Gabonen magalean

Zorionak-eta-urte-berri-on

Berria, Jira

Uxue Apaolaza

“Gabonetako zutabea”

Nik oraintxe hasi eta bukatuko ditut Gabonak» idatzi nahi nuen, eta amaitu, lerro batean, tormentua. Gezurra litzateke; Gabonetan eskuzabala izan behar dela erabakita baldin badago ia legez (zein izen eman eman behar zaie nondik datozen ez dakizkigun koakzio hauei?), azkenean onartu egingo duzu lagun ezkutua. Ezin da inor eskuzabal izatera behartu. Gaiztotu egiten naiz data horietan, Gabonak gorroto dituena ere gorrotatzen baitut. Lotsa ematen dit jendeak, dendaz-denda erotuta bezala, izen zerrenda poltsikoan inor opari gabe gera ez dadin. Lotsa ematen dit familiaren aurrean tontotzen den semeak, gorbata eta guzti batzuetan; amorrua ematen dit bidaia-lagunak ezin topatuak amaren xantaia emozionalaren esklabo.

Nola ez ditut gorrotatuko; aspertu egiten nau nire diskurtsoak; polboroiak erosi eta erosi ari naiz Eroskin jarri zituztenetik; ez dakit tokatu zaidan lagun ezkutuari egiten ari naizen bufanda gustatuko zaion; irrikan nago izeba eta osabaz Gin-tonic-a edateko; irrikan sukaldeko labe-usainaz epeltzeko; erabakita dauzkat gutxienez amari eta lagun bati oparituko dizkiedan liburuak… Astunak dira gero burges txikiaren nekeak!

Zer deritzozu? Zu ere Gabonen atarian  marmarka eta purrustadaka ibiltzen zaren horietakoa al zaitugu? Bota, bada, barruko kaka. Gainontzean, egunok pozez zoratzen ospatzen dituen horietakoa bazaitugu, hona hemen zure alaitasuna gurekin partekatzeko tartetxoa; ea, bada, has dadila ikuskizuna…

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Gabonen magalean -ri

  1. izarra-k dio:

    Nik gabonak gustuko ditut baina neurri batean,hau da,ez gehiegi.Politak dira kaleak alaiagoak daudelako argiekin,bazkari eta afari bereziak egiten ditugulako eta fededuna izanez gero,urteko denboradi garrantzitsua baitira.Hala ere,pertsonek oro har gabonetan diru asko gastatzen dute bai opariekin bai bazkariekin.Horren ondorioz ematen ditu data horiek kontsumismo hutsa direla.Horregatik gabonetako ikuspuntu hori aldatu beharko genuke beste ekitaldi batzuk oso ondo daudenak egon badira ere,hala nola,hirietako jaiotzak,erregeko kabalkada edo haurrentzako ekintzak.Ni urtero jaiotza ikustera joaten naiz eta batzuetan erregeko kabalkada ere bai.Txikia nintzenean olentzeroa ikustera eta umeentzako pinera ere joaten nintzen.

  2. Enara-k dio:

    Nire esanetan, Gabonak El Corte Inglesen asmakizun bat ematen du. Lehen, Gabonetan familiak elkar batzen ziren, eta oso ondo pasatzen zuten, denen artean jolasten zuten eta. Orain, ordea, gero eta arazo gehiago dago familien artean eta batzuetan Gabonek gehiago banantzeko bakarrik erabiltzen dute.
    Baina hori ez da edozein etxetan gertatzen, nahiz eta etxe batzuetan gertatu, besteetan Gabonak pozez ospatzen dituzte.
    Nire etxean Gabonak ospatuz gain, nire ahizpen urtebetetxeak dira, horregatik , opari gehiago erosi behar ditugu. Niri ez litzaidake nire urtebetetxean ezer oparitzea gustatuko, Gabonetako opariak izango nituzkelako.
    Hala eta guztiz, denok opari bat gutxienez oparitzen diegu beren urtebetetxeagatik. Baina Gabonak orokorrean, guk edozein famlia bezala ospatzen ditugu. Denok elkarrekin baskaltzen dugu eta pozago egoten saiatzen gara.

  3. baskonista-k dio:

    Niretzat Gabonak oso egun alaiak dira, nire familia lotuta ikustea asko gustatzen zaidalako. Txikia zarenean, gauzak ezberdineko moduan ikusten dituzu, beti jolasten, ezertaz kezkatzen… Orain nire txikitako Gabonetaz pentsatzen badut, oso alaia nintzela gogoratzen dut.
    Ordutik hona, gauza asko aldatu dira nire familian, orain beste familia daukat: nire eskonfamilia, eta bi familiaren artean banatu behar dugu. Baina beti norbaitekin egoten gara.
    Diruari buruz, argi dago gehiegi gastatzen dugula Gabonetan: opariak erosten, bazkari eta afari gehiegi egiten… Baina hori ere gustatzen zait, nire familiari oparitxo egiteak asko pozten nauelako.

  4. Ruma-k dio:

    Data huetan gende asko triste jartzen da falta den pertsonaz gogoratzen direlako. Nire kasuan zorionez normalean data alaia da. Niretzat gabonak ez daukate sekreturik baina umeentzat bai, horregatik nire ilobak etxera etortzen direnez, nire etxean gabonak alaiak dira. Nire ustez, gabonetan pizka bat zoroak bihurtzen gara ata gehiegi bazkaltzen eta erosten dugu. Adibidez nire etxean bakoitzat behintzat 2 opari jasotzen du.

  5. Zabier Azkagorta-k dio:

    Beno ba, hementze pauzatu naiz interneten bidaiatzen nenbilela, azko guztatu zait blog hau eta menzaje hau idazten ari naiz tzibaztik zuzenean. Nik neuk, egia esan, gabonak tzibazen igarotzen tzitzaritoren ondoan, futbol taktikak prestatzen, eta ozo guztura egoten gara gozo-gozo. Futbol partida ikuztera noa, ongi izan eta dizfrutatu tzanpionzaz!

Eman erantzun bat Enara-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s