Zentsura

zentsura

Hasiera batean, edozein pintxo-potetako eztabaidatan, denok gauden arren adierazpen askatasuna urratzearen aurka, ondorio batera hel gintezke, inondik inora: baliteke zenbait kasutan nolabaiteko kontrola behar izatea.

Ez al da hobe horrelako eztabaida antzutan denbora galdu ordez eraginkortasunez jokatu eta, adibidez,  jostailu batzuk eta telebistako zenbait saio betiko desagerraraztea? Bestela esanda, itzelezko krisia edukita lotsagarria deritzot “la casa de tu vida” eta horrelakoei, zein baino zein dotoreagoa eta dirudunagoa; gainera, ukaezina da marrazki bizidunetako indarkeriarik bortitzena; are larriagoagoa iruditzen zait “quién quiere casarse con mi hijo” eta enparauak… ereduagarria al da hori guztia?, zeren eredua? … eta ez naiz ari telezaborraz hitz egin nahian… hori beste baterako!

Aizue, eta erosiko al zeniokete ilobari sabelean umekia daraman Barbiea edota Hitlerren iruditxoa? Mila bider eskatuta ere ez?

http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=27908

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Zentsura -ri

  1. aisling-k dio:

    Gaur egun, mota ugariko saioak ikus ditzakegu telebistan. Baina norbaitek kontrolatzen al du saioen edukiak ?

    Telebistatik botatzen dituzten saio guztiek gomendatzen dute zer adinetako ikusleak eduki ditzaketen. Hortaz, gure uskuan dago gure seme alabeentzako egoki ez den telesaio bat ikustea utzi ala ez. Hala ere, marrazki bizidun batzuk ez dira aproposak umeentzak, besteak beste, Los Simpson edo horrelako marrazki bizidunak. Nire ustez, marrazki bizidun horretan azaltzen diren egoera asko umeak ez dira ulertzeko gai, helduentzat egokituta daudelako.

    Bukatzeko, esan nahi dut zentsura pixkat beharrezkoa dela, idarkeria edo umeentzako aproposak ez diren egoerak edozein edabidetik ez botatzeko. Alabiana, gure ardura da zer usten diogun gure umeei ikusten eta ezin dugu erru guztia telebistari bota.

  2. izarra-k dio:

    Nire ustez beharrezkoa da zentsura telebista saioei dagokionez ,haur asko telebistako marrazki bizidunak eta saioak ikusten dituztelako.Ez nekien Shin chanen marrazki bizidunak emakumeen rolari kalte egiten ziotenik, ezta sexuaren aipamenak egiten ziotenik ere.Orain jakinda,bai marrazki bizidun hauek bai beste batzuk bortitzak direnak, telebistatik kendu beharko lituzketelakoan nago,haurrengan indarkeria ez sustatzeko eta hain txikiak izanda sexuari buruz hitz egiten ez entzuteko.

    Horrez gain,jostailu batzuk dendatik kendu beharko lituzkete,besteak beste,bideojokuak eta horrelakoak bortitzak izateagatik,baita barbiek ere agian haurrengan argala egoteko obsesioa sustatzeagatik.

  3. pumuky-k dio:

    Txikitan geundela, “Barrio Sesamo” saioarekin askaltzen genuen. Urte haietan haurrentzako programak zeuden. Hala eta guztiz ere, gaur egun telebistan ikus ditzakegun programa gehienak telezaborra dira. Saio honen alde ez banago ere, nire ustez, programa-mota hau ikusi nahi dutenek ikus ditzake, baina ikusi nahi ez dutenek beste aukera batzuk ere badauzkate. Adibide moduan, gaur egun, lehen ez bezala, marrazki bizidunen kate espezifikoak daude, adibidez, Clan.

    Bestalde, batzuetan ez gara oso kontsekuenteak gure pentsamenduekin. Zer esan nahi dut? Alde bateik, marrazki bizidunen zentsuraren alde gaudela bortitzak izateagatik edo aproposak ez izateagatik. Baina beste aldetik, gure seme-alabek bideo-kontsola eskatzen digutenean, erosten diete pentsatu gabe, gainera, joko bortitzagoekin.Orduan, zertarako zentsuratu marrazki-bizidunak, ezta?

    Argi dago telezaborrak dirua sortzen duela. Beraz, jendeak programa hauek ikusten jarraitzen dituzten bitartean, emititzen jarraituko dute. Dena dela, programa-mota hauek egin dituzte benetako arazoen arreta desbideratze aldera. Nire ustez, teleberriak, nolabait, berri garrantzigabeen dibulgatzaile bihurtzen ari dira, jendeari interesatzen dituen gauzak kontatu ordez. Orduan, zer bilatzen da: informazioa ala morboa?

    Argi eta garbi dago gizarte horrela dagoela, horrela sortu dugulako. Propagandarekin eta marketingarekin inguratuta gauden arren, gure esku dago erabakitzea gure seme-alabek ikus dezaten zer nahi dugun edota zer jostailuekin haiek jolastea nahi dugun. Azken finean, nola hezi nahi ditugu gure seme-alabak? Esaterako, Belen Esteban da gure seme-alabengatik jarraitzera eredua? Edo gomendagarria da lau urteko seme-alabari tablet bat erostea, bakarrik bere ikaskide askok bana daukatelako? Nire iritziz, erantzuna guregan bilatu behar dugu, eta besteek guregatik erabakitzera ez itxarotea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s