Zulora! Etxabeak alokatzeko ohitura

image_gallery

Gazteen artean indar hartzen ari da lokalak alokatzeko ohitura, bertan bildu eta jolasean, musika entzuten, festak antolatzen eta abarretan aritzeko. Auzokideak kexu dira, ordea, zaratak, usaina eta zikina sortzen dutela eta; gainera, lokal hauetako askok ez omen dituzte ziurtasun neurri oinarrizkoenak ere betetzen eta istripuren bat sortzeko beldur dira.

Udalak aspaldi hasi ziren kezkatzen, eta batzuek prest dituzte bere arautegiak; azkenean, Gasteizko Udala ere hasi omen da lanean, LONJABIDE egitasmoa aurera atera nahian. Ezin ukatu arazo iturri izan daitezkeela, baina alde on ugari ere badituzte (eta ez sekulako festak egiteko aukera ematea bakarrik), gazteen erantzukizuna, autogestioa eta autonomia garatzeko bidea ere badira-eta.

Zer deritzozu zuk? Aipatuko zenituzke lonjen alde on eta txarrak eta arazoei konponbidea emateko ideiarik proposatu?

http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=30791

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Zulora! Etxabeak alokatzeko ohitura -ri

  1. eguzkilore-k dio:

    Lokal bat alokatzeari ondo deritzot gazteontzat toki bat egoteko baita. Gainera, garai honetan askok ez daukate lanik orduan, ez daukate dirurik parranda egiteko. Diskoteka batean kubata baten truke 7 edo 8 euro ordaindu behar izango bazenute, zuek ordainduko zenukete? Ba nik lokal bat nire lagunekin badaukat eta denon artean edariak eta janariak erosten ditugu, hobe pasatuko garela ziur nago. Merkeagoa izateaz gain, gusturago gaude gure musika ipintzen baitugu eta gure giroan gaude eta. Halaber argi eta garbi dago auzokideen eskubideak errespetatu behar ditugula, horregatik, zarata gutxiago egiten saiatu behar da.

  2. luja-k dio:

    Lokal bat alokatzea parranda joatea baino merkeagoa da, batez ere, asteburu guztiak ateratzen bazara. Ez dakit zenbat balio duen alokatzen, baina badakit zer garestia den ondo pasatzen lagunekin. Lokal alokatuta bat daukaten pertsona askok ezagutzen dut; bere adinak oso desberdinak dira, bai nerabeak bai helduak. Hori bai, denek arauak betetzen dute, arazorik ez edukitzeko. Beti arau-zerrenda egin behar da bizikidetza hasi aurretik, elkarren artean nahiz auzokideekin.
    Jendeak ongi pasatu nahi bakarrik egin du, gehiegi gastatu gabe.

  3. goxokia-k dio:

    Koadrilan egoteko lokal bat ez dugu inoiz izan, baina badaukagu lagunak bai daukatela lokala. Hauek musika jotzeko bakarrik bertan egoten dira, oso serio hartzen baitute musikariak izateko gaia.
    Egia da, duela hainbat urte, beste lagun batzuek gonbidatzen gintuztela lokalara eta bertan festetan aritzen ginela, baina lokalaren inguruan ez zegoen etxebizitzak, beraz, kexak ez zituzten jaso. Gainera, lista batean zeukaten guztion artean esandako arauak, kontratu bat balitz bezala.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s