SAN BALENTIN

452631_97838694Badago jendea San Balentin eguna ospatzen duena. Horietariko bat al zara? Amaren eguna, aitaren eguna, San Balentin…negozio bihurtu dira? Zer uste duzu? Krisiak otsailaren 14ari eragingo al dio?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

11 erantzun SAN BALENTIN -ri

  1. vegatron-k dio:

    Argi dago San Balentin,eta horrelako beste egunak negozio bihurtu direla eta merkataritzek honetaz baliatzen dutela gehiago saltzeko.
    Nire ustez,krisia nabaritzen da negozio hauetarako ;hala ere,usten dugun baino gehiago saltzen dute.
    Nik pentsatzen nuen ez nintzela horietariko bat baina,honi buruz hausnartzen, konturatu naiz beti zerbait erosten dudala oparitzeko.
    Nahiz eta beti tontakeria bat erosi,detaile bat edukitzen dut normalean.
    Aurten ,hain zuzen ere ,krisiarengatik 9 euro bakarrik gastatu ditut.Dirudienez ,saltzaileak prestatuta daude egoera honi aurre egiteko.Interneten bilatzen baduzu,oso opari merkeak aurkitu ahal izango dituzu eta “krisialdiko opariak”deitzen dira.

  2. lore-k dio:

    Nire ustez, San Balentin eguna edo ospatzen dugun beste egun batzuk tontakeri hutsak dira. Ez dago egun bakarra maitasuna adierazteko, baina gogorarazten digu pertsona bereziak gure bizitzan daudela.
    Negozio bihurtu da eta hori ezin dugu ukatu. Horretaz baliatzen dira merkataritzak.
    Krisiaren ondorioz salmentak jaitsi egingo dira, baina jendeek opari gareztiak erosi ordez, eskaintza merkeak edo oparitxoak erosiko dituzte.

  3. Matxinsalto txikia-k dio:

    Nire ustez, San Balentinen eguna negozio hutsa bihurtu da. Denda askok san balentinaren egunarekiko gauzak saltzen dituzte, Badirudi egun hori opari bat erosten ez baduzu, ez duzula zure bikotelaguna maite eta ez nago batere ados.

    Uste dut san harreman batean egun garrantsitsuagoak daduela san balentinaren eguna baino. Adibidez, lehenaldiz zure bikotea ezagutzen duzunean, elkarri musu bat eman diozuenean… eta abar.

    Hau esanda argi dago, ni san balentinaren eguna ospatzearen kontra nagoela, ez batiut kontsumismoren makina elikatu nahi. Ospatzearen alde bazaude, mesedez ez ezazu eros gauzarik dedndeetan,zure bikotelagunari zerbait oparitzekotan,amorezko kuttun bat edo zuk egindako opari bat eman dezakezu, siur berak dendako gauza bat baino askoz gehiago estimatuko duela.

  4. Per-k dio:

    San Balentinen nik inoiz ez dut ezer oparitu, hambost urtekin izan ezik. Hazi nintzenenan negozio bat zela konturatu nintzen eta data horretan ez oparitzea erabaki nuen. Hala ere, amaren eta aitaren egunean opariak egiten ditut, desberdina iruditzen zaidalako. Nahiz eta berea den niretzat gurasoen ahaleginak saritzeko modua da, horregatik erabat nahi duten zerbait ez ezik, zerbait berezi ere erosten saiatzen dugu.
    Baina argi dago, egun hauek negozio bihurtu dira, kontsumo-gizarte batean baikaude.
    Gaur egunean krisiak eragin diela uste dut, baina ez dakit zenbat, jendeari besteekin ondo geratzea asko gustatzen zaiolako. Nire ustez, egunero gauza txikiak egingo balituzte, bere familiarekin hobeto egongo lirateke, baina batzuek egun bat bakarrik ahalegiten dute errazagoa baita…..

  5. Hodeietan-k dio:

    Guk ez dugu inoiz San Balentin ospatzen. Etxekoak ez dugu festa horietan sinesten eta festaren bat ospatzen badugu, umeengatik egingo dugu. Adibide bat esateko, aitaren eguna. Amaren eguna, ordez, ez; nire senarrari beti ahazten zaiolako … Haurrek marrazki bat edo horrelako zerbait egiten dute ospatzearren, eta kitto.

    Nire ustez, negozio hutsa dira, eta maitasuna elkar egunez egun erakutsi behar dugu. Bestalde, egia esateko, opari bat egingo balit, ez nioke ezetz esango! 😉

    Baliteke gaur egun krisia alde guztiak egotea. Oro har, ez dauka hainbeste diru oparientzat. Horregatik, gero eta gauza gutxiago erosten du eta dendek krisia nabaritzen dute.

  6. vila-k dio:

    Vegatron ados nago, San Balentin,aitaren eguna, amaren eguna eta abar negozio bat bihurtu direla eta saltzaileak baliatzen dira gehiago saltzeko.
    etorkizunean edozein eguna berezia bihurtuko da,aitonaren eguna helduko da eta amonen eguna , osabaren eguna,… ere bai helduko dira eta opariak erosi beharko dugu.

    Gaur egun krisian gaudenez , etxe askotan ez dago dirurik opariak erosteko ,batere oparirik san balentin emateko…agian detalletxo bat egin diete baina ez dakit.

    Nire etxean , zerbait berezia inoiz ez da egiten,aitaren eguna izan denean nire aitari zorionak ematen diogu ,gaur san balentin eguna da eta nire etxean egun arrunta da.Nire lagunek berahaien bikoteei detalle bat egiten diete baina detalletxoa interneten bidez erosten dute merkeagoak direlako.

  7. Enara-k dio:

    Nahiz eta San Balentin eguna edozein egun bezalakoa izan, urte batzuetan nik ospatu dut.
    Egun honek pertsonak maitagarrixeagoak izateko balio du, eta horrela izatea asko gustatzen zaienez, ospatzen dute.
    Baina badakit, San Balentin egunean ez ezik, beste egun batzuetan ere maitagarriagoak izan behar dela.
    Nire iritziz, egun hauek negozio handi bihurtu dira eta orain, krisiarekin saltzaileek edozein gauza saltzeko aprobetzatuko dute San Balentin egunerako.

  8. larunbateko bi neska-k dio:

    Denboraren poderioz San Balentin eguna egun komertzial bihurtu izan da. Horrexegatik, dendak, batez ere, denda handiak iragarki bereziari esker bultzatzen dute egun finko horretan erostera. Telebistan ere gauza bera gertatzen da. Hauxe da, kontsumismo delakoa.
    Gure ustez, maiteminduta egoten denean ez da egun horretan bakarrik ospatzen, urteko egun guztietan baizik. Gainera, ez da beharrezkoa opari bat egitea sentimenduak ekintzen bidez baiezta daitezke eta.

  9. larunbateko beste bi neska-k dio:

    San Balentin eguna beti ospatu da, baina azken bi hamarkadetan izugarrizko arrakasta lortu du, beharbada “El Corte Ingles”-a eta beste zentru komrtzialak erredunak dira. Gainera, San Balentin dataren inguruan telebista iragarkiz josita dago: koloniak, bai emakumezkoak baita gizonezkoak; loreak, bonboiak eta guztiek lelo bera behin eta berriz errepikatuz. Adibidez, badago batek esaten duena “Por San Valentín todo hace tilín”.
    Publizitateak bere helburua lortzen du: jendea bere sareetan erortzen da eta erosteko beharra sentitzen du.
    Bukatzeko egia esan behar dugu garagardoaren santua nahiago dugula “San Miguel” alegia.

  10. itsaslamia-k dio:

    Nik ere uste dut San Balentin negozio hutsa bat dela.Eta gaur egun,bere helburua dirua gastatzea da, noski.Ni txikitan biziki maitatzen nuen, klasean egiten genituelako eskulanak klaseko kideen artean banatzeko, eta azkenean aitzaki bihurtzen zen denok elkarrekin egun berezi bat pasatzeko.
    Nahiz eta denok pentzatu egunero izan behar direla inportanteak, zer ezanik ez auker on bat izan daitekela zertxobait berezi egiteko.Honek ez du esan nahi beharrezkoa dela gauzak erostea, benetako opariak ez dira aurkitzen denda batean, gure bihotzean baizik.

  11. Elena-k dio:

    Ba, bai! nik uste dut egun bereziak negozio bat direla enpresaentzat eta baita Sitemarentzat ere; zoritxarrez, kontsumismoaren menpe bizi gara! Opariak ematea beharreskoa dela pentsarazi digute amodio erakuzteko, baina ni ez nago ados, izan ere maitasuna egunero lan egin eta zaidu behar dugu.
    Baina, beste aldetik, nahiz eta esandakoa, batzuetan San Balentin egunean zerbait berezi egiteak arremanei bultzada xume bat ematen die.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s