Nola alde egin gurasoenetik?

19446940-inmuebles-planificacion-y-la-construccion-de-una-casa-de-los-planes-del-proyecto-original-con-las-ll

Duela urte batzuk gurasoen etxetik alde egiteko, edo nork bere bizitza egiten hasteko bidea izan zitekeen ETXEBIDE. Orain krisi ekonomikoa ez ezik, mailegua eskuratzeko zailatasunak edo ezintasuna gaineratu behar zaizkio etxetik ez joatearen arrazoiei, ETXEBIDEk zozketatutako pisuren bat suertatu arren.  Zer nola egin dezake gazte batek gurasoenetik alde egiteko?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Nola alde egin gurasoenetik? -ri

  1. eguzkilore-k dio:

    Egia da etxebizitzaren prezioa jaisten ari dela baina halaber gero eta gazte gehiagok ez dute etxebizitzarik erosten. Nahiz eta etxebizitza erostea orain lehen baino merkeagoa izan, gazteok ezin dugu etxea erosi. Bankuek ez digute mailegurik ematen edo ematen badigute prezio altuegia ordainduz. Argi eta garbi dago, baldintza hauekin ezinezkoa dela etxea erostea. Europako gazte gehienek pisu bat alokatzen dute bizitzeko. Horrenbeste, ez dira ezkondu behar bankuekin. Ideia ona iruditzen zait baina gure herrian ez gaude ohituta pisu bat alokatzera. Horrela bizi bagina, behintzat bankuko zuzendariek ez dute jaten guri esker.

  2. panpiña-k dio:

    Gazte gehienentzat gurasoen etxetik alde egitea oso zaila da, batez ere arazoi ekonomikoengatik, lanik gabe ez dago dirurik ezta mailagurik ere etxebizitza lortzeko.
    Normalean beti pentsatzen da etxe bat erostean, baina beste aukera batzuk badaude, hala nola etxe bat alokatzea bakarrik edo beste lagun batzuekin eta denen artean ordaintzea.
    Nahiz eta aukerarik hoberena ez izan, momentu konkretu batean erabili ahal izango dute.

  3. epal-k dio:

    Bistan dago gero eta zailagoa da etxetik alde egitea, nahiz eta merkatuak pisu-eskaintza onak eskaintzen dizkigun, esaterako Etxebide, gazteek gurasoen etxean jarraitzen dute, eta denok dakigu zein den arazoa, argi dago, dirua.
    Alde batetik gazteek lana faltagatik edozein gauza ikasten jarraitzen dute – orain puri purian dago master bat -edo egitea-, beraz, ez dute dirurik erostekorik ezta alokatzekorik ere.
    Beste aldetik, lana aurkitu dutenak daude, baina gertatzen dena zera da, askotan soldata oso baxua dela, hortaz, bankuak ez die jaramonik egiten, hori dela eta, ez dute kreditu lortzerik, ondorioz, gurasoen etxean geratu behar dute, urte joan urte etorri.
    Orduan, ser egin dezakegu hori konpontzeko?, nire ustez gure ohiturak aldatu behar ditugu, bakarrik bizi beharrean, beste persona batzuekin pisua parekatu, baina hori egitea zaila da, izan ere, pentsatzen dugu zerbait alokatzea dirua botatzea dela, pentsamendu hori dela eta, irtenbide bat aurkitzeko denbora behar izango dugu.

  4. ilargi-k dio:

    Gustiok dakigunez, arazo hau konpontzeko apur bat zaila da. Momentu honetan gazte batzuk nahiz eta oso prestatuta egon lanik gabe daude eta lanean ari diren beste batzuek, pasa diren urteekin konparatuz, soldata oso baxuak irabazten ari dira. Honen ondorioz, pisu batean sartzeko eta mailegu bat eskuratzeko oso zaila dago.

    Arazoaren jatorria diru falta ala krisi ekonomikoa izan arren, beste aukera batzuk badaude egoera honetatik ateratzeko. Adibidez, Europako hainbat herrialdeetan gazteek egiten dutena da pisu batera joan eta alokairuan bizi.

    Nire ustez, hemen gertatzen dena da ohituratuta gaudela lehenengo pisua erostera eta ondoren gurasoenetik alde egitera. Baina, gazteek birritan pentsatu barik alokairuan bizitzera joango balira, gaur egun daukagun egoera hau “arazo” bezala ikusiko genuke??

  5. peterpan-k dio:

    Azken hamarkadaotan gero eta beranduago joaten da jendea etxetik. Gurasoenean hogeita hamarreko gazte jarraitzea normaltzat jotzen dugu, eta kezkagarri ikusten dugu gazteen egoera. Beraz, honez zergatik gertatzen den hausnarazten digu, eta aldi berean, gurasoen garaiarekin aderatuta desberdintasunaz jabetzen gara.

    Orain dela urte gutxi arte, ETXEBIDE etxebizitza eslei diezaguten bide merkea zen. Esan behar da ez zela batere erraza etxea lortzea, zozketa bat existitzen zelako, eta eskaria izugarria zelako.

    Hala ere, gaur egun, krisia dela, mailegu eza dela, … jendeak ez du etxebizitza erosterik. Hortaz, gurasoen etxean geratu beste erremediorik ez dago, eta honek eragozpen handiak ekar ditzake.
    Alde batetik, gurasoen menpe bizitzeak adin horretan nahi dugun askatasuna mugatzen du. Seme-alabek ez ezik, gurasoek ere erosoago bizi nahi dute. Izan ere, askok jubilatuta daude, eta aisialdi handiagoaz gozatzeko irrikan daude.
    Beste aldetik, familia bat sortzea ezinezkoa egiten da, eta are gehiago seme-alaba asko edukitzea ezinezko helburu bihurtzen da, eta horren ondorioz, jaiotza-tasa murrizten da.

    Beraz, konponbideren bat bilatu beharrean daude. Ez legoke gaizki etzebizitzen prezioak jaistea, baita alokailua sustatzea ere. Denok dakigunez, ez daukagu geure herrialdean alokatzeko bizitzeko ohiturarik, baina beste herrialde batzuetan oso arrunta dela pentsatu behar dugu,eta aukera hori aintzat hartu behar izango genuke.
    Bestalde, gazteak berak dira lanaren arloan kaltedunak direnak, eta hortaz, gazteen arteko lana bultzatzearren neurriak hartu behar dituzte politikariek.

    Ukaezina da arazoa izugarria daukagula gure gizartean, eta gazteak ez dira errudunak kasu gehienetan. Zenbat eta gehiago itxaron, orduan eta zailagoa izango da arazoa konpontzea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s