Berririk bai?

images

Gero eta gehiago dira egunkaria erosteari utzi eta berriak Interneten bidez irakurtzen dituztenak. Zu ere horietariko bat al zara? Bai / Ez. Kontatu zure eskarmentua. Ohitura berri honek papera erabat baztertzera eramango gaituela uste duzu? Zergatik bai / ez?

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

10 erantzun Berririk bai? -ri

  1. vegatron-k dio:

    Nik lehen normalean egunkaria erosten nuen,batez ere asteburuetan baina garai azken hauetan beti interneten bidez berriak irakurtzen ditut.
    Egia da askoz erosoagoa dela.Zerbait jakin nahi baduzu edozein momentutan begiratu ahal duzu zure eskuko telefonoan.
    Gero eta gutxiago erabiltzen dugu papera eta irakurtzen dudanean egunkaria ukitzearen sentzazioa gustatu arren,uste dut ondo dagoela garai berrietara moldatzea.

  2. leixu-k dio:

    Nire gurasoen etxean betidanik egunero erosi da egunkaria, ni ordea ez dut inoiz erosten. Astean zehar bakarrik begirakada bat ematen diot izenburuei denbora faltagatik. Asteburuetan naiz eta lasaiago egon, ez naiz egunkaria erostera joaten eta interneten irakurtzen du gehienetan. Beharbada alferr hutsa naizelako baina erosoagoa iruditzen zait eta era berean edozein momentuan azken berriak irakurri ahal dituzu

  3. txan-k dio:

    Bai, ni ere berriak Interneten bidez irakurtzen dituztenetako bat naiz Hiru urte dira egunkaria interneten truke aldatu nuela. Garai hartan euskara ikasten hasi nintzen. Euskaltegian, astero berri bat eraman behar genuen kontatzeko. Harrezkero, berriak Interneten bidez irakurtzeko ohitura daukat.
    Nire ikuspuntutik, paperezko egunkariei denbora gutxi falta zaie desagertzeko. Arrazoi pare bat azalduko nuke. Alde batetik, Interneten bidez ez bakarrik egunkari bateko albisteak irakur ditzakegu, baita mundu guztiko egunkarietakoak ere. Bestalde, eta ikuspuntu errealistatik, hemendik gutxira, ez dut uste zuhaitzik papera egiteko geratzen direnik.

  4. yoshi-k dio:

    Nik ez dut egunkaria erosten etxean, interneten irakurtzen baizik. Gaur egun, egunkari asko internet edo mobileko formatoa dauzkate. Ni, adibidez, berria egunkariaren aplikazioa mobilean daukat eta egunero irakurtzen dut. Gainera, abantail onena dohainik dela da. Pentsatzen baduzu, 1,50 euro egunero bider 30 egun, 45 euro hilabetero dauzkazu bakarrik egunkarian asko da. Interneten berri berdinak dira baina dohainak, beraz, gaur egungo krisiarekin ez dut uste jende askok erosten duen.

  5. Tximeleta-k dio:

    Lehen, egunero, nire aitak egunkaria erosten zuen. Egunkarian berri batzuk agertzen ez baziren , ez zirela garrantzitsuak esaten zuen hark. Gaur egun, ostera, nik ez daukat erosteko ohitura, informazioa Interneten bidez bilatzen dut eta. Sakelako telefonoari esker, edozer gauza, edozein lekutan, guk hahi duguna, jakin dezakegu.
    Nire aburuz, ez da beharrezkoa egunkaria erostea. Halaber, erosiko ez bagenu, gure poltsikoetan nabarituko litzateke. Oraindik, jende ugari egunkaria erosten jarraitzen badu ere, azkenean desagertuko da.

  6. Alaia-k dio:

    aldizkariak ez dira agertzen eta ez da posible Nik nahiago dut egunkaria irakurtzea.Naiz eta Interneten bidez irakurtzea posible izan,ez berri guztiak,ez eranskinak,ez asteburuetako sustapenetan parte hartzea.
    Etxebizitzetan berehala hainbeste paper gordetzeak asko molestatzen gaitu,hala ere, herriekoei sua egitea ondo datorkie.
    Gaur egun tabernetan.gizarte etxeetan,jubilatu zentruetan,dohainik irakur daiteke.
    Argi eta garbi dago gero eta gutxiago paperezkoan irakurtzen dela,baina publizitateagatik biziak jarraitzen dute.

  7. Alaia-k dio:

    nahastuta dago.Gero klasean konponduko dut.,

  8. Enara-k dio:

    Nire eskarmentua hori da: normalean egunkaria interneten bidez irakurtzen dut. Nahiz eta nire etxean egunkaria ostegunero eta astebururo erosi, astebururo bakarrik paperen irakurtzen dut. Horren ondorioz, ni horietariko bat naizela aitortu behar dut.
    Bestalde, batzuek nik bezala egiten duten arren, beste pertsona batzuk, helduak batez ere, egunkaria paperen irakurtzen ohituta daude. Horregatik, nik ez nuke papera erabat baztertzera eramateko esango, baizik eta orain lehen baino paper gutxiago erabili beharko lukete. Inkesta bat egingo balute, egunkari gutxiago egingo lukete, jende pilo egunkari batek interneten bidez irakurtzeaz konturatuko bailirateke.

  9. PER-k dio:

    Ados nago, garai honetan gero eta jende gehiagok interneten bidez egunkaria irakurtzen du. Nahiz eta niri ez zaidan batere gustatzen hau egitea, askotan ordenagailua erabiltzen dut berriak bilatzeko. Hala ere, erosoagoa izan arren, ez dauka xarme. Paperezko orriak ukitzen irakurtzen ari zarenean berezia dela uste dut. Zoritxarrez, mundo honetan gauzak zenbat eta azkarrago egin, hobe. Horrexegatik uste dut azkenean internetek paperezko orriei lasterketa irabaziko diela.

  10. lazcoz-k dio:

    Sinetsi ezin dudan arren, papera desagertuko dela dirudi. Nik, egunkaria erosteari utzi dudan haietako bat naiz; lehen, egunero, lanpostuan, irakurtzen nuen egunkaria, baina orain dela bi urte erosi utzi diogu. Goizean, interneten begiratzen dut ea zer gertatu den munduan, baina lehenago baino denbora gutxiago eskaintzen diot. Internet azkarragoa da, eta berriak berehala ezagutzen dira. Hala ere, berrietan sakondu nahi baduzu, egunkaria hobea da dudarik gabe. Horregatik, asteburu gehienetan egunkari ohikoa erosten dut, eta astean zehar denbora apur bat eman diot. Pena ikaragarria emango lidake egunkariak desagertuko balitu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s