ARGAZKIAN ATERATZEA

2008653588berria

Zer deritzozu? Hausnartu:

http://www.berria.eus/paperekoa/2064/036/001/2014-09-03/argazkian_ateratzea.htm

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun ARGAZKIAN ATERATZEA -ri

  1. Maikotxo-k dio:

    Berria egunkariko testu honetan ,kritika eginez, gaurko kazetaritzari buruz hitz egiten du idazleak. Badirudi, urteak joan urteak etorri, lanbide horretako xedea aldatu egin dela. Hots, telebistan ikus dezakegu lehen informatzea helburu nagusia zeukatela kateetako zuzendariek eta, egun, berriz, entretenitzea. Horrekin nator bat.

    Horren arrazoiak hurrengo lerroetan azalduko ditut: alde batetik, telebistako saio gehienetan kazetarien arteko gatazken bitartez espektakuloa sortu nahi dutelako zuzendariek, besteak beste, Ana Rosa Quintanarenean edota “Salvame Deluxe” programan;bestetik, sarritan kazetari batzuk euren bizitzaren gainean mintzatzen direnean, ikusleenganako morboa erdietsiz, gero eta gehiagori erakarrarazten dietelako. Bukatzeko, Gero eta kazetari gehiago sartzen direlako joko horretan. Argi dago sekulako negozioa dela, eta dirutza mugitzen dela. Beraz, zenbat eta diru gehiago, hainbat eta entretenitzeko programa gehiago botatzen eta botako dituzte.

    Hala ere, kazetaritzaren egitearen era horrek ondorio latzak ekar diezazkigukeela iruditzen zait. Lehenik eta behin, Kazetarien irudiak zer esanak baino garrantzia handiagoa bide daukanez, gero eta jende gutxiagok jakitea zer gertatzen den planetan. Bigarrenik, munduan zehar mikrofono eskuan ibiltzen denaren ahaleginari ez ematea baliorik ikusleek. Amaitzeko, kazetariaren lanaren zentzua beste norabide bat hartuta, lanbide hori gero eta gutxiagok ikastea. Hori dela eta, nire aburuz, antzinako kazetaritza berreskuratu beharko lukete komunikabidetako zuzendariek

  2. Gaueko kilkerra-k dio:

    Palestinarren egoera nahiko latza da, hango biztanleak gorriak ikusten ari baitira. Hala ere, mugak itxita ez daudenez, pertsonak hara joaten dira, batzuek laguntzeko asmoz (medikuak, erizainak, GKEko boluntarioak) eta beste batzuek zehatz-mehatz ez dute esaten zergatik joaten diren, baina prentsan edo telebistan bere irudiak agertzen dira, Ana Rosaren bisita, hala nola. Hau bakarrik egongo balitz, penagarria eta tamalgarria irudituko litzaizkidake.

    Arrazoiei dagokienez, honako hau azpimarratuko nuke: ospe handiko pertsonek (Ana Rosaren kasuan, esate baterako) Palestinarren gudaz hitz egiten dutenean, dena argi eta garbi daukatelako eta ikus-entzuleek kontuan hartzen dutelako ea nor den mintzatzen dena eta zein den argazkian ateratzen dena zer dioen baino.

    Hau guztiaren ondorioei dagokienez, bi aipatuko nituzke: lehenik, Palestinara joaten den jendea nahiko ausarta izango litzatekeela, are gehiago famatua izango balitz. Bigarrenik eta azkenik, kazetari on bat izango balitz eta Palestinarren erreportajea ondo gidatuta egongo balitz, argazkiarekin batera joan beharko luke, baina argazkia lanik gabe, alferrik izango litzateke. Beraz, zein da Ana Rosa Quintanaren jarrera? Inork ikusi du berba mikrofonotik? Batik daki.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s