Erretzea debekatuko dute

th

Eusko Jaurlaritzak prest omen du mendekotasunak saihesten laguntzeko lege berriaren zirriborroa, eta, hor, galarazi egiten da kirol instalazio irekietan tabakoa erretzea. Argudio gisara gogorarazi du era horretako lekuetan adingabe asko egoten direla eta kaltegarria izan daitekeela tabakoaren kontsumoa.

Gehiegizkoa al da? Zer deritzozu?

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

13 erantzun Erretzea debekatuko dute -ri

  1. Divina-k dio:

    Lege berri bat etortzen omen zaigu. Beste lege bat, eta segur aski eztabaida handia sortuko duen legea. Duela urte batzuk tabakoaren aurkako gataska hasi zen; hasieran, leku publiko itxietan, orain, ordea, instalazio irekiei txanda heldu zaie.
    Denbora pasatu ahala diskoteken eta tabernen bezeroek lehen neurri hori ontzat hartu dute. Ia denok berarekin bat gaude osasungarria delako eta ondo datorkigulako.
    Hala ere, nire aburuz, oraingo proposamena desberdina izango da; izan ere, estalperik gabeko lekuei dagokie, horregatik aurkakotasun gehiago soraraziko du. Nahiz eta erretzaile izan, beste pertsonaren zigarroak botatzen duen kea jasotzea , ez dela batere atsegina aitortu behar dut., eta kea ume batengana heltzen bada, are gutxiago.
    Dena den, legea aurrera jarraitzen bada, gure gustukoa izanez gero ala ez, onartu beharko dugu eta berehala ohitura hartuko dugu. Hala ere, erretzaile porrokatuentzat oso zaila izango da, futbola, zezen korridak,esku pilota, esate baterako,ogitartekoarekin, zahatoarekin eta zigarrotxoarekin edo puruarekin lotuta daudelako. Osagai hauetako bat kenduko badiete, gertakizun hauek ez litzateke gauza bera izango!

  2. luja-k dio:

    Berriro tabako legea! Oraingoa ez da berria. Atal hau badaude hasieran, baina gehiegi ituditu zitzaien jendeak lege osoa betetzeko, horregatik zatitu zuten. Orain jendea kontzientziatuta dago eta beteko du, asko esan gabe edo politikoek hori uste dute.
    Nahiz eta legea leku itxietan onartu, leku irekitan, ez da izango hain erraza. Kea berdina da baina leku irekitan ez da lekuan geratzen, airean baizik. Ziur nago, adoz egongo ez direnek hau esango dutela. Ez dute haurrengan pentsatuko, ondoan daudenak. Bai, airean dago kea, baina aire hori da arnasa hartu duena.
    Nire ustez legea ondo dago, ume asko daudelako kirol leku irekitan eta beraien osasuna zaindu behar dugulako. Baina agian gehiegi da, azkenean leku hauetan, ingurunea edozein kaletan bezalakoa da. Orduan debekatu beharko lukete kale guztietan?. Nork daki! Horrela jarraitzen du, etxeetan bakarrik erre ahalko dugu.

  3. galtzagorri-k dio:

    Gehien harritzen nauena da erakundeen inkoherentzia. Izan ere, alde batetik, erretzea debekatu nahi dute; beste aldetik, zergak jasotzen jarraitu nahi dute. Baina erretzea debekatuko balute, jasotzen dituzten zergak desagertuko lirateke jendeak legez kanpoko tabakoa ordainduko bailuke, horrexegatik ez zaie komeni hori egitea.
    Bakarrik erreparatzen diogu erretzeari, .baina alkohol edateari dagokionez , seguruenez ez da komenigarriena umeen aurrean egitea, kontua da zentzu arrunta erabil dezagula.

    Egia esan, estadioko armailletan zure aurrean dagoen pertsonak, puru bat erretzen badu partidu guztietan kokoteraino bukatuko duzu, baina zuk agian ez diozu irainak botatzeari uzten partidu osoan zehar eta benetan astunegia bihur daiteke. Orduan, denon artean moldatu behar dugu, bestela bakoitzak gure kabuz nahi duguna egiten bukatuko dugu.

    Murrizketa hauen ondorioz, bai prezioagatik, bai debekuagatik, gazteenek barneratu dute erretzea ez zaiela komeni. Aitortu behar dut gero eta jende gazte gutxiagok erretzen hasten dela.

  4. Otazarra-k dio:

    Tabakoa eta kirola!!

    Berriro jiraka biraka tabakoarekin!!!

    Nire ustez tabakoa eta kirola ezin dute joan elkarrekin. Nik ez dut inoiz erre, eta errespetu falta iruditzen zait leku publikoetan erretzea. Denok dakigu Zuk ez baduzu erretzen, Jasanezina da futbol zelai batean zure ondoan pertsona bat cigarro bat erretzen duela. Nire ustez, ez dago ezkubiderik gaur egun oraindik hau gertatzen dela, are gehiago leku publiko batzuetan oraindik ez da errespetatzen tabakoaren legea. Horregatik, oso ondo iruditzen zait Eusko Jaularitzaren lege berria.
    Erretzailearen alde esan behar dut bere leku aparte erretzeko eduki behar dute. Ezin da debekatu guztiz mendekotasun bat delako.
    Bestalde, tabakoaren lege sortu denetik jende askok utzi du tabakoa, eta seguraski lege berri hau onartzen bada, jende pilo bat berriro utziko du tabako eta hori dudarik gabe ona da denontzat.

  5. tximeleta-k dio:

    Egia da denboraren poderioz tabakoaren aurkako legeari buruz gero eta gehiagotan hitz egingo dugula, denok ados ez gaudelako.

    Nik kirol instalazio irekietan erretzeari oso gaizki deritzot, batez ere, erretzen ez dugunok gure osasuna zaindu nahi dugulako.

    Gainera, askotan toki hauetan umeak ikusten ditugu eta haiek txikiak direnez hazten ari dira oraindik, hortaz, hau ez dute laguntzen.

    Bukatzeko, osasunari begira erretzea debekatuta egon beharko litzateke toki mota hauetan.

  6. vegatron-k dio:

    Oso arraroa dirudit kirola erretzearekin konbinatzea baina horrelako gauzak beti egin dira herrialde honetan .
    Ezin dela erre instalazio hauetan uste dut ,batez ere,zein adibide emango diegu gure adingabeei?
    Lehen ,beti erretzen zen pilota partiduetan eta debekatu zutenean ,nahiz eta oso ohikoak izan,ez izan zen hainbesterako.

  7. txan-k dio:

    Nik uste dut Eusko Jaurlaritzak lege hau onartzeko erabilitako argudioak oso ahulak direla. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak kalteak saihestu adingabeentzat nahi baditu , hortaz, zergatik ez du kanpoan dauden leku guztietan erretzea debekatzen?. Beste alde batetik, benetan herritarroi mendekotasunak saihesten lagundu nahi izaten baligu, beraz, zergatik ez du tabakorik saltzea debekatzen?

  8. yoshi-k dio:

    Nire ustez tabakoa eta kirola ez dator bat. Duela urte batzuk, lege bat atera zuten leku itxietan ezin zela erre egin eta orain leku irekietan? Horrela, pixkanaka lege bat aterako dute ezingo dugula erre egingo gure etxeetan. Konkretuki, kasu honetan, ez nago ados hau kaltegarria izango denik adingabekoentzako. Gauza asko daude txarragoak direnak adingabeko batentzat, bere guraso beti eztabaidatzen edo tratu txarrak ikustea adibidez. Beste arlo batzuetan aurrera gehiago jar beharko luketeen.

  9. leixu-k dio:

    Gai honek oso iritzi ezberdinak dakartza. Batzuk uste dute legea gogorregia dela, eta instalazio irekietan erretzen jarraitu nahi dute, beste batzuk ordea idea ona dela pentsatuko dute kea kaltegarria delako.. Zenbat buru, hainbat aburu.
    Nik ez dut erretzen, orduan, egia esateko, ez daukat arazorik eztabaida berri honekin… Baina leku itxietan erretzerik debekatuta dagonetik gozada bat da tabernetan edo pub batean egotea . Giro erosoago dago eta. Horretaz gain, etxera ailegatzean arropak ez dauka usain txarrik.
    Adingabetan oinarritu dira lege berri bat ateratzeko, baina nire ustez aitzaki bat da bakarrik erretzea murrizteko

  10. Tximeleta-k dio:

    Orain arte, toki itxi guztietan ez dago erretzerik, baina Eusko Jaurlaritzak erretzea debekatu nahi omen du futbol zelaietan. Azkenean, lege hau onartuko balu, ni pozik jarriko nintzateke.
    Futbol partida hasteaz batera, jendea purua erretzen hasten dela ez zait batere gustatzen. Halaber, bere inguruan umerik badago, are okerrago iruditzen zait. Nire iritziz, erretzaileak eta ez erretzaileak banatu behar dituzte. Horrela, bakoitzak non esertzea erabaki dezake. Debate bat sortuko dela ziur nago. Denok dakigunez, zenbat buru hainbat aburu.

  11. lazcoz-k dio:

    Nire ustez, kirol instalazioetan erretzen ez utzi, erabaki ona da. Ez dut ulertzen nola ez zen onartu aurreko legean. Argi dago, tabakoa eta kirola bateraezinak direla, eta legearen arabera hospitaleen eta eskolen alboan ezin bada erre, normala da ezin daitekela kirol instalazioetan. Datorren urtean, 4 urte beteko dute legea onartu zela; eta garai hartan ezinezkoa iruditzen zen jendea ohitutako zela; hala ere, ez izan zen hain ikaragarria. Edonola, zoritxarrez, legeak beharrezkoak dira; esan nahi dudana da, sen ona izango bagenu, erretzea kirol ikusten dugun bitartean , oso irudi txarra dela adingabeentzat jakingo genuke.

  12. Enara-k dio:

    Nire ustez, hau ondo dago, baina nire ikuspuntutik ere, oso desberdina eta errazagoa da hori esatea. Nik normalean ez dut erretzen, horregatik, erretzeak edozein pertsonari kalte egingo balio, legearen alde egongo naiteke. Hala ere, ni ez nago ados honekin guztiarekin, adingabekoei buruz esaten dutena aitzaki bat omen baita.

    Eusko Jaurlaritzak kirol instalazio irekietan tabakoa erretzea debekatu nahi du, egin ahal du baina aitzakirik jarri gabe.

  13. Alaia-k dio:

    Niri lotsagarri iruditzen zait.Futbozaleek normalean erretzen dute eta euren taldea ez dabil ondo eta azken momenturaino sufritzen badira gogo handiagoa errtzeari eragingo die..
    Ezin dut asmatu futbol zelaia batean erre gabe. Jakin nahiko nuke zenbat %takoek
    futbolara joaten direnek ez dute erretzen.Nor molestatzen dute?
    Betidanik umeak joan dira.Lekua irekia denez eta gainera Mendizorrotza edozein lekutara eser daiteke,ez da arazoa,bai erretzaileek,bai umeak,bai ez errretzaileak eserlekutik alda dezakezu.
    Nik,dudarik gabe,Gasteizko lekurik gehien erretzen da Mendizorrotzan da.Eta porrroa eta puroa de balde erretzea posible da.Segur aski nahiz eta lege onartu,erretzen jarraituko dugu,oso lotuta dago zale hau eta erretzea.
    Beti Alavés!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s