BIZITZAKO DIKOTOMIAK

Zer deritzozu? Hausnartu:

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun BIZITZAKO DIKOTOMIAK -ri

  1. Izaskun-k dio:

    Bizitzako dikotomiei buruzko iragarpena entzundakoan, book saltzeko teknologiarekin, ordenagailuarekin, hain zuzen ere, konparaketa egin duela deritzot. Era horretan, bakarrik entzunez gero, badirudi tresna hori aurkezpena egindakoak liburuaren ordez ordenagailua saltzeko asmotan daukala. Beraz, azkenean zein da saltzailearen xedea? book edo bestea saltzea…Nire aburuz, produktu-aurkezleak lehenengo gailua promozionatu nahiko balu, hobe luke beste era batean egitea. Badakit horrela aurpezkena ekartzeko moduan egina dagoela, baina ez dut uste aproposa denik.

    Hasteko, erabiltzen duen hiztegia ez baita egokia. Berak ordenagailuei dagozkien hiztegia erabiltzen du; adibidez, Karpeta, indizea, eskaneatu, programazio tresan eta abar. Liburuei dagokienez, beste hiztegi bat erabili beharko luke; esaterako, pertsonaiak, textu-iradokizunak…

    Erabilitako hiztegia ez ezik, horri buruz zer esan duen ere ez delako ondo. Nire iritziz, ordenagailuaren deskribapena, beraren azpiegitura, egiten duela ematen du. Izan ere, indizearen, karpetaren, bits-en eta abarraren gainean mintzatzen da. Liburuen edukiei dagokienez, nik ,adibidez, zeintzuk diren liburu motak hitz egingo nuke: abenturazkoak, amodiozkoak, beldurrazkoak…Halaber, aurkezleak adierazitariko bookaren abantailak egokiak ez direlakoan nago. Bi tresnekin konparaketa eginda, ordenagailuaren abantailak aurkezten dituela itxura du: portatila, iraupena… Book saltzeko beste abantaila batzuk esango nituzke, hala nola, liburua irakurri bitartean, umetxoek gurasoekin asko disfrutatu eta haiengandik asko ikasi, hondartzara joateko erraz izan…

    Esandako hori guztiaz gain, produktua saltzeko aurkezlearen azalpenak ez dira eta aproposak. Haien entzunda, robotaren antza daukan irudipena datorkit neure gogora,beraren tonua berdin eta hotza egiten zaidalako. Gainera, nahiz eta berak keinuen batzuk egin, ez direlako oso expresiboak.

    Dena hori esanda, nire aburuz, mutilaren aurkezpena ez da ona tresna jakin hori saltzearren, are gehiago, ondorio latzak ekar ditzake. Nik bi alde negatiboak , batez ere, sor daitezkeela pentsatzen dut: bata, merkatuan liburuak salmentak jaitsi eta , bestea, aldirantziz ordenagailuarenak igo. Hori dela eta, lehen azaldutako urratsak jarraituko nituzke book tresna hori sadu nahian.

  2. laura-k dio:

    Bizitzako dikotomiei buruzko iragarpena ikisitakoan, argi dago liburuen eta ebooken arteko komparaketa dagoela egiten.
    Gaur egun, nork ez du entzun ebooken abantailak zeintzuk diren? Ez da egia oparien arteko izar opari ebooka dela? Bai lagunok, horrela izan da azken urte hauetan.

    XXI.mendeko azken hamarkadan ebooken aurrerapen teknologiko artean arrakasta handia eduki du eta azpimarratuko nahi nuke arrakastaren arrazoiak. Lehenik eta behin, oso erosoa da pisu ariankoa delako. Bigarrenik, tresna txiki horretan nahi duzun liburu kopuru sar eta noski, irakur dezakegu. Amaitzeko, eta garrantzitsuena interneten bidez doainik jeisteko aukera daukagula eta gaur egungo krisiagatik gero eta liburu gutxiago erosteko gogoa ditugu.

    Niri dagokidanez, esan beharra daukat ez zaidalako betere gustatzen halako aurrerapen artifizialak, beti gustatu zaidalako liburuen usaina eta ez dago esan beharrik zenbat gustatzen zaidan horriak eskuz aurreratzea.Badakit merkeago dela baina egia esateko ez dut hainbeste liburu irakurtzen urtero gero eta txiroago izateko.

  3. Amilotxa-k dio:

    Gure bizimoduan zenbait gauza irarkutzeko aukera paregabea daukagunez, kaleko kartelak, prensa, aldizkariak, besteak beste, orain “Book” delakoari garrantzi handia eman beharko genioke, izan ere, “Book” irakurtzea ezinbestekoa da.

    Ez dago esan beharrik, baina “Book” irakurtzeko kablea, bateria eta konexioa erabili behar ez ditugunez, hagitz erabilgarria bihurtu da. Are gehiago, autoan edo hegazkinean joango bagina, edozein momentutan atera genezakeelako. Halaber atril baten gainean jarrita, orrialdeak pasatzeko hatzak besterik ez genuke beharko, erosotasun handia daukalako.

    Gainera ondorioak nahiko nabarmenak dira; “Book”en erabilpena oso zabala baldin bada eta material asko badago, ditxosozko material hori behin erabilita errezikla daiteke, paper-ontzietara eramanda, izan ere, “Book”en ikurra ikusita zein hizkuntzatan dagoen idatzita ez dakigunez, beti aurkibideari so egin beharko genioke, euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz, esate baterako, jakin dezagun ea irakurtzeko gai garen.

    Hori dela eta, hauxe proposatuko nuke: liburu azalean “Book”en ikurra jarri beharrean libururen izena jartzea, baita hezkuntza ere, hau da; hainbat liburu mota daudenez (kimika, historioa, animaliak, abenturak, umoreak,…) bakoitzari dagokio hezkuntza bat, non hitzak ulertu beharko genituzkeen, horrela erreztasun handiz eta gozatuz irakurriko genuke.

    Amaitzeko, lehen esan dudanez, “Book” irakurtzea ezinbestekoa denez, irakurketaz gozatzeko eta ikasteko “Book”en ikurra jarri ordez, liburuaren izena eta hizkuntza jartzea hobeto legoke. Horrela jakingo genuke ea ulertezina edo ulergarria den, liburua ondo aprobetxatzeko

  4. txanogorritxu-k dio:

    Bizitzako dikotomiei buruzko iragarpena entzundakoan, bistan da konparaketa komiko bat egiten duela liburuen eta ebooken artean.Gaur egun, gure bizitza, teknologi berrien artean dabil. Edozertarako behar ditugu, zalantza bat dugunean laster ordenagailura zuzentzen gara, eta mugikorra etxean ahazten dugunean?Gure buruaren erdia etxean geratu zaigula dirudi.

    Irakurzale gero eta gutxiago egon arren, azkenetariko azmakizun bat ebook-a izan da.Oso ondo dago ez duelako pisatzen eta leku txiki batean gorde dezakezulako,gainera milaka liburu izan ditzakegu ebook-ean.Baina, argi dago teknologi berrien eraginez ohiko gauetaz ahazten garela eta baztertutak uzten ditugula. Gero eta erosoagoak bihurtzen ari gara, ez dugu ezta hiztegian begiratu behar hitz bat ulertzen ez dugunean. Hau gertatzean ordanagailura jotzen gara zuzenean. Bideo honen bidez,gogoratu nahi digute ohiko gauzak oraindik jarraitzen dutela gure bizitzan eta askotan teknologi berriak baino baliogarriak direla.

    Niri iritziz, liburu tradizionalen alde nago, betidanik gustatu zait irakurtzea baina esan beharra daukat ebook-a primeran datorkit bidaiatzeko eta kalean naudenean baita. Amaitzeko, esan behar dut liburu asko interneten bidez jaisten ditudala, baina liburu bat gogoko dudanean beti erosten dut. Argazkiak bezala nahiago ditut eskutan izatea eta ez ordenagailu batean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s