Ditxosozko LOMCE

Zer deritzozu gaiari? Hausnartu.

2422_argia

librico

 

Advertisements
Irudia | Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Ditxosozko LOMCE -ri

  1. Maikotxo-k dio:

    Argian egunkarian argitaratutako Lomce-ri buruzko berria irakurri ostean, bistan dago Euskal Herriko Jaurlaritza ez dagoela guztiz ados lege horrekin. Kontua da, Balore Sozial eta Hiritarrak ikasgai berria irakustearren balitekeela ikasleek 1978 Konstituzioa ikastea. Baina, zergatik egin nahi dute horrela? Ni ez naiz oso aditua gaia horren gainean; dena dela, dakidanez hausnartutakoan esan dezaket ni ere ez natorrela bat legearekin.

    Espainako Gobernuak ez digulako erabakitzeko aukera eman nahi, inposaketa egin, baizik. Argi dago denboraren poderioz herrialdean gero eta jende gehiago kristauak ez direnez, ez duela Erligiorik ikasi nahi. Egoera hori ez zaio Gobernuko alderdi buruari gustatzen,ikasleei Erligioa ikasaraziko baitie. Era berean, Erligio aukeratu ezik, beste inposaketa bat ezarriko baitie umeei, Balore Sozial eta Hiritarrak ikasgaiaren bitartez Konstituzioan agertzen diren baloreak ikasarazi.

    Horrela, nire ustez ez dira autonomoak egiten, ezin dutelako eskuratzerik zeintzuk diren, haien aburuz, balore onak eta bizitzarako baliagarriak.Horrela, ez daukate ez askatasunik ez begirunerik. Azken horiek orduan zer dira? Ez dira balore baliotsuak? Aurrekoan esandako guztiagatik, ez nago ados. Nik, behintzat, beste lege bat sortuko nuke, non irakasleei irakusteko moduan ez bailitzaike inposaketarik.

  2. Gaueko kilkerra-k dio:

    2014ko irailetik aurrera Werten hezkuntza erreforma abian egongo da eta ez bakarrik Espainiako estatuan baita Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ere. Iritziak iritzi, lege horrek Espainiako konstituzioaren baloreak besterik ez du, beraz tokian tokiko arauak edo jarrerak errespetatzen ez dituenez, kalteak baino ez ditu ekarriko.

    Arrazoiei dagokienez, bi azpimarratuko nituzke: alde batetik, ditxosozko LOMCEk Espainiako konstitutuzioaren baloreak sustatu nahi dituelako; armada, zientifiko aurrerapenariak kontuan ez hartzea (klonazioa, eutanasia, ama zelulak, besteak beste). Beste aldetik, hezkuntzari dagokionez, EAEk autonomía pixkanaka-pixkanaka galtzen du, bere arauak sortzeko gaitasunik ez duelako.

    Honen guztiaren ondorioei dagokienez, nagusiena besterik ez nuke aipatuko: askatasun falta izatea izango litzateke, hau da, Eusko Jaurlaritzak ez dekreturik ez curriculumik onartu ez arren, abian ez jartzen saiatu beharko luke, Werten erreformaren kontra legokeelako eta nik neuk Madrildik Euskal Herrira ekarritako legea ez nukeelako ontzat hartuko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s