

    Zer eska daiteke bizitza, osasuna , dirua eta maitasuna?

    Hiru gauza eska omen daitezke bizitza honetan: maitasuna, osasuna eta dirua¡¡¡
    Dena den, zoriontsu izateko edo pozik bizitzeko hainbat faktore dago. Izan ere, faktore sozial, familiar nahiz ekonomikoek hein batean eragiten dute ere.

    Hori esanda, pentsa ezazu, zu aberatsa izango zinela,oso osasuna ona edukiko zenukeela eta gehien maite izango zenukeen pertsonentzat ondo eta pozik egongo zinela. Hori eta gutiz ere, baliteke zoriontsua ez izatea, izan ere, zertxobait falta izango litzatekeelakoan nago.

    Gure gizartean, denbora pasa ahala, bizitzako aro bateko osasuna, dirua eta maitasuna , ordena benetan aldatzen da. Hala ere, hiru horiek zoriontsuaren osagairik garrantzitsuenetariko batzuk dira . Baina adinak aldatzen ditu lehentasun horiek.
    Umea izanik, maitasuna nahi dugu, gero, gaztea izanik, diruak gehiago kezkatzen gaitu, urteak arrera osasuna izango litzateke zoriontsu izateko baldintza nagusia.

    Bukatzeko, beste gogoeta bat datorkit neure burura. Orain, demagun, herri pobrean bizi garela. Herri honetan zoriontsuak ez genuke inoiz izango?.

  3. peterpan-k dio:

    Osasuna, maitasuna edo dirua …? Hirurak garrantzitsuak direlakoan gaude. Dena den, urteak bete ahala, gure lehentasuna aldatzen da. Gaztetan adibidez, diruari garrantzia handia ematen zaio: eritasunik pairatzen ez delako, beti gauza materialak lortu nahi direlako, diruaren truke ia dena lor dezakeelako… Hala ere, denboraren poderioz diruak eman diogun garrantzi ez daukalako inpresio daukagu, eta osasunari eta maitasunari garrantzitsuagoak diretzegu.

    Nire ustez, dirua ezinbestekoa da bizitzeko, baina pentsatu behar dugu osasunik gabe gure bizitzak ez duela ezer balio. Bizitzeko diru nahikoa edukita, osasuna eta maitasuna lehentasun bilakatu dira. Azken 2 hauen artean zaila da zein den garantzitsuena jakitea, baina osasuna dela esango nuke.

    Agian egokiena izango litzateke hiruren arteko oreka lortzea.

  4. abe-k dio:

    Zaia egiten zait esatea, hiru gauza horietatik zeini emango nioke garrantzi gehiago, izan ere, osasuna, maitasuna

  5. abe-k dio:

    Zaia egiten zait esatea, hiru gauza horietatik zeini emango nioke garrantzi gehiago, izan ere, osasuna, maitasuna eta dirua baldin bagenitu, ahal izango ginateke zoriontsuagoak izatea.
    Baina ez dut uste hauek alde batera posible denik edikitzea, bizitza aldakorra baita, batzuetan osasuna falta zaigu, beste batzuetan berriz dirua eta agian, askok inoiz ez dute egiazko maitazunik aurkituko edo aurkitzekotan, denboraren poderioz bukatuko da. Nolabait, ditugun gauzak iraunkorrak ez dira, ez behintzat bizitza osorako.

    Denbora pasa ahala horretaz konturatzen hasten gara, eta alde berean, une bakoitzean falta zaizkigun gauzei garrantzia ematen diegu, gure egunerokotasunean helburu bakarra izango balitz bezala, hala ere, dauzkagun gauzetaz ez gara konturatzen.
    Gauzak horrela izanda, uste dut, desoreka baino ez dugula lortuko, beraz lor ditzakegun helburuei eman behar diegula lehentasuna.

  6. Vegatron-k dio:

    Hiru gauzaren artean oreka bat edukitzea hoberena izango litzatekeela uste dut,noski.Baina hau batzuetan ez da posible.
    Osasuna edukitzen dugunean beste gauzei garrantzia gehiago ematen dizkiegu eta maitasunean ondo bagaude beste gauza batean pentzatzen dugu. Egia da ,gehienetan jendea konformagaitza garela eta hiru gauzaren batean gaizki gaudenean,hori da inportanteena guretzat.

    Badago jendea hiru gauzak edukitzen dituena eta ez du lortu zoriona oraindik …Eta alderantziz, ere bai!Baina osasuna ,maitasuna eta dirua edukitzen badauzkazu,errezagoa izango da zoriontsua izatea.

    Niri dagokionez,hautatu behar izango banu ,osasuna hartuko nuke,osasuna gabe ezin duzu ezer egin eta.

  7. KALAKAN-k dio:

    Abestiak dioenez, bizitzan garrantzia handiko hiru gauza daude: osasuna, dirua eta maitasuna. Hirurak osagarriak dira eta hirurek gure bizitza baldintzatzen dute nola edo hala. Aukeratzekotan, osasuna aukeratuko nuke lehena, funtsezkoa baita eta ez badaukagu, gure rola bizitzaren antzezlanan di-da bukatuko da eta. Bigarrena, maitasuna hartuko nuke, bizitza margotzen eta eztizen duelako eta zerikusi handia daukalako pozarekin. Azkena, beraz, dirua izango litzateke. Hirugarren lekuan bada ere, erne ibili beharra dago diruarekin, osasunari eta maitasunari kalte handi ekarri diezaieke. Horrexegatik ez dut nahi hiruen artean aukeratzeko beharra izan, antzezlanari zer edo zer falta izango litzaioke eta.

  8. vila-k dio:

    Zein da garrantsitsuena osasuna, maitasuna edo dirua …?Hirurak importanteak dira.

    Nire ustez osasuna garrantsitsuena da.Osasuna edukitzen badaukazu denetarik gauza egingo duzu.Osasunarekin lanera joan ahal izaten zara, krisian gauden arren ez dago lan asko baina posible da.Edozein lekutan joan ahal zara ,hori egiten nahi baduzu dirua eduki behar izando duzu.

  9. agu-k dio:

    Betidanik entzuten dut gure bizitan inportanteena dela osasuna, dirua eta maitasuna edukitzea eta, gainera, ordena honetan.
    Egia esan, ados nago.
    Alde batetik, niretzat argi dago osasun ona izatea garrantzitsuena dela baina txiki bazara ez zaizu inporta. Bestatik, diruarekin gure bizitza errazagoa da baina maitasun gabe zer egin dezaket, ezerrez!
    Baina, nola ezetz, beti gauza bat falta zaigu, bestela gure bizitza ez du eduki graziarik

  10. a-k dio:

    Niretzat osasuna da garrantzitzuena.
    Gaizoa es egotea es ezik, gorpotza eta burua ondo egotea ere.
    Dirua edukiko baduzo baina es baduzu osasunirik, ezer ez balio dizuke
    Maitasuna ere beharreskoa da, ume batek maitasuna es izango balu, ilko ahal luke.
    Jendea esaten du osasuna eta maitauna diruarekin erosten ahal dira, baina egiazko osasuna eta maitasuna erostea es da posible!

  11. Enara-k dio:

    Niri garrantzitsuena osasuna dela iruditzen zait. Osasuna gabe geratuko bazina, ez zinateke ondo bizi izango. Horregatik, osasuna da ezinbestekoa pozik bizitzeko.
    Bigarrena, ez dakit zein aukeratu, maitasuna ala dirua.
    Alde batetik, dirua edukiko bazenu, baina bizitzan maitasuna edukiko ez bazenu, bakarrik egongo zinateke. Esaten duten bezala: Hilerriko pertsonarik aberatsena izango zinateke!
    Beste aldetik, maitasuna edukiko bazenu, jende asko zure ingurua edukiko zenuke. Nahiz eta dirurik gabe egon, ez zinateke bakarrik munduan egongo!
    Gainera, zure lana maiteko bazenu, eta orduan, maitasuna eta dirua eduki ahal izango zenituzke.

  12. peti-k dio:

    Nire aburuz,hoirietako hiru gauzatzat erabakitzea zaila da.Gaur egun,krisi garaian gaudela,minbizia heriotzako kausa nagusia dela eta gero eta banaketa gehiago daudela kontuan hartuta,ez nuke jakingo zein izango den garrantzitsuena.Hala ere,egia da,munduko diru guztia baduzu ere,osasunik eta maitasunik gabe bizitzeko oso gogorra izan behar dudala.Ez duzu gozatzerik zure dirua gastatzeaz baita ez daukazu inorekin gastatzeko ere.Bestalde,munduko pertsonarik txirionetako bat zaitezke,baina osansuntsua bazaude eta maite zaituen jendea badaukazu zure inguruan errezagoa da zoriontasun bizitzea.Ikus dezakazuenez,bi egoera erabat desberdinak dira.Azkenfinean,pertsona bakoitzak, hiru gauza horiei nahi duen balioa ematen du.
    Beraz,hiru horietako bat erabakitzekotan niretzat agian, osasuna izango da garrantzitsuena zoriontasun bizitzeko,osasun egokia behar duzulako maitasuna nahiz dirua gozatzeko.

  13. Bare-k dio:

    Hiru hitz hauek irakurtzerakoan: Osasuna, dirua eta maitasuna oso kanta ezaguna gogorarazten dit. Kantak dioenez, hiru gauza hauek lortuz gero eskerrak emango diogu zeren eta zorionaren sinonimoa baita.
    Nire ustez garrantzitsuena izango litzateke maitasuna.Zoriontzu bizi ahal izateko lagun eta erlaxio onak besterik ez dugu behar.
    Hau da hau,zorionaren gakoa!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s