Durangoko Azoka

durangoko-azoka
“Azokak 365 egun”

Gurutze Izagirre (Berria, 2013-12-08)

gizagirre@berria.info

Erromantizismoa kentzen dio Durangori azoka hitza gehitzeak, salmenta, merkatua, irabazi asmoa eta kulturgintzari lotuak ez diren beste balio batzuk iradokitzera igarotzen baita. Baina sortzaileak azoka behar du. Ez Dok Amairu mugimenduari buruzko solasaldi batean Joxan Artzek esan zuen mugimendu horren asmoetako bat, euskal kulturgintza suspertzearekin batera, sortzaileen lana duintzea zela: alegia, sortzen segitzeko egindako lanaren aitorpena eta saria aldarrikatzea eta jasotzea. Eta hala behar du: ordaindua.

Antzerki maratoia egokitu zen atzo, besteak beste, Durangon. Liburu eta diskoez harago, sorkuntzak bai baititu beste mila adierazpide, eta horien bilgune izan nahi du. Baina euskal sortzaileek egiten duten lanaren lagin bat baino ez da Durangokoa, urte osoan emari oparoa uzten baitute. Eta, hitza gustatu edo ez, kontsumitzaileak behar dituzte, sortzen segitzeko.

Euskarak 365 egun behar ditu. Durangoko Azokaren mugimenduak ere hala behar lituzke.

 
Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s