Festa eta atsedena; ezkontezinak?

Chueca-por-la-noche-330x440Asteburua heltzen denean, Alde Zaharreko auzokide askok egun horiek madarikatzen dituzte. Zergatik? Haien esanetan bi egunean ezin izango dutelako lorik egin. Egoera hau dela eta, Udalak tabernak goizago ixtea erabaki zuen. Batzuen ustez, neurria eraginkorra izan da, beste batzuek, ordea, ez deritzote nahikoa. Gazteak, noski, ez datoz bat arau honekin. Hau dela eta izenburua.
Eta zuk, zer deritzozu?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

12 erantzun Festa eta atsedena; ezkontezinak? -ri

  1. peterpan-k dio:

    Egia esan, arazoa ez da berria eta konpontzen zaila dela argi eta garbi dago. Izan ere, asteburua heltzen den bakoitzean, kaleak jendez betetzen dira, Alde Zaharrekoak batez ere, eta zarata, zikinkeria, txiza usaina jasan behar dituzte bizilagunek. Aurrekoa, buruhauste bilakatzen da, eta udala lege berriak abian jartzen saiatuagatik ere, arazoak kaleetan jarraitzen du.

    Bizilagunek lo egiteko eskubidea daukatela kontzientziatu behar dute gazteek, horregatik tabernetatik atera eta gero ozenki ez hitz egitea, nonahi txiza ez egitea,…, bezalako neurriak lagungarriak izango dira bizilagun eta gazteen arteko elkarbizitza ona izateko. Nolanahi ere, gazteek ere ondo pasatzeko eskubidea daukate, eta bizilagunak hau ulertu beharrean daude.

    Hortaz, posible dela bi aldeen arteko elkarbizitza ona izatea ulertarazten digute. Horretarako, zaila badirudi ere, irtenbide egokiak bilatu behar dira. Esate baterako, orain dela urte batzuk, udalak tabernak goizago ixtea erabaki zuen, eta neurri horri gaizki deritzot, bai gazteak bai tabernariak galtzaile ateratzen direlako. Ez dut uste neurri ona denik ordutegia mugatzea, baizik eta guztientzako formula ezberdinak bilatu beharreko du Udalak.

  2. Divina-k dio:

    Arazo honetarako konponbideren bat aurkitzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Gaua, festa, zarata eta loa, atsedena, isiltasuna betidanik bateraezinak izan dira, eta noski, zalaparta sortzen den lekuan bizi zarenean, buruhaustea areagotzen da.

    Oro har, erdiguneko etxebizitzak, alde zaharrekoak, hain zuzen ere,nahiko zaharrak dira eta ezineskoa da zarata sahiestea. Auzokide batzuek leihoak zaharberritu dituzte baina egia esan, gaueko bostetan ezer ez da nahikoa.

    Hiriaren kanpoaldean bizi garenei edo festa horietan parte hartzen dutenei ez zaie inporta. Arazo hau konpontzea udalari, beste inori dagokiola pentsatzen dute. Imajina dezagun etxe horietariko bat gurea dela eta are gehiago,seme-alaba txiki bat daukagula edo lanean txandaka gabiltzala…orduan, zer demontre pentsatuko genuke?

    Dena den,ni ez naiz parrandazaleen aurkakoa baina nire iritsiz auzokideak egoera latza pairatzen ari dira; izan ere, akordio bat lortzea ia-ia ezinezkoa izango da.
    Betiko gatazka da!

  3. Alaia-k dio:

    Gazteak tabernaz – taberna Alde Zaharretik joaten asko gozatzen dira.Nahiz eta tabernariek bere negozioetan zarata ez molestatzeko neurriak jarri dituzten,hau ez da nahikoa bizilagunek zaratagatik kexatzen jarraitzen dutelako.
    Orduan,Udalak eta Tabernariek egin behar izan dutena egin eta bete dute,gazteak kaleetatik pasatzen direnean ondo portatzen ikasi behar dute.
    Honelakoa, arazoa konponduko luke eta bizilagunak ,tabernariak eta gazteak hobeto moldatuko litzateke.Eta denon artean noizeanbehin ekintzak antola ditzakete..

  4. Kukuma-k dio:

    Festa eta atseden – eskubideen arteko oreka oso kontu eztabaigarria da gure herrian. Denon eskubideak errespetatu beharra dagoela kontuan hartuz gero, auzi hau ez litzateke zaila ulertzen izango.

    Lehenik eta behin, tabernariek arauak bete behar dituzte – ordutegiak, isolatze- neurriak eta abar- eta egin ezean, Udalak betearaziko dizkie, onean edo txarrean.

    Bestalde , nire ustetan jendearen jokaera jaietan eta asteburuetan tinko zelatatu behar liteke, egunez zein gauez. Izan ere, herritarrok ez daukagu kaleetan hainbat jarrera zertan jasan eta garbitzaileek ez daukate parrandazaleek zikindutakoa zertan garbitu. Gure pentsamoldea eta jokaerak ez aldatu arte, bai udaltzaineek, bai garbitzaileek bai erdiguneko bizilagunek batzuen errespetu eza pairatzen jarraituko dute jaietan.

  5. kide-k dio:

    Badakigu, parrandan ateratzean zarata asko egiten dugula eta honek auzokideak molestatzen dituela. Baina zer da beraiei amorrua ematen diena, tabernaren musikaren soinua edo kalean jendeak egiten duen zarata?

    Alde batetik, nahiz eta udalak arautegi jarri, batzuetan tabernariek ez dute betetzen eta isunak ezarri arren, hobeto datorkie ahal duten baino denbora gehiago irekita edukitzea, diru gehiago lortzen dutelako. Beste aldetik, insonorizatuta edukiko balituzte, auzokideek ez lukete tabernaren barruko zaratarik entzungo. Hala ere, kaleak ez daude insonorizatzerik. Gainera, parrandan gauden bakoitzean, ez diegu auzokideei kontuan hartzen. Hain da zaila hori kontrolatzea, non batzuetan poliziek ezin duten ezer egin, horregatik auzokideek ez dute loak hartzerik.

    Dena den, han ez garenez bizi, ez dugu arazoa ikusten. Baina denok gure partez zerbait jarriko bagenu oreka lortuko genukelakoan nago. Halaber, nik uste dut, desberdintasun handia dagoela gazteen eta helduen arteko pentsamendua gazteek bakarrik nahi dutelako tabernak irekita edukitzea ondo pasatzeko tabernaz taberna edo kaleen inguruan.

  6. Campanilla-k dio:

    Gure gizartean, batez ere hemen, Euskadin, dena ospatzen dugu kalean eta horren ondorioz arazoak sortzen dira zaratagatik. Hau dela esta, Gure garaian Udalak tabernak goizago ixtea eta kalean edatea debekatzea erabaki zuen. Baina, ez zuen ezer lortu.
    Gaur egun ordea, gazteen ohiturak aldatzen ari dira eta ez dira joaten tabernaz taberna, lokaletara edo parketara “botellón” egitera baizik. Horregatik, gero eta zaialagoa izango da arazo hori konpontzea.
    Dena den, ez dakit krisiagatik edo gero ETA europarren antza handiago edukitzeagatik baina, gero ETA giro gutxiago dago gure kaleetan.

  7. Per-k dio:

    Bai, ados nago, asteburuetan alde zaharrean lo egitea zaila izango da, bain alde zaharrean pisu bat erosten duzunean badakizu non erosten duzun pisua.
    Adibidez, nik nire pisua Judimendin erostea erabaki nuen eta ez zen ofiziala babeseko pisua. Horrexeagatik nekien diru gehiago ordaindu behar izango nukeela, baina nik nahi izaten nuen lekuan zegoen. Eta Alde Zaharreko auzokoek ere zekiten non erosten ari ziren bere pisuak. Alde Zaharrean beste hiriko lekuetan baino zarata gehiago dagoela denok badakigu. Orduan, nire ustez, bere etxeak inzonorizatu ahal dituzte, baina ez dute besteen atsedenaren eta lanaren kontra borrokatzerik.

  8. epal-k dio:

    Bistan dago, asteburua heltzean zarata dela eta, leku batzuetan, beste leku batzuetan baino zailagoa da lo egitea, esaterako, alde zaharrean, Judizmendin, besteak beste, baina tabernak goizago ixtea irtenbide bat da?. Nik ezetz esango nuke, izan ere, hori eginez lortzen dena kontrakoa da, jendea ez baita bere etxera joaten, baizik eta parranda edozein lekutan jarraitzen duela, bai parkean botellón egiten, kalean…., azkenean asteburua irteteko eta gozatzeko da, gainera honen ondorioz, gero eta gazte gehiaok lonjak alokatzen dituzte, noski, intsonorizatu gabe, gainera, kontuan izanez, gaurko gazteak dirudi gorrak direla……, zaratak jarraitzen du.
    Nire iritziz, irtenbide bat izango litzateke, gure ardura, hots, arduradunak izango bagina eta gainerakoak kontuan izango bagenitu, guztiok asteburu ona pasa genezake, guztiok gure eskubidean gaude eta.

  9. vegatron-k dio:

    Argi dago errespetuaren eta patzientziaren kontu bat dela.Bi aldeetan jarri behar dugu.
    Ni ez naiz alde zaharrean bizi baina hara joaten naiz festa egin nahi izaten dudanean.
    Suposatzen dut han biziko banintz oso urduri jarriko nintzaketela zarata horiekin baina ,azkenean pentzatu behar dugu hiriko erdia jendea elkartzen den lekua dela.

    Ni ez nago ados tabernak goizego ixtearekin baina uste dut lokal guztiak insonorizatuta egon behar izango luketela eta tabernetatik ateratzen garenean ezin gara ohi egiten joan mendian bezala.Eta zer esan kalean txisa edo beste gauza batzuk egiteari buruz!

    Saiatzen bagara,gutxi gora-behera denok pozik egon ahal gara.

  10. Izas-k dio:

    Nik uste dut Egoera hau oso zaila dela. Ni urte askotan alde zaharrera joan nintzen, nire lagunekin tabernetan asko gustatzen zitzaidalako. Baina pentsatu dut askotan, batez ere udan, kalean geundenela eta zarata asko zegoela.
    Ni inoiz Alde Zaharrean bizi izango nitzateke zailagoa lo egiteagatik.

    Nire ustez udalako neurria eraginkorra dela, Orain gazteak tabernara oso berandu joan ziren eta goizago ixtea erabakiko baluke, gazteak ez lirateke alde zaharrera edo tabernak isun asko edukiko lituzkete, ez lituzkete goizago itxiko.

    Hobeto, kalean edatea debekatuta dago. Batez ere, alde zaharrean. Horretaz ez litzateke zarata.

  11. Enara-k dio:

    Alde zaharreko auzokideek, normalean, festara irteten den lekuan bizitzera joan zirela badakite, hartara joan baino lehen. Hortaz, ez dutela kexatzerik uste dut. Hala ere, han bizi diren pertsonek kexatzen direla ulertzen dut. Asteburuan, Alde Zaharrean, zarata handia egiten dugu eta ez gara konturatzen han jendea bizitzen dela.

    Udalak araua jarri duenari buruz, nire ustez araua ondo dago. Nahiz eta taberna batzuek goizago itxi behar duten, beste taberna batzuek lizentzia daukate geroago ixteko. Norbaitek denbora gehiago geratzea gustatuko balitzaio, taberna honetan geratuko ahal izango litzateke. Beraz, ni arau honekin bat nator.

  12. Elena-k dio:

    Nire ustez arazoa pertsonen portearan dago. Festan gaudenean nahi duguna egitez ohitura daukagu. Izan ere, hainbeste kexatu ondoren, denborarekin, taberneko ixteko ordutegiak handitzen lortu dugu. Hala ere, auzokideen kexak izanik ere, zarataren arazoak ez omen daukate konponbiderik.
    Gaur egun, errespetuak ezer ez du balio. Orokorrean, jendea egoista da eta gainera, arro daude hartatik.
    Pena handi bat!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s