Liburu elektronikoa

 

th

Olentzerori eskatzekotan al zabiltza? Ni ez ba, alde ederrekoa da papera esku artean gozatzea!

 

http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1413030

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

9 erantzun Liburu elektronikoa -ri

  1. argia-k dio:

    LIBURU ELEKTRONIKOA: NON DAGO LIBURU USAINA?

    Badira urte batzuk liburu elektronikoak kaleratu direla. Oro har, liburu hauen salmenta arrakastatsua izan dela esan dezakegu. Nork ez du ikusi liburu mota hau esku artean daukadan norbaitek?. Liburu elektronikoaren agerpenak, liburu tradizionalen eta e-booken arteko lehia bat ekarri du.

    Paperaren jarraitzaileen hitzetan e-bookekin liburuen mamia galtzen da inpertsonalak dira, liburu usainik ez daukate, hau da, ez dira benetako liburuak. Gainera, zaletasun bezala liburu bildumak egitea askori gustatzen zaie, hori ezin da egin liburu elektronikoekin liburua irakurri eta bere memoriatik ezabatzen dugulako.

    Liburu elektronikoen amorratuen iritziz e-bookek liburu tradizionalen aldean abantaila ugari dituzte. E-booka ez da liburu bat, baizik eta 100, nahi dituzun liburuak eduki ditzakezu e-booken barnean eta gainera dohainik (erosi ditzakezu alabaina normalean jendeak pirateatzen ditu).

    Argi dago liburu elektronikoa etorri dela gure artean geratzeko asmoarekin. Nire aburuz nahiz eta liburu tradizionalen alde egon primeran dago eskaintza berri hau izatea. Norberaren erabakia da erostea ala ez erostea. Nik e-booka probatu nuen eta nirekin ez zuen funtzionatu liburu usaina gogoarekin gelditu nintzen eta.

  2. argia-k dio:

    Ez da auto erantzuna baina ez dit usten beste iruzkin bat idazten!
    Liburu tradizionalen alde egonda oso barregarria iruditu zaizkit Santi Leoné Euskadi Irratiko Faktoriako kolaboratzailearen komentarioak paperezko liburuen inguruan. Batez ere, liburu elektronikoarekin ezin dela ligatu esaten duenean.

  3. Izarra-k dio:

    Nire ustez,betiko liburuak hau da,orriak dituztenak liburu elektronikoak baino erakargarriagoak dira,irakurtzen dituzunean paperaren bidez orriak pasatzeko xarma dituzulako,niri behintzat halaxe gustatzen zait.Gainera,elektronikoak baino askoz merkeagoak dira eta transkripzioak dioenez,betiko liburuak elektronikoak baino zailagoa da lapurtzea.

    Hala ere badakit betiko liburuak leku gehiago hartzen dituztela etxeetan,bainanik horrelakoak nahiago ditut eta ez dut aldatuko besteengatik.

  4. Lori-k dio:

    Berrikuntza baten aurrean oztopo asko aurki ditzakegu, hala ere berrikuntzak sortzen dira bizitza errazteko eta ekintzak era praktikoagoak baita erosogoak ere egiteko.
    Liburu tradizionalak aukeratzen dituztenek sentimenduengandik egiten dute:usaina dela, orriak ukitzea dela, beti

  5. Lori-k dio:

    (moztu zait baina azalpenarekin jarraituko dut) beti subjetibitasuna agertzen da.
    Liburu elektronikoak aukeratzen dituztenak ,berriz, praktikoagoak dira leku txiki batean liburutegi osoa baitaukate; edonon eta edonoiz edozer irakurri baitaukate, horrela, gainera,aprobetzatzen dute denbora liburuak beti eskura baitituzte eta zaintzen dute bizkarra pisua hartzen ez baitute. Halaber, ekologikoagoak dira irakurtzen dituzten liburuek ez baitute papera erabiltzen.
    Honen ondorioz esan ahalko genuke komenigarriagoa izango litzateke liburu elektronikoak eralbiltzea.

  6. pumuky-k dio:

    Gaur egun teknologi berriez inguratuta bizi gara. Haien artean, azken urteotan, ebooken erabilera gero eta zabalduago dago. Haatik, oraindik asko gara liburu tradizionala liburu elektronikoa baino nahiago duguna.

    Egia da, orokorrean gailu elektronikoek gure bizitza errazten digutela, baina liburu elektronikoei dagokienez, ez nuke esango errazten digutela, baizik eta erosoagoa egiten digutela. Zergatik? E-bookek abantaila asko eskaintzen digutelako, besteak beste, edozein lekutan eraman ditzakezu eta oso espazio gutxi hartzen dute. Gainera, paperik erabiltzen ez dutenez, ingurura babesten dute. Ordea, akaso ez dute energiarik kontsumitzen?

    Nik paperezko liburuak irakurtzen jarraituko ditut. Alde batetik, nire lanbideagatik ordenagailuaren pantailaren aurrean ordu asko igarotzen ditudalako. Hori dela eta, paperezko liburua behar dut jakiteko lan egiten ez nagoela. Eta beste aldetik, paperaren ukimena eta xarma ez galtzeko. Eta batez ere, liburua nire eskuen artean sentitzea gustazen zaidalako.

  7. AMI-k dio:

    Ados nago liburu tradizionalak xarma berezia duen ideiarekin: usaina dela, orriak pasatzeko zentzazioa dela, gustura irakurritako liburua berriro gainbegiratzea dela…; ligatzeko aukera ere hartuko dut ontzat, nahiz eta egiaztatu inoiz ez. Oparitzekotan, zer esanik ez, alde batetik paper politaz bildutako liburua, begiztaz apainduta, “zorionak” etiketarekin eta bestetik “txipa tristea”… ez dago konparaketarik!

    Baina liburu elektronikoa xarma txikizkoa izan arren, abantaila interesgarriak dituela uste dut eta horietako hiru aipatuko ditut.

    Hasteko, pisua. Demagun oporretara joatekotan 500 orrietako liburua oraindik amaitu gabe duzue, bakarrik 100 orrialde falta zaizkizue; beraz, bi aukera dituzue: edo liburua motxilan sartzea eta bidai osoa pisuari esker liburua (eta autorearen sormen handia) gogoratzea, edo, istorioaren amaiera jakiteko oporrenen bukaera arte itxarotea. Liburu elektronikoak amaitzear duzuen liburu potoloa eta nahi duzuen liburu gehiago eramateko aukera ematen duzue, 250 gramoren truke.

    Bidaia hasita, hegazkinaren edo autobusaren edo trenaren barruan eserita, irakurtzeko momentuan, garraioen argiaren kontrako borroka gertatzen da. Ez dakit niri bakarrik gertatzen zaidan, baina batzuetan argia ez da ondo funtzionatzen, edo punteriarik gabekoa da (nire liburuari ez zaio argirik heltzen)… Hori konpontzeko, liburu elektronikoaren bigarren abantaila: liburu elektroniko batzuek barruko argia dute, beraz, “orrialdeak” du argia. Gainera, ez da PC-rena bezalakoa, askoz apalagoa, naturalagoa da eta argiaren indarra zuek aukera dezakezue.

    Amaitzeko, denboraren poderioz gehiago estimatzen dudan abantaila: letraren tamaina handitu egin dezaket, hortaz, betaurrekoak ahaztuta besoen luzaerak ez du garrantzirik, betaurrekoak ahazteak ere ez du garrantzirik.

    Nire ustez, liburu elektronikoa bidaikide ona izan daiteke!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s