Nola gutxitu kontsumoa?

Gure kontsumo mailak eta jarduera ekonomikoak ba al dute etorkizunik? Demagun dagoeneko arropa nahikoa duzula, zertarako erosi, orduan, erosi duzun “trapu-festa” merkealdietan?thCAEECXII 

 

 

 

 

http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=868501

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Nola gutxitu kontsumoa? -ri

  1. argia-k dio:

    EROSI-BOTA-EROSI GURPIL ZOROA

    Gaur egungo gizartea “erosi eta bota”-ren filosofiari eusten dio, hau da, kontsumoaren gizartea da. Pertsona bakoitzaren kontsumoa gero eta handiagoa da nahiz eta krisi ekonomikoa egon.

    Eta zergatik kontsumitzen dugun hainbeste? Ekoizleek eta saltzaileek publizitatea eta marketinaren bidez erosteko gura edo nahia sortarazten digute. Telebistan, aldizkarietan edo irratian ikusten edo entzuten ditugun iragarkiek kontsumitu behar dugula esaten digute eta guk obeditu egiten dugu.

    Baina kontsumo hau jasangarria da? Tresna elektronikoak, altzariak, jantziak, besteak beste kalitate gutxikoak izaten dira. Oso merke eskuratzen ditugu alabaina euren bizitza motza izaten da, beraz zakarrontzira bota behar ditugu. Egoera hau gurpil zoro bat da: erosi-bota-erosi. Gurpil zoro honen ondorioa zaborraren kopurua izugarria dela da.

    Argi dago gure kontsumitze ohiturak aldatu behar ditugula ez direlako jasangarriak. Kalitateko gauzak erosi beharko genituzke samar garestiagoak izan arren, horrela zaborraren kopurua murriztuko litzateke. Aldatzen ez badugu gure etorkizuna zaborrez beteta egongo da gure kontsumismo neurrigabearen erruz.

  2. izarra-k dio:

    Ni ez naiz hain Kontsumista,alde batetik lan finkoa ez edukitzeagatik eta bestetik,normalean bakarrik behar dudana erosten dudalako.Izan ere,ez diot zentzu handirik ikusten arropa edo tresna asko edukitzeari,ziur gauza asko izanez gero,ez dugulako asko erabiliko.

    Halaber,ados nago ikasbilen entzungaian esaten dutenarekin,hau da,ez duela ematen krisiko garaian gaudela,merkealdietan kaletik ibiltzean jende asko erosketak egiten ikus daitekelako.

    Bukatzeko,kontsumoa gutxitzeko nire ustez zerbait erosi baino lehenago,ea benetan erabiliko dugun pentsatu beharko genuke eta gure aurrekontua nahikoa den beharra edo gutizia hori betezeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s