Biluzik vs biluztuta

images Saio berritzailea eta arrakastatsua? Zuk zeuk zer deritzezu horrelako kutrekeriei?

http://www.berria.eus/paperekoa/2064/036/001/2014-10-22/biluzik_vs_biluztuta.htm

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

7 erantzun Biluzik vs biluztuta -ri

  1. Ibiltaria-k dio:

    Berritzailea??? Arrakastatsua???? Bai zera!! Nire ustez, PENAGARRIA!!!

    Hasi baino lehen, aitortu behar dut, errealitate-show zalea naizela: Mujeres hombres y viceversa, anai nagusia, mi hijo busca esposa….programa guztiak inoiz ikusi ditut edo ikusten ditut egunero. Beraz, jakinminagatik Adan eta Eva ikusi nuen, hori bai, lehenengo 20 minutu bakarrik!

    Duela bi urte, Estatu Batuetan egon nintzen oporretan eta egun batean piztu nuen telebista eta Survival (edo halako zerbait) ematen ari ziren. Interesagarria iruditu zitzaidanez egun bat baino gehiago ikusi nuen. Programa hartan, bi pertsona (ez zuten elkar ezagutzen) elkartzen ziren leku arriskutsu batean, esate baterako, baso batean, irla bakarti batean….biluzik zeuden eta bakoitzak aukeratu behar zuen zer eraman poltsa txiki batean. Abenturak 21 egun irauntzen zuen eta haiek topatu behar zuten, bai ura, bai elikagaia, bai babesa….Orduan, helburua bizirik ateratzea besterik ez zen!

    Hortaz, Adan eta Evaren iragarkia ikusi nuenean, pentsatzen nuen parekoa izango zela. Oker nengoen! Harrituta geratzen nintzen, partehartzaileek ahoa irekitzen zuten bakoitzean.Hurrengo egunean, 20 minutos. es- en egunondoko kritika irakurri nuen. Iidazleak azpimarratu nahi zuena zen jendeak programari buruz hitz egiten zuela, baina ez erabat biluzik egoteagatik, baizik eta kultur maila baxua baino baxuagoa izateagatik. Adibide bat jarri zuen: “El Manzanares qué es? ¿Eso que da manzanas??? Ez neskaaaaa!!!!!

    Beraz, kutrekeria iruditzen zait eta espero dut ahalik eta azkarren telebistatik kentzea.

  2. ÇOtazarra-k dio:

    Adan eta Eva.

    Ze idea!!!!, Azken urteetan telebistako saioak gero eta penagarriak dira, gero eta gehiago kaleko jendea etxe batean, bus batean, irla batean eta abar, sartzen dira saio bat egiteko. Jende honek ez dauka ezperientzarik eta bere helburua da famatua bihurtzea. Uste dut saio mota hauek merkeagoak direla bere partaideek ez dutelako kobratzen. Gehien saio mota hauek beste herrialdetan hemen baino lehenago igorri dira eta arrakasta handia eduki dute ere.
    Nik bakarrik hogei minutu ikusi dut baina saio hau lotsagarria iruditzen zait, ez daukalako argumenturik, ez daudelako frogak, denetarik dauzkate jateko eta erosoa bisitzeko. Gainera bere partehartzaileak gorputza politak dauzkate baina ikasgabeak dira, Adibidez lehen saio batean neska batek esan zuen, “La Alambrada de Cordoba”, joe, ze sartze!!!. Gainera saio hau oso artifiziala iruditzen zait bere partehartzaileek ez direlako naturalak aktore baizik.
    Hala ere, seguraski saio honek arrakasta haundia edukiko du bere partehartzaileak biluzik agertzen direlako eta hau dudarik Gabe, gaur egun argumentu ona da saltzeko.
    Bukatzeko, gaur egun ez du merezi telebista ipintzea bere saioak gero eta txarragoa direlako eta bere albisteak ez direlako egiazkoak.

  3. vegatron-k dio:

    Nik ez dut inoiz ikusi saio hau baina zerbait horri buruz kontatu didate.
    Bakoitzak jakingo du zer egin bere bizitzarekin baina ez dezatela nik hori ikus nadinela itxaron.
    Horrelako saioengatik ,gero eta gutxiago ikusten dut telebista,batez ere,oso aspergarriak iruditzen zaizkidalako.
    Gero beste kontu bat da,pentsatzen dudana jende honi buruz,baina lehen esan dudanez,bakoitza bere bizitzaren jabea da.

  4. david-k dio:

    Oso gutxi ikusten dut telebista, batez ere gero eta saio txarragoak ematen dituztelako, eta telebista pizten dudanean, filmeak edo sailak ikusteko da.
    Gaur egungo saioak, ez denak baina askok, lizkar, eztabaida eta morboa bakarrik billatzen dute, badirudielako balditzak hauekin ikusleok gehitzen direlako. Baina azken bolada honetan, saioak oso antzekoak izan dira, eta zegurazki ikusleen kopurua gutxitu egin da. Eta pentsatu dute; Zer egin ahal dugu, jendearen arreta lortzeko? Ba irla batean neskak eta mutilak biluzik ipiniko dugu, Adan eta Eva bailiran, bikotea bilatzeko aitzakiarekin, eta ziur lehendabizi arrakaska izango duela.
    Saio honek eta antzekoak oso artifizialak dira, eta partaileek ez dira joaten bikotearen bila, dirua irabazteko eta ospetsua izateko baizik.

  5. Tximeleta-k dio:

    Gaur egun telebistan reality showak dira nagusi. Azken egunotan jende asko saio horri buruz hitz egiten ari da. Horregatik, aurreko egunean kuriositateagatik ikustea erabaki nuen. Gizon bat eta emakume bat uharte batera maitasun aurkitzera joaten dira eta bikoteak biluzik egon behar du. Hau ikusteak pena eman zidan, saio honetan morboa baino ez dago eta. Dena prestatuta dagoela uste dut.
    Azkenean, han agertzen den jendeak edozein gauza egingo luke dirua irabazteko. Saioa bukatu bezain laster, telebistaz- telebista beraien bizitza kontatzera joango dira.
    Horrela da gaur egungo telebista!!

  6. leixu-k dio:

    Nik lehengo kapitulua ikusi nuen. Bai, egia da, onartzen dut ,ikusi nuen eta zentzugabeko saioa iruditu zitzaidan. Penagarria…. Halaber, nire ikuspuntutik, biluzik egotea programaren arazo txikiena zen. Hor zeuden pertsonen kultur falta ordea izan zen gehien harritu zitzaidana. Esaldi bakoitza aurreko baino astakeria handiagoa zen eta. Nondik atera dira pertsona hauek?? Jakin badakit jende normala ez lukela inoiz parte hartuko. Gainera audientzia edukitzeko jende arraroa edo berezia behar da, baina hau gehiegizkoa dela iruditu zitzaidan. Nire eskuz balego, saio hau kenduko nuke. Baina zenbat buru, hainbat aburu eta gero gehien ikusten diren saioak horrelakoa tele-zaborrak dira.

  7. Enara-k dio:

    Nire ustez saio horiek ikusten dituen edozein pertsona asko aspertzen da eta normalean, edozein saio ikusten du, bere bizitza ahazteko, adibidez.
    Ez dakit zergatik, baina gaur egun, gero eta jende gehiagok saio horiek ikusten ditu.
    Niri dagokidanez, behin soilik ikusi nuen, eta ez dut berriro ikusi, nahiz eta nire amak beti ikusten duen. Saio hau penagarria iruditzen zait, zergatik agertu behar dute biluzik pertsonek? Morboa emateko? Beti esaten dute barrukoa garrantzitsuena dela ezta? Saio honetan agertzen diren pertsonak biluzik ez ezik buru gabe ere izan dira. Ez dakit paper bat egiteagatik ordaintzen dieten ala ez, baina komentario batzuk lotsagarriak dira. Merezi du horrek diru pixka baten truke?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s