Elikadura ekologikoa

20140728180049Azken urteotan, gero eta gehiago dira baserriko produktuen bila azoketara gerturatzen direnak. Hori horrela, janari denda nagusietan ere txoko berezituak agertu dira. Eta zuek, produktu hauek kontsumitzen dituzue? Zaporea eta kalitateari dagokionez alde handia dagoela uste duzue?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun Elikadura ekologikoa -ri

  1. yoshi-k dio:

    Lehenik, nik normalki ez ditut kontsumitzen baina, diferentzia handia dagoela iruditzen zait.
    Alde batetik, dirua, hau da, garestiagoak dira. Nire lanean hazi ekologikoak egiten ditugu eta lan asko daramate. Produktu espezifiko batzuk eman behar ditugu landareei eta oso garestiak dira. Horretaz gain, kalitatea eta zaporea askoz hobea da produktu ekologikoetan, naturalak diren gauzetan asko nabaritzen da. Horregatik, ulertzen dut diruaren diferentzia.

  2. leixu-k dio:

    Nire ikuspuntua gai honi buruz eman baino lehen gaineratu nahi dut produktuok ez ditudala normalki kontsumitzen. Suposatzen da, elikadura ekologikoa zaporea ez ezik kalitatea ere gehiago dutela. Baina hau egia da?? Zalantzarik gabe garestiagoak dira. Hori eztabaidaezinezkoa da. Zaporea dagokionez ez nago hain ziur. Zaporedun frutak eta barazkiak jateko, kalitateko produktuak erosi behar dira eta hauek ez dira derrigorran ekologikoak. Halaber eta hitz gutxietan esanda bakoitza nahi duena kontsumitu dezan.

  3. lazcoz-k dio:

    Beti bezala, onak direla esaten dizkigutenak produktuak garestiak izaten dira. Nik ahal dudanean, produktu hauek kontsumitzen dut baina ez beti. Bertako produktuak erostea gustukoa ditut, eta horregatik beti etiketa begiratzen dut ea non ekoizpena izan den. Hala ere, hau ez du esan nahi, bere zapore eta ezaugarriak ikaragarri onak izan dadila. Uste dut, batzuetan saltzaileek iruzur egiten digute kontsumitzaileei. Egia dela, noizean behin, jaten baduzu benetako baratzako produktuak jakingo duzu ze desberdin handia dauzkate dendatan saltzen dutenekin. Beraz, arreta handia jarri behar da erosten dezagun produktuen.

  4. Alaia-k dio:

    Nik uste dut ekologikoa ez dela existitzen,kontu berria sortzen dutela baizik.
    Adibidez,abereak loditzeko pentsuak eman behar ditugu.Nahiz eta hasieran naturalago egiten saiatzen garen,azkenean derrigorrezkoa da osagarriak ematea,bestela pisu egokia hartzea ez dute iinoiz lortuko.
    Baratzen eta fruta-arbolen kasuetan,gauza bera gertatzen da,tratamenduak hartu behar baituzte kakalardoak eta gaixotasunak ken eta senda ditzagun.
    Hau gorabehera, gure herriko patatak,arrautzak,olilaskoak,letxugak eta txorizoak dendetan saltzen dituztenak baino hobeak dira,nahiz eta ez diren guztiz ekologikoak eta kalitatearen K ez daukaten arren.

  5. Enara-k dio:

    Nik, normalean, ez dut produktu ekologikorik kontsumitzen, baizik eta nire etxeko produktuak. Urtean zehar baratzean produktu asko daukagu, batez ere, udan. Hala ere, neguan hainbeste ez daukagunez, Gasteizera joan behar dugu beharrezko produktu batzuk erostera.
    Alde batetik, zaporeari dagokionez, oso desberdina da, produktu ekologikoek beste produktu batzuek baino zapor handiago baitaukate.
    Beste aldetik, kalitateari dagokionez, osasungarriak direla esaten dute.
    Nahiz eta zaporearen eta kalitatearen alde ondo dagoen, beraien prezioa oso altua da. Horregatik, produktu ekologikoak hain garestiak ez balira, jende gehiagok kontsumituko lituzke.

  6. txan-k dio:

    Baserriko produktuak kontsumitu ohi ditut, eta ekologikoak ez direnekin desberdintasun asko daudela uste dut. Alde batetik, produktu hauek erabiliz edozein jaki-mota egiten badugu, jan ahala edukitako diferentziak konturatuko gara, bere ahogozoa, produktuko berezko usaina eta bere ehundura, besteak beste. Beste alde batetik, produktu hauetako ekoizpenak baserrian egiten duenez gero, ziur dakigu bere lantze guztia era naturalean egin dela, eta honi esker, jandako elikagaiek bere ezaugarri guztiak, bitamina, mineralak, etabar… mantentzen dituzte.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s