Azken egunari jarritako bertsoak!!

IMG_20140618_192219

Mintza taldea: Azken egunean irakasleak ikasleei jarritakoa. Doinua: Astoa ikusi nuen… Zortziko txikia.

Urte osoan hemen

gure berriekin,

txutxu-mutxuak eta

umorearekin,

ez da zaila izan zuen

gogo handiakin,

ni bai gustura zuen

konpainiarekin.

Gaur da azken eguna

ta nago penakin,

oso pozik bainago

benetan zuekin,

jarraitu noski udan

mintzapraktikakin,

zaindu zuen euskara

maitasunarekin!!

Eta hurrengo hau ikasleek irakaslearen laguntzaz egindakoa da:

Urte bat pasa da ta

ikaskideekin,

klaseak hasi dira

gure berriekin,

etorri da Murtxante

txutxu-mutxuekin,

eta egin dugu barre

hainbat izarrekin.

Irrikitan gaudela

ihes egiteko,

eguzki hartu eta

atseden hartzeko,

ahalik eta azkarren

deskonektatzeko,

gogoa daukagu ta

behingoz bukatzeko!!

Advertisements
Aipamena | Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s