Etorkizuna jakin nahi?

Azken bolada honetan, eta batez ere gauez edo goizaldean, telebistako programazioan Tarotari buruzko saio dezente ikusten da. Badirudi aspalditik duela gizakiak etorkizuna ezagutzeko guraria. Zuk ere, nahiko zenuke zure etorkizuna jakin? Joango al zinateke azti batengana zure etorkizuna jakiteko asmoz?aztia

 

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

7 erantzun Etorkizuna jakin nahi? -ri

  1. abe-k dio:

    Geure buruari, sarritan galdetu ohi dugu zer ekarriko ote digun etorkizuna, agian kezkatzen gaituzten gauzetik horienekakoa da.

    Badirudi, gizakiari, gertuko zein urrutiko etorkizunari buruzko informazioa, orainaldiarenari buruz baino gehiago jakitea inporta zaiola.

    Dena den, hori ez da kontu berria, historian zehar, gizakiok edozein modutan saiatu gara gure etorkizuna ezagutzen. Horoskopoa ala tarota, bezalako arteak, osatzen dute, batzuek fururologia izeneko zienziari diotena.

    Horrelako gauzek mesfidantza eragiten didate, batez ere aztiak, kasu gehienetan haiengana hurbiltzen direnei, ziria sartzen baitiete. Are gehiago, esaten dieten guztia sinesten dute, eta baliteke egia ez izatea. Azkenean manipulazioaren moduan, trikimailuak erabiltzen dituzte, jendea haien menpe egon dadin, dirua ateratzeko besterik ez dute balio.

  2. peti-k dio:

    Uste dut bakoitzaren etorkizuna jakitea ezineskoa dela.Izan ere,sekula ez dut sinestu aztiengan edo kartak irakurtzen dakiengan,bakarrik gezur galantak esaten dituzte.Nire aburuz, etorkizuna asmatzen dakitela uste duten pertsona horiek egoera etsitetan dagoen jendeaz baliatzen dira.Beraz, bere helburu nagusia dirua eskuratzea da.

    Hala ere,egia da, jendeak dohain berezia omen daukala perstonaren etorkizuna ikusteko.Baina ez dakit zein punturaino hori egia den.Bestela, zenbait pertsonarentzat askoz errezagoa izango litzeteke bizitzea,loteria tokatu ahal zaiela,hil daitezkela edo senarrak utz diezaiekela jakinduz.

    Bukatzeko esan nahi nuke gaur egun bizi garen mundua errealitateakoa dela.Dauzkagun aurrerapen guztiaz,zientziak ez bada etorkizuna jakiteko gai izan,nola asmatzen ote du pertsonak etorkizuna kartak edo bola irakurriz?Azkenfinean,aztiak bakarrik ipuinetan bizi direlakoan nago.

  3. peterpan-k dio:

    Azken bolada honetan, gero eta jende gehiagok zer gertatuko den etorkizunean jakiteko asmoarekin aztiarenera jotzen du. Izan ere, krisia dela eta, lana galtzeak beldurra ematen digu, eta galdera nagusia izaten da maitasunarekin batera. Hala ere, kontuz ibili behar da azti batengana joateko orduan. Agian onuragarria izan beharrean, kaltegarria izan daiteke.

    Mundu hau benetako iruzurra delako inpresioa daukat. Alde batetik, gaur egun Tarot-a eta kartak modan daude, eta esan behar da jende asko honetatik bizi dela, telebistan saio asko daudelako. Azken finean, gezurra badirudi ere, negozioa egiten da, eta diru dezente mugitzen da urtero.
    Beste aldetik, askotan geure buruari galdetzen diogu zergatik ez dituzten erabiltzen beren botereak loteria-zenbakia asmatzearren. Horrela, errazago eta azkarrago irabaziko lukete dirua, eta lan egiteari utziko liezaiokete.

    Nik ez nuke nire etorkizuna jakin nahi, asko jota ere garrantzi gutxiko zerbait galdetuko nuke. Karta batek urte gutxi barru gaixotasunen bat edukiko dudala esango balit, lur jota utziko nindukeen. Hortaz, begi itsuak negarriz ez!

    Bukatzeko, esango nuke kontuz ibili behar dela, pikarokeria sortzen dela, eta ahal dugun neurrian leku hauetara joatea saihestu behar dela. Izan ere, kaltegarria izan daiteke guretzat, eta arazoren bat konpondu beharrean, beste berri batzuk sor daitezke.

  4. kide-k dio:

    Egia da, tarotei buruzko saioak gero eta gehiago ematen dituzteela telebistan, ia- ia programazioa bete dezaten. Nahiz eta eman, programetako ordutegia desegokia da eta deiak ere garestiegiak dira. Hain zuzen, bi euro minutuagatik gutxi gora-behera. Tontotxat hartzen gaituzteela uste dute.

    Alde batetik, momentu zehatzean edo egoera batean denok etorkizuna jakin nahi dugu edo geure buruari galdetzen diogu. Adibidez, ea maitasuna lortuko dugun, loteria tokatuko zaigun, gaizotasunik edukiko dugun… Hau da, kuriositatearen moduan.

    Beste aldetik, benetan jakin nahi dugu? Uste dut ezetz. Jendeak ez dielako deitzen programei edo leku batera joaten etorkizuna irakurtzen diezaguten.

    Bukatzeko, ez jakitea hobe delakoan nago. Gauzek gertatu beharko badute, pasatuko dira. Jakin arren, ez dugula etorkizuna aldatzerik uste dut. Bestalde, zerbait entzun ez duzula nahi esango balizute, zer egingo zenuke? Horren ondorioz, hobe da gure bizia etorri bezala bizitzea.

  5. epal-k dio:

    Norbaitek etorkizuna jakin nahi badut galdetuko balit, dudarik gabe ezetz erantzungo nizuke, baina erantzuna benetakoa da?
    Askotan bai telebistan, bai komunikabide batzuetan, etorkizuna igartzen duten personak ikusten ditugu, eta nahiz eta dakigun gezurra dela, noizean behin gure buruari galdetzen diogu, etorkizuna jakitekotan, zer egingo genuke?
    Egiaz, berri onak izango balira, lasaiago bizi gintezke, hori bai, emoziorik gabe, gertatuko dena dakigu eta.
    Baina kontrakoa bada, eta gainera ezin dugu gure etorkizuna aldatu, orduan zer egin? etsi behar dugu eta ilusiorik gabe bizi, dena gaizki aterako zaidalako?
    Eskerrak, hausnarketa hau oso gutxi irauten du, batez ere, konsultagatik kobratzen dutena ikusten dugunean, eta azkenean ezertarako.
    Horregatik, nire iritziz garrantzitsuena egun egunekoa da, zerk pasatuko duen bihar edo etzi jakin gabe.

  6. Kalakan-k dio:

    Orain dela urte batzuk lagun bati laguntzera joan nintzen etorkizuna igar ziezaioten. Primeran pasatu genuen, baina egun hartan aztiak etorkizuna oso garbi ikusi ezin zuenez, ezin izan zion igarri lagunari. Eszeptikoa izan arren, beldur nintzela eta ” Eskerrak!” pentsatu nuela aitortu behar dut.
    Egia esan, zer gertatuko zaidan etorkizunean neure burua galdetzen dut askotan, eta jakin ezinik jarraitzen dut, jakina.Jakin nahiko nuke, noski, baina etorkizunak berak esan diezadan nahiago dut, fidegarriagoa delakoan nago eta.

  7. Alaia-k dio:

    Jendeak zer gertatuko zaion etorkizunean jakin nahi du.Hala ere,niri beldur handia ematen dit.Gauza onak jaso nahi ditugu,baina txarrak badira zer egingo dugun..Gainera,ez daukat batere konfiantza aztiengan.,segur aski batzuk oso onak dira bere lanean, baina beste batzuk ez dira adituak,baizik eta diru azkar eta erraz bakarrik irabazi nahi dute.
    Denbora pasatuz jakingo dugu,bitartean momentuaz gozatuko gara.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s