Zein baldintza bete beharko lituzke presidente on batek?

images  Herritarrok lan bila gabiltzanean, baldintza ugari bete behar ditugu: ikasketak, hizkuntzak, eskarmetu handia,…

Politikariek baldintza horiek guztiak betetzen dituztela uste duzue? Eta zuen iritziz zein dira bete beharko lituzketen baldintza garrantzitsuenak?

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

9 erantzun Zein baldintza bete beharko lituzke presidente on batek? -ri

  1. txan-k dio:

    Nire iritziz, ama- hizkuntzaz aparte, bi hizkuntza jakingo balitu, ingelesa derrigorra, lehendakari ona izan liteke.
    Zintzoa izango balitz, lehendakari ona izango litzateke.
    Noizean behin, aste batean zehar, herritar arruntaren etxean bizi izango balitz, eta horrela, konturatuko litzateke nola bizi diren herritarek, lehendakari on bat izango litzateke.

  2. david-k dio:

    Lan bila gabiltzanean, lan on bat lortzeko, gero eta prestaerak gehiago eduki behar ditugu eta udaletan, aldundian edo edozein lan-publikoan lan egin nahi baduzu, oraindik gero eta gehiago. Baina presidentea izateko, borondatearekin balio duela dirudi.
    Presidente on bat zintzotasun handia eduki behar du, eta dirudienez, gure presidenteari falta zaio. Prestaerak onenak eta eskarmendu handiak eduki behar ditu, eta gurea, ezta ere.
    Gure presidentea zintzoa izan balitz eta adiskideak beren lanean onenetik onenak izan balira, gure bizimodua obeto izango zatekeen.

  3. leixu-k dio:

    Daukagun politikoak ikusita presidente on bati gardentasuna eskatuko nion… Ziur nago horrela esanda ez duela gehiegi iruditzen, baina minutu pare bat pentsatuz gero konturatuko zara daukagun baina gehiago dela…

  4. vegatron-k dio:

    Argi dago presidente on bat izateko,lehenengoan ikasketak eta hizkuntzak eduki behar dituzula.
    Kezkagarria da politiko askok karrera bateko kurtso bat bakarrik edukitzea edo Europako herrialde bateko presidente batek ingelesa ez jakitea.
    Baina,batez ere, baldintza moralak bete behar ditu…Adibidez,ez lapurtzea gazurrik ez esatea eta bigiratzea herritarroen ongizatearen alde.

  5. Raquel Uriarte De Miguel.-k dio:

    Lehendakari ona izateko prestakuntza eta ikasketak aparte beharrezkoa da bihotz oneko pertsona izatea.Bertute baikorrak izateaz gain, garrantzitsua da gendearekin gertukoa izatea.Hau da: herrikoia, langilea, gizarte arazoak jakitea, eta arreta on bat edukitzea herriarekin. Ondo egongo litzateke bere hitza betetzea eta herriari ez adarra jotzen.

  6. Hodeietan-k dio:

    Lanpostu bat lortzea oso zaila da eta herritarrok baldintza ugari bete behar ditugu, baina ez ezik heziketan, izaeran ere.
    Zoritxarrez, gure gizartean presidente izatea lortzeko, badirudi beharrezkoa dela anbizio izugarria edukitzea, har gutxi eta kitto. Horregatik, nire ustez, hitzak “ona” eta “presidente” ez dabiltza inoz alde berean.
    Presidente izateko mundu utopiko batean, beharrezko litzateke alde batetik, heziketa onena, hizkuntzak eta eskarmendu handia lan publikoan eta empresa pribatuan. Bestetik, izaerari buruz – Vegatronek esan duenez gero –, baldintza moralak eta onura publikorako lan egiteko gai izan, bete beharko lituzke.

  7. Enara-k dio:

    Egia esanda, guk lan bat eduki nahi izango bagenu, ikasketak amaituta, hizkuntzak jakina eta eskarmentu handia edukitzea eskatuko ligukete. Batzuetan, nahiz eta gauza hauek guztiak eduki, lana ez da zuretzat izango. Baldintza hauek ez ezik, beste faktore batzuek ere parte hatzen dute, hala nola, “familia handia” edo ezagun asko daukan beste pertsona batentzat izan ahalko litzateke.
    Nire ustez, politika munduan, ez da beharrezkoa edozein gauza edukitzea, pertsona egokiena bakarrik ezagutzea gauzarik garrantzitsuena da.
    Horregatik, politikari gehienek ez dituztela baldintza horiek betetzen esatera ausartuko nintzateke. Hala ere, ez dakit zein diren bete beharko lituzketen baldintza garrantzitsuenak. Nire iritziz, pertsona ona izatea eta beste pertsona batzuk zure eskuetan egoten jakin eta kontuan hartu beharko luke presidente on bat izateko. Ez agindu ez hitz egin, ekintzak ikustea gustatuko litzaiguke.

  8. Per-k dio:

    Lehenik eta behin esango nuke, lehendakariak ez ezik, ministroek ere, politika ikasketak eduki behar izango luketeela. Guri ikasketa aproposak eskatzen dizkigute lanpostu bat bat lortzeko, zergatik politikoei ez?
    Halaber bere soldata askoz gutxiago izan beharko litzatekeela uste dut, horrela pertsona normala bezalakoa izango litzateke eta herritakoekin harremana hurbilagoa ere izango litzateke. Izan ere, herritaren arazoak ezagutuko lituzke.

    Horretaz gain, lehendakari zintzoa izatea garrantsitzuena dela uste dut. Baina, hau posiblea da?

    Izan ere, orain daudenak ez direla zintzoak dakit bakarrik. Etorriko direnek posiblea dela frogatu behar izango dute nire politikoei buruz iritzia aldatzeko.

  9. lazcoz-k dio:

    Egia esan, gaur egun politika egiten dutenek, konfidantza gutxi ematen digute. Ez bakarrik ikasketak, hizkuntzak eta eskarmentua egokiak ez dauzkatelako, baizik eta, bere hitzaldiak hutsik daudelako. Gehienek, aholkulari asko daukate eta asko kezkatzen dira bere itxuragatik. “Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duenez, haien ustez”. Hala ere, politikoek eta batez ere, presidenteek, ideiak ondo adierazi beharko lituzke, argi eta garbi.

    Zintzotasuna baldintza ezinbestekoa da presidente on bat izateko baina egunero ekintzekin erakustea ere behar-beharrezko da.

    Presidente zuzen batek, bere inguruan gertatzen dena eta herritarroei kezkatzen zaiena ezagutu beharko lituzke. Eta, erabakiak hartzean erratu egingo balu, apaltasunez bere errua onartu beharko luke.

    Herritarrok, konfidantza galdu dugu, ematen da politikoak beste galaxian bizi direla eta.
    Ideiarik ez daukatelako, ez dutelako herritarrek dauzkagun arazoetan pentsatzen; bakarrik botoa eman dietelako poztu nahi dute eta.

    Horretaz gain, sinesgarritasuna lortzeko, herritarren hizkuntza ezagutzea eta erabiltzea interesgarria izango litzateke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s