Abortua

anticonceptivos

A zer nolako kontraesana, ezta? Gero eta informazio eta antisorgailu gehiago, baino, era berean, gero eta abortu eta biharamuneko pilula gehiago. Egia ote sexu-heziketa esakasa dugula?

Bide batez, zer diozu PPren abortu legeari? Aldaketarik proposatuko al zenieke Gallardon eta enparauei?

http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=30451

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Abortua -ri erantzun bat

  1. argia-k dio:

    Orain dela gutxi PPk abortuaren legea aldatzeko aurre proiektu berri bat aurkeztu du. Aurre proiektu honek 1985ko abortuaren legera bueltatzera proposatzen du. Indarrean dagoen legeak haurdunaldia eteteko hiru baliozko egoera jasotzen ditu: bortxaketa baten ondorioz emakumea haurdun geratu bada, umekiak malformazioak badu eta emakumearen bizia arriskuan badago.

    Hala ere aurre proiektu honetan nahiz eta umeak malformazioak eduki emakumeek haurdunaldiarekin aurrera egin beharko dute. Jaio ez denaren bizia emakumeen bizien gainetik jartzen da. Zer nolako bizitza edukiko du malformazioak dauzkan ume batek? Eta ume hauen gurasoek?. Dirudienez, aurre proiektu hau proposatu zutenean, gai hauen inguruan ez zuten hausnarketarik egin.

    Gainera, abortuaren legearen mugaketa ez du abortu kopuruen jaisketa ekarriko baizik eta ezkutuan praktikatuko dira. Goi edo erdi mailako emakumeek klinika pribatuetara joko dute edo Londresera joango dira. Arazo larrienak baliabide gutxiko emakumeek edukiko dituzte, klinika desegokietara joango direlako.

    Argi dago abortuaren legea ez dela mugatu behar. Haurdunaldia etetea emakumeen erabakia eta eskubidea izan beharko litzateke eta ez beste inorena. Abortuen kopurua murriztu nahi bada sexu-heziketaren eta antisorgailuen bidez izan beharko litzateke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s