364 egun

euskaraz-baiBerria, 2013-12-04

“Mundialak”,

Iñaki Petxarroman

Politikoki zuzena da euskararen alde azaltzea, arriskuan jartzen duten faktoreak aldatzeko inongo asmorik eduki gabe ere. Politikoki zuzena da ekitaldi instituzionaletan euskararen balioak goratzea, jakin arren betiko zangotrabak aurkituko dituela euskaldunak biharamunean, Lanbideko leihatilan, mediku kontsultan, ertzainen kontroletan, epaileen jakinarazpenetan, Telefonicaren fakturetan, beheko okinaren erretolikan, enpresako nagusiaren purrustadetan, bizilagun batek ulertzen ez duelako erdaraz egingo den ezkaratzeko bileran…

Politikoki zuzena da euskararen edertasuna aipatzea, baina gustu txarrekoa inposatzea, ez dakienari mintzatzea. Alegia, derrigortzea.

Beteta dago tramitea. Orain, 364 egun daude berdin jarraitzeko, norbere esku utzita euskararen mundura hurbiltzeko konpromisoa. Aukera pertsonala baita hori gurean, eta bitxia da. Izan ere, frantsesa eta gaztelania legez inposatzen baitira urteko egun guztietan, eta ez dute egun bakarreko ekitaldi mundialik behar. Mundialak dira.

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s