Interneten bidez erosi? Ezta pentsatu ere!

Abantaila asko eskaintzen dizkigu sareak, eta horietako bat erosketak bertatik egitea da: denbora aurreztea, ilararik ez egitea, erosotasuna… Baina oraindik ere asko dira klik egiteko beldur direnak.
Hori al da zure kasua? Entzun itzazu irratsaioko iritziak eta argudioak eta gaineratu zurea.

http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=26763

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun Interneten bidez erosi? Ezta pentsatu ere! -ri

  1. Nik uste dut gaur egun gehienok presaka bizi garela eta internetek azkar bizitzera bultzatzen gaituela. Erosketak presaka ere egiten ditugu eta horregatik ez dugu pentsatzeko ere astirik ematen. Dena azkar, pentsaturik gabe, klik eta klik, beste norbaitek aurrea hartuko digun beldur.

    Nire ustez internetek laguntzen digu aukerak gehiago ematen dizkigulako, askotan merkeago eros dezakegulako, azkar eta eroso erosi ahal delako. Baina abantaila ugari eskaini arren, arriskuak kontutan eduki behar dugu; horregatik, egiaztatu beti leku fidagarrian erosten ari zarela eta ez eman zure datuak edonori.

  2. Pitu-k dio:

    Gai honen inguruan, edozein aurrerapen teknologikoei buruz esan genezakeena esan daiteke, hasieran, ezin dela ondo funtsionatu dirudigu, baina, denbora aurreratu ahala, ohitzen gara eta erabiltzen dugu arazorik gabe.

    Nik teknologia gustuko dut, baina, aldi berean, mesfidantza ematen dit. Nahiz eta erosketak egiteko dendara joatea nahiago dudan, jada lurrinak, kontzertu batzuen sarrerak edo sukalderako tresna txiki batzuk Internetaren bidez erosi ditudala aitortu beharra daukat. Horri seguruetan, noski.

  3. abe-k dio:

    Wed bidezko guneak, puri purian daude, irekitzen ari zaigun mundu berri honetara moldatzen ari dira, azkarregi gainera. Gure eskuetan beste modu batean egin ditzakegu erosketak, etxetik atera behar gabe, beraz denbora aurreztea lortu dugu, eta merkeena omen da.
    Ikus puntu honetatik ikusita, interneten bidez lan egiten duten empresek, abantaia asko eskaitzen dizkigute, edozein gauza erosteko zein saltzeko, aurrerapentzat hartu behar ote dugu.

    Baina alde berean, empresek azpiegitura handirik behar ez dutenez, irabazten dituzten etekin guztiak, bikoizten dira.

    Egoera berri honetan denda txikiak dira eragin kaltegarriak gehien pailatzen dituztenak, aldaketaren honen kontra ezin baitute ezer egiteko, izan ere, zoritzarrez lehiatu ezin dute, beraz, desagertzeko zorian daude.

    Niri behintzat, alde batetik, zaharreko ohiturak gogoko ditut, eta nahiko nuke mantentzea, dendaz denda ibiltzeak bere xarma baitauka, eta beste aldetik, interneten bidez erosten dudan arren; aitortu behar dut, oso gutxi erabiltzen dudala, bidaiak kontratatzeko baino ez dut erabiltzen, gainera, erosi baino lehen ondo begiratren dut , arroparen kontuan , eta are gehiago janaria.

  4. Ilargi-k dio:

    Ezin dugu ezeztatu Internetaren ageriarekin gure bizitza era bat erreztatu zaigula. Nire ustez, denbora pasa ahala jendea konfidantza gehiago dauka eta Interneten bidez erosketa gehiago egiten dira.

    Begi bistan dago erosketak Interneten bidez egitea erosoago eta azkarrago dela. Egunean zehar edozein momentuan egin ditzakezu inori itxaron behar. Gainera, leku batzuetan erosten duzuna etxera heltzean ordaindu dezakezu, nahi duzun helbidera bidaltzen dute garraioa ordaindu beharrik gabe eta erosi duzuna gustokoa ez baduzu dirua itzultzen dizute.
    Gaur egun Interneten bidez edozein gauza erosi dezakezu; arropa, liburuak, altzariak, bidai bat antolatu, janaria, etab

    Hala ere, eragozpen ugari baditu ere. Adibidez, erosteko hain erraza denez kontu handiarekin ibili behar dugu ez beharrezkoak diren gauzak ez erosteko( kontsumismoan eror ez gaitezen ). Beste aldetik, kreditu- txartelarikin ordaintzen badugu hobe da gune ezagunetan erostea arazorik egon ez dadila.
    Azkenik, Interneten bidez erosi baino lehen pentsatu beharko genuke, zer gertatuko ote da hirietako dendekin jende asko Interneten bidez erosten badute?

  5. peterpan-k dio:

    Azken urteotan gero eta jende gehiagok internetez baliatzen du produktuak erosteko. Nahiz eta guztiok erabili, gazteak dira gehiago erabiltzen dutenak. Izan ere, etorkizuna da nonbait, eta helduok erosketak egiteko modu honekin trebatu behar dugu.

    Erosketak egiteko interneta erabiltzeak hainbat eragozpen eragiten digulakoan nago. Alde batetik, sor daitekeen iruzurrak mesfidantza eragiten digu. Izan ere, hackerrek gure ordenagailuan sartzen saiatzen dira, eta adi egoten dira datu pertsonalak lortzearren. Behin banketxeko datuak lortuta, gure kontura erosketak egiteko arriskua daukagu. Beste aldetik, sarritan aditu batek produktu bat eskuratzeko laguntza ematea behar dugu. Aurrez aurre errazagoa izango da. Izan ere, zein den produkturik onena aholkatzen digute, esate baterako, ezaugarriak, konparaketak… . Hortaz, honi eraginkorrago deritzogu. Hala ere, interneten bidez, ezaugarriak agertu eta beste produktu batzuekin konparatu ahal izan arren, produktu egokiena erosten ez dugulako inpresioa daukagu aholku ezagatik.

    Nolanahi ere, jende ugari erosteko interneta erabiltzearen aldekoa da: erosoagoa delako, denbora aurrezten delako, ilarik egitea beharrekoa ez delako. Izan ere, orain dela urte batzuk esan baligute, klik eginez ia zernahi lortuko genuela, ez genukeen sinetsiko. Alabaina, gauza batzuentzat interneten bidez erostea arazo bilakatzen da. Zer gertatuko ote litzateke eskuratutako produktua itzuli behar izanez gero? Hasieran aurrezten dugun denbora murrizten da, eta ez da ematen duen bezain erosoa.

    Ukaezina da interneta etorkizuna dela, eta gero eta gehiago erabiliko dugula erosketak egiteko. Hala ere, oraindik batzuei mesfidantza eragiten die, eta betiko dendetan erosi nahiago dute.

  6. Alaia-k dio:

    Nik zerbait erosi nahi dut dendaz-denda joaten naiz.Nahiz eta web orrialdetan ezaugarriak,argazkiak, prezioak eta instruzioak agertu ohituragatik ala segurtasunagatik ala bermeagatik oraindik ez naiz egiten ausartzen.
    Segur aski erosoagoa,merkeagoa eta produktua bera da, baina zure kreditu txartelaren zenbakia jarri behar denean beldur handiak eragiten dit.
    Betiko saltokietara joaten bazara konfiantza handia edukiko duzu.Gainera noizean behin telebistan agertzen dira iruzurrak ,adibidez udako bidaiak,apartamentuak eta abar.
    Hala ere,gaur egungo gazteek asko erabiltzen dute,iragarkiak jartzen dituzte gauzak saltzeko eta erosteko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s