UNIFORMEA

images

Gero eta gutxiago dira, Gasteizen behintzat, uniformea jantzita ikusten diren  umeak, eskola askotan erabiltzeari utzi diote eta.  Zeintzuk dira erabiltzearen alde onak? Eta txarrak? Zuk txikitan erabili al zenuen? Eta gaur egun erabiliko zenuke?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

11 erantzun UNIFORMEA -ri

  1. leixu-k dio:

    Lehenik eta behin, gaineratu nahi dut nik ez dudala inoiz uniformea erabili. Txikitan, mantala eraman behar genuen ikastolan baina ez uniformea, eta horrexegatik zaila iruditzen zait nere ikuspuntua ematea. Jakin badakit eztabaida handia dagoela gai honi buruz eta bi ikuspuntuak ulertzen ditut. Alde batetik, uniformea erabiltzearekin ados daudenak, erosoagoa dela eta familien artean ezberdintasunak txikitzen dituela esaten dute. Bestaldetik, uniformearen kontra daudenak garestiagoa dela eta umeen pertsonalitatea murrizten duela deritzote. Beraz, nork dauka erantzun zuzena??

    • orkatila-k dio:

      Jolastokietan dagoeneko ez da uniformea soinean daraman umerik ikusten. Bere erabilerak beti sortu ditu eztabaidatzeak, bai gurasoen, bai ikaskideen artean; hala ere, nahiz eta umeak maiz kontra egon, abantaila handiak dauzkala argi dago. Zeinek dira? Lehena, erosotasuna da. Zein arropa jantzi behar duten jakin badakitenez, goizean ez dute denborarik galduko gai honetaz pentsatzen. Horrez gain, ez gurasoak, ez seme-alabak ez dira haserre izango arropa egokiengatik. Bigarrena, aurrezkia da. Diru asko aurrezten dela frogatuta dago, zeren eta arropak denbora luzean irauten baitu. Are gehiago, kantitate gutxiago behar da; beraz, familia ekonomiak nabarituko du.
      Hori guztia kontuan hartuta, uniformearekin bat erabat ados nago. Haatik, txikia nintzenean, nire iritzia kontrakoa zela esan behar dut. Jantzi behar nuen arren, egunero kexatzeaz gainera, gurasoekin haserreen jatorri bihurtu zen. Gaur egun, ordea, erabiliko nuke, dudarik gabe. Zergatik? Abantailak baino ez ditut ikusten eta.

  2. vegatron-k dio:

    NIk gai honetan eskarmentu handia daukat,txikitan 16 urte bete arte uniformea neramanelako.
    Nire ustez,asmakisunik hoberena da.Ezin duzu pentsatu zer jantzi egunero eta uniforme batekin ez daude hainbeste desberdintasun umeen artean.
    Egia da,lehenik eta behin umeei ez zaiela asko gustatzen eramatea,batez ere,poxpolinago izaten hasten direnean baina gero,nire kasuan behintzat,uniformeaz asko gogoratzen zara.
    Nik gauza txarra bat bakarrik gogoratzen dut.Elurra egiten zuenean ,gona ez zen hain erosoa,baina beste denetarako oso ona zen.

  3. david-k dio:

    Egia da, aspaldian, uniformea erabiltzen zutenak ikatetxe asko zirela, baina gaur egun, aitxitik, gero eta ikastetxe gutxiagotan erabiltzen dute. Nire uztez, gurasoentzat, seme-alabek uniformea erabiltzea abantai asko dauka. Adibidez; astelehenetik ostiralera ez dute pentsatu behar ze arropa ipiniko diete, astean zehar uniformea daramatelako, eta hau tontakeri bat dirudi, baina zegurazki egun guztietan arropa aukeratzean, denbora asko galtzen dute.
    Nire ikastetxean, neskentzat uniformea nahitaezkoa zen, eta mutilok bestalde, praka motxak eta tenkasko alkondarak debekaturik geneukan, baina mantala erabiltzea denontzat zen.
    Gaur egunerako, ez dakit zen den onena, ikuspuntu asko entzuten dira eta.

  4. Tximeleta-k dio:

    Uniformea? Zenbat oroitzapen ekartzen dizkidan gogora!! Nik txikitatik uniformea eraman behar izaten nuen. Niri eramatea gustatzen zitzaidan.
    Alde batetik, erosoa zen eta ez nuen pentsatu behar zer jantzi. Beste aldetik, merkea zen. Nahiz eta diru asko balio, urte askorako balio zuen. Baina, hau azkena ez zen hain ona, agian nire amarentzat bai, ez nuelako askatasunik edukitzen nik nahi nuen moduan janzteko.
    Bukatzeko, gure ikuspuntua norberaren eskarmentuarekin lotuta dagoela uste dut.

  5. Alaia-k dio:

    Ni txikitan uniformea jantzi nintzen,derrigorrezkoa izan zen eta.Urte pasatu ahala nahi zuena eraman genezakeen,honezkero nik jazteari utzi nion,baita ikasle gehienak ere.
    Ni uniformez jantzita ez nengoen gustora,esaterako,ez zegoen
    aste osoan txukun,ez zen erosoa sokaz jolasteko ezta hemengo eguraldia jasatzeko egokia ere zen.Gainera horrela moduan jantzita zein eskoletan ikasten nabaritzen zen.niri honek asko molestatzen ninduen.
    Neskenek “pitxi” eta alkondara,mutilenek,ordea,txalekoa,gorbata eta tergalezko prakak zituen.
    Normalean.eskola erligiosetan erabiltzen zen ,neskak eta mutilak eraikin ezberdinetan ikasten zuten,inoiz ezin ziren bildu,
    Gaur egun,umeak elkarrekin ikasten dute,ez dago hainbeste ezberdinetasun.Beraz,nahin gurasoak bere seme-alabak nahi duen bezala jantz daitezen.Adibidez,txandalez,sudaderaz,plumiferoaz,umeak oso ondo jantzita daude.Zelako erosotasu eta askatasun!

  6. yoshi-k dio:

    Nik ez neraman uniformerik baina oso erosoa iruditzen zait. Horrela, ez duzu pentsatu behar zer jantzi behar duzun eta umeak ez dute hainbeste arropa behar. Astelehenetik ostiralera berdina jantzi behar dute eta horrela, ikastolan ez dute inork ezer esango besteen daramatzaten arropagatik. Niretzako abantai asko ditu eta desabantai gutxi, adibidez, ikastola batzuen uniformea nire ustez ez dela polita. Hori guztia izan arren, Niri, eraman izana gustatu litzaidake.

  7. lazcoz-k dio:

    Bistan da, uniforme erabiltzea ondo iruditzen zaienak, ez dute inoiz eraman behar izan, ni hala ere, txikitan, hamalau urte arte, egunero, eskolara uniformez jantzita joaten nintzen eta, ez nengoen inondik ere pozik. Urte betetzean batez ere, oso tristea zen beti arropa bere erabiltzea. Zergatik gai honi buruz hitz egiten denean, beti jendeak argudio bera adierazten du?, “ze erosoa den”, ba ez dakit zergatik da hain erosoa, bai, egia da goizean ez duzu pentsatu behar zer jantziko duzun, baina, hau ez da aukera bat inposizio bat baizik. Gainera, ez da hain merkea, uniformeak garestiak dira eta bi eduki behar duzu gutxienez, aldatu ahal izateko. Azken finean, gaur, oso erraza da umeari janztea, eskaintza asko dago aukeratzea eta. Nire ustez, uniformea militarrarentzat ondo dago ez umeentzat.

  8. Per-k dio:

    Txikitan nik ez nuen erabilitzen uniformea, are gehiago, aberaskumeentzat bakarrik zela usten nuen.
    Gaur ordea, bi gauza desberdinak pentsatzen ditut.
    Alde batetik uniformea jansteak abantailak dauzkala uste dut. Abibidez, uniformea jansten, ume guztiak bezalakoak dira eta ez dago dizkriminazioa arropagatik.
    Halaber, amen arabera, bere umeak janstea errazagoa dela uniformez jansten.
    Baina beste aldetik, gizarte honetan arropako mota berak jansteak tribu bihurtzen gaitu. Horregatik, gurasoek eta irakasleek, umeak zaindu beha dituzte, bakoitzaren nortasuna bultzatzeko, taldearen menpe ez egoteko eta bakoitza berezia delako irakasteko.
    Umeek eta nerabeek gauza hauek ezagutzen badituzte, uniformea erabiltzea, bizitza erosoago egin ahalko dela uste dut.

  9. Enara-k dio:

    Nire ustez, uniformea erabiltzeak alde on asko dauka. Hala nola, amak ez du zer jartzen dion pentsatu behar. Horretaz gain, umeek uniformea erabiltzeko ohitura daukate eta denak modu berea janzten dira. Horren ondorioz, ez dago arroparik onena eta ez zaie markarik inporta. Hala ere, uniformea erabiltzeak gutxienez alde txar bat dauka, uniformeen prezioa garestiegia baita eta normalean, umeei bi uniforme erosi behar diete aldatzeko.
    Nik txikitan berriz, uniformea ez nuen erabili, nire ikastetxean ni sartu nintzenean, kendu baitzuten. Baina zalantzarik gabe, gaur egun, txikia banintz, erabiliko nuke. Gurasoentzat oso erosoa da eta uniformea erabiltzeak umeen artean berdintasuna sutatzen du.

  10. txan-k dio:

    Ikastolan uniformearen erabileraren alde onei dagokienez gauza bat esan nahi dut. Jantzi bakar bat erabiltzeari esker, familiek arropan dirua aurrezten dute. Eta erabileraren alde txarrei dagokienez, gauza pare bat esan nahi ditut. Alde batetik, nik uste dut guztiek arropa berdina erabiltzen badutela, bakoitzeko nortasunaren parte bat desagertuko da. Bestetik, uniformeek oro har, neure buruari gogorarazten diote askatasunik gabe bizi ginenean.
    Azkenik, esan nahi dut, gaur egun ez nukeela uniformerik erabiliko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s