Melilla

Idurre-Eskisabel Ez ikusiarena egiten al dugu?

http://www.berria.eus/paperekoa/1777/016/002/2014-10-24/melilla.htm

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Melilla -ri

  1. Divina-k dio:

    Mundua hankaz gora dago. Edozein bazterretatik eskandalu bat atera daiteke. Egunero ezbeharren bat entzuten dugu, lurrikarak, uholdeak, suak, gaixotasunak, gosete, besteak beste. Eta natura lasai dagoenean, gizakia bera egoera txarra eginez arduratzen da. Eta okerrena, ohitzen ari garela da. Batzuetan, persona garrantzitsu bat zentzen denean komunikabideetan agertzen da eta pena handia sorarazten du, persona pobrea denean, berriz, inori ez zaio inporta eta are gehiago, batzuek tratu txarrak jaso baditu, merezi duela pentsatzen dute, batez ere, ijitoak, errumaniarrak edo afrikarrak izanez gero.

    Melillan gertatzen dena aipa dezakegu, alanbrezko harresietan. Hainbeste denbora hartaraino iristeko…memento aproposena eskalada hasteko…denbora luze zintzilik eskuak odoletan eta bihotzan, esperantza. Mundu hobea lortzeko esperantza, hala ere,kolpeak eta axolagabetasuna baino ez dituzte jasotzen. Hau da gure erantzuna. Bai bizitza gogorra berea!

    Bere erabakia ez dela erraza izan pentsatu behar dugu. Etxea utzi etorkizun zalantzagarri bila, agian heriotza aurkituko dute vaina saiatu beharrean daude. Guk beste aldera begiratu nahiago dugu, geure zilborra ikusi eta persona hauek gure diruaz aprobetxatzera etortzen direla esan.

    Bakoitzak bere ikuspuntua dauka, hauxe da nirea, Melillan bizi izaten ari diren egoera ez da batere bidezkoa!!!

  2. Gaueko kilkerra-k dio:

    Melillari buruzko albistea irakurrita, etorkinen eta aberatsen arteko desberdintasuna handiagoa da, nonbait. Izan ere, Afrikatik Europara etorritako jendea handituz doa, bizi-kalitatea hobetu nahi dutelako eta miseria gorrian bizi nahi ez dutelako. Baina, hori bai ! Edozein etorkin muga zeharkatzeko prest ez dagoenez, ausartenak eta prestatuenak bakarrik zeharkatzen saiatzen dira. Horrela, etorkinak Mauritaniatik kanariar Uhartera (Fuenteventurara edo Tenerifera, batik bat) txalupetan ailegatzen dira edo Afrikako hainbat herritatik Marokoko hesiak behin zeharkatuta, Ceutara edota Melillara heltzen dira.

    Iritziak iritzi, egia da Europan bizi-kalitatea zein ongizatea ikaragarria da. Hala ere, langabezia eta pobrezia nozitzen duen jendea dagoenez, tsiroek bere egoera tamalgarritik atera nahi dutela, eta aberatsek, berriz, aberatsagoak jarraitu nahi dituztela, esan dezakegu, auto dotore batzuk edukita, etxebizitza garestiak erosita eta bidaia luzeak eginda, besteak beste.

    Hau dena ikusita, Espainiara joan nahi dutenek beste hesi batzuk dauzkate, langabezia eta pobrezia, esate baterako. Baina, Afrikan Europan baino egoera latzagoa denez, etorkinek muga ahal diren moduan, zeharkatzen jarraituko dute. Beraz, konponbidea ez da erraza, baina agian, Afrikara laguntza bidaliko bagenu eta Europan behar-beharrezko gauzak soilik erosiko bagenitu, aberatsen eta etorkinen bitarteko desberdintasuna orekatuko genuke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s