Jaiegunetan ere saltokiak irekita?

Tienda%2018[1]

Errege bezperan Boulevard merkataritza guneko saltoki batzuk irekita egongo zirela-eta, jendearen artean mezu edo guatxap bidez boikoteatzeko deia zabaldu omen zen. “Langileek atsedenerako eskubidea dute!”, “Kontsumitzaile huts bihurtzen ari gara”, “Beharrezko ez diren gauzak erosteko jaiegunetan dendak irekitzea gehiegikeria da”, “Ez dugu aisialdia kontsumoarekin bakarrik lotu behar”.

Hauek eta antzekoak dira boikotaren aldekoen arrazoiak. Baina, zer deritzozu zuk zeuk? Ez al duzu uste, gero eta lanordu eta lan-txanda arraroagoak ditugunez, erosleontzat mesedegarri izango litzatekeela denden ordutegi eta egutegia malgutzea? Ez ote lukete saltzeileek bezeroen premietara egokitu behar?

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

9 erantzun Jaiegunetan ere saltokiak irekita? -ri

  1. Urtarrila-k dio:

    Pertsonalki boikotaren alde nago. Niri heldu zitzaidan guatxaparen bidez eta ez zitzaidan iruditu neurri ona, saltzaileek dendan lan egiteaz gain, dendaz kanpo bizitza dute eta hainbat gauza egiteko etxean ere. Gainera aisialdia hainbat gauza egiteko da, ez joateko bakarrik dendetara.
    Errege bezperan opariak erosita eta prestatuta egon beharko ziren. Errege bezperan mundu guztia jaialdian!

  2. Lorea-k dio:

    Oro har eta salbuespenak, ez bat nator jaiegunetan saltokiak irekita daudenarekin. Nahiz eta aukera ona izatea kontsumitzaile-adiktoentzat izan. Kontsumitzale horiek dendaz-denda gustuko ibilko luketelako.

    Hala ere, nire aburuz, gure herrian ez da beharrezkoa jaiegun guztietan irekitzea dendak eta merkaguneak zerbait erosteko, bi arraroirengatik.

    Alde batetik, gehienok erosketak egiteko nahikoa delako astelehenetik larunbatera. Horren ondorioz, ez lukete igandeetan ezta jaietan ere ireki behar izango.

    Beste aldetik, gure egoera ekonomikoa ez litzateke hobetuko;izan ere, ez dago dirurik apetak erosteko, ezta langileen egoera ere orain baino ez litzateke aurreratuko.

    Dena den, Gabonetan, beherapenetan denda guztiak irekitzea ondo izango litzatekeela uste dut. Izan ere, garai hauetan kontsumitzaile gehienok gehiago kontsumitzen dugu ,eta hori ekonomiarentzat, komertzio guztientzat eta kontsumitzaile gehienentzat baliagarria izan daitekeelakoan nago. Horrez gain, gure herriko kaleetan giro alaia eta ona izango litzateke.

  3. Estindar-k dio:

    Nire ustez saltoki handiak egokitzen baldin badira bezeroen premietara, ekonomikoki irabazten irtengo ziren. Argi dago hemen galtzen dutenak saltokien langileak dira, baina tabernetan bezala ordutegia egokitu behar dela uste dut.
    Egia da gero eta kontsumoadiktoak bihurtzen ari garela, baina baita denbora gutxiago dugula gure aisialdirako ere. Aisialdia beste gauz batzuetarako izal daiteke baina, saltokiak zure lanaren ordutegi berdina baldin badaude irekita, noiz joango zara dendetara?
    Akorde batetara heldu gaitezkeela uste dut, adibidez, jaiegunetan lan eginez gero, gehiago kobratzea, edo saltokietako langileen jaiegunak aldatzea, asteburuan izan beharrean, astearen zehar izatea.

  4. epal-k dio:

    Bistan dago, gero eta denda gehiago jaiegunetan irekitzen dutela, batez ere hiri handietan, esaterako, Madrilen, Bartzelonan, besteak beste.
    Egia da, zabaltze hori ondo datorkigula, adibidez, asteburu batean hiri handi batera goazenean, monumentuak ikusteaz gain, erosketak ere egin nahi ditugulako.
    Baina beste aldetik ikusita, erosle gustiok aisialdia behan badugu, saltzaileek ere behar dute, eta askotan egin behar ditugun erosketak ez da beharrezkoa asteburuan egitea, horretarako hainbat egun baititugu astean zeahar.
    Nire ustez, denok jaiegunetan erosiko bagenu, zer gertatuko litzateke?, argi dago, jaiegunak egutegian besterik ez lirateke agertuko, ikurren gisa.
    Horretaz gain, jendeak eskubiderik gabe geratuko litzateke, barkarri lana eta lana, orduan…., zelako bizitza ezta?

  5. abe-k dio:

    Azken urteotan gero eta saltoki gehiago ikusten ditugu zabalik, hori , orain arte salbuespena izan da euskadin.
    Nik behintzat, esetz esango nioke irekierari, horrexegatik bat nator boikotearekin.
    Izan ere, igande eta jaiegunetan denden ateak irekiko balituzte, lortutako lan eskubideak murriztea baino, ez genuke lortuko. Azken finean, lan prekario baino prekarioagoa izango litzateke langileentzat .
    Astelehenetik larunbatera arte irekitzea, nahikoa da, jende gehienentzat, baita presaka iblitzen garenontzat ere, moldatzea da koxka¡¡¡¡, gainera asteko egun guztietan irekiko lukete, ez dut uste dendek gehiago irabaziko luketenik.
    Aldekoak direnek, berriz , uste dute, gehiago salduko luketela baita krisialdetik azkarrago atera ahalko ginatekela .

  6. TXINBE-k dio:

    Gaur egun, Gasteizen, Merkatalguneak eta dendetan astelehenetik larunbatera irekita daude. Baina beste hiri batzuetan, esaterako Madrilen igandetan ere irekita daude.
    Bestalde aurten erregeko eguna astelehena izan zenez igande horretan merkatalgunetan irekita egon ziren. Bertan lan egiten duten jabeek langileei lan egitera behartu zieten.
    Ni ez nago adoz ekintza horrekin jabeek langileen lan kontratuak errespetatu behar dituztelako.
    Nire ustez, egun horretan jabeek borondatezkoak lan egitearren eskatu behar zituzten eta borondatezko horiek egun horretan aparteko orduak bezala kobratu behar zuten.
    Horregatik guztiagatik, langileen ezkubideak defendatzeko egun horretan jendea mekatalguneei boikot egin behar zuen.

  7. panpina-k dio:

    Festa egunetan dendak irekitzearen kontra nago. Batez ere, ez dudalako uste beharrezkoa denik. Astean zehar, zazpi egunetatik sei dauzkagu erosketak egiteko nahikoa iruditzen zait.
    Igandeetan irekitzea onartuko bagenu, gero zer, gauez irekiko genuke?

  8. itsaslamia-k dio:

    Denboraren poderioz, gero eta denda gehiago irekitzen dira gure hirian ,festa izan arren.Zer dela eta? Ba ,alde batetik senitarteekiko ereduak aldatzen ari direlako, eta beste aldetik, kontzumitzaile hutsak garelako.Orain, denborarekin estu eta larri gaudenez , auker ona izan daiteke festetan erosketak egiteko opzioia edukitzeak, astean zehar motelago bizitzearren eta bai lana, bai etxeko gauzak hobeto orekatzeko.Gainera gauzak ongo egiten badira, lan gehiago sortu ahal da jaiegunetan dendak irekitzeagatik. Ezaguna da hiri nagusiak, Barcelona, Madrid, Valencia, besteak beste , jadanik neramatzatela 4 urte baino gehiago dendak irekitzen, eta emaitz onak atera direla.
    Hemen, Gasteizen, normalean ez dugu igandetan erosketak egiteko eskaintzarik, baina, odolkiak ordainetan….espero dut hiri nagusien parekoan ipintzea.

  9. luja-k dio:

    Gasteizen normalean denda guztiak jaiegunetan itxita daude, txinako dendak izan ezik. Akordio bat da merkatarien artean. Zergatik aldatzen du orain?.
    Gainera, ziur nago lankideek ez dutela gehiago kobratzen. Ez dute jasotzen aparteko orduak bezala eta laneginarazi dituzte.
    Jaiegunak deskantsatzeko dira. Nahiko denbora daukagu erosketak egiteko astea bitartean , baita larunbatean ere.
    Gugan ez ezik beste batengan ere pentsatu behar dugu. Beraien lekuan egongo bagina, oso txarto iruditzen litzaiguke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s