Gomendatu film bat lagunei

El consejero (2013) Poster

Asteburu luzea dator, laster baita oporrak ere, eta azkenean izango dugu astirik orain arte ikusi gabeko film horiek disfrutatzeko ; baina, horretarako, zure laguntza behar dugu. Egin gogoeta eta aukeratu izugarri gustatu zaizun pelikula hori, berria zein aspaldikoa, abenturazkoa nahiz erromantikoa, barre edo negar eragitekoa…

Kontatu zergatik izan zenuen hain gogoko eta zergatik merezi duen besteok ere ikus dezagun. Guztiok eskertuko dizugu!

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Gomendatu film bat lagunei -ri

  1. Ikus ezazue “Amanece que no es poco” Jose Luis Cuerdaren filma. Ondo pasatu nahi baduzu, film zoro, surrealistarekin barre algaraka eman nahi baduzu ordu eta erdi, ez ezazu gal!
    AEBn bizi den ingeniari espainiarra urte sabatikoa hartu eta familia ikustera etorri da. Orduan jakingo du aitak ama hil eta motor sidekar bat erosi duela mundua ezagutzeko. Herri ezkutu batera helduko dira, benetako zoramena biziko dute: gizonak baratzan hazten dira letxuak balira bezala, tabernan opera abesten da,emakumeen artean porstituta nor izango den aukeratzen dute, buruhiltzaile profesionala ere badute…tartean AEBko ikasle-taldea agertuko da herri urruneko ohiturak aztertzeko asmoz…
    Hasieran barrez hasi eta bukaera arte negar malkoz eman nuen lehen ikusaldia. Harrezkero, lauzpabost aldiz ikusi dut, zatika, bakarrik, lagunartean… Eta beti izan da dibertsiorako bide.

  2. NIk film dezente ikusi ditut, eta ia guztiak gustatu zaizkit, baina momentu honetan gomendatuko nuke bakarrik hiru: El Rey León (bizitzaren aspektu ia guztiaz hitz egiten duelako), Primos (Espainiako komedia honetan, protagonista, bere familia laguntzarekin, ikusiko du zer amodio den benetakoa. Irribarrea ateratzen zaizu ikusi bitartean.) Bukatzeko eta begiak irekitzeko mundu honetara, gomendatzen dut beti, guztiei, V de Vendetta. Film horretan gertatzen dena eta gaur egungo egoera berdina ez bada, gutxi faltatzen zaio errealitateari.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s