2014ko azaroaren 25a

 

Idurre-Eskisabel

 

Tamalez, oraindik orain, nerabeen artean duela mende erdiko indarkeria patroi berak errepikatzen omen dira. Zergatik ote? Zer egin?

http://www.berria.eus/paperekoa/1777/018/002/2014-11-25/gaur.htmhttp://www.berria.eus/paperekoa/1777/018/002/2014-11-25/gaur.htm

 

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun 2014ko azaroaren 25a -ri

  1. Tzandrea-k dio:

    Emakumeen aurkako indarkeria gure gizartean presente jarraitzen duen gaia da. Errealitate oso konplexua da eta mundu osoko emakumeei eragiten die, maila sozial, adin, arraza edo erlijio guztietakoak. Estatistiken arabera, genero indarkeria kasu gehienak 18 eta 40 urte bitarteko pertsonen artean ematen dira.

    Gai hau egunero ikusi ahal dezakegu teleberrietan, egunkarian, irratian, berrietan… eta kasu gehienetan gizona emakumeari hil egiten dio. Senarren jelosiak izanten dira arrazoi nagusiak. Gizartea nahiko matxista jarraitzen du. Gizonak uste dute indartsuagoak izan arren, haiek boterea dauzkatela eta ezin diete kontraesan.Gainera emakumeen eta gizonen arteko esteriotipoak oso finkaturik daude gure gizartean horregatik emakume bati gizon bati trataera guztiz desberdina da.Adibidez publizitatean estereotipo hauek argi eta garbi ikusten dira.

    Nire ustez, ikastetxetan tratu txarren txarlak eman behar ziren, haurrak txikitatik ikusteko emakumeei edo gizonei errespetatu behar baitira. Kasu batzuk eman dira, 14-15 urteko mutilak bere amei jotzen dietela eta hori gelditu behar da.

  2. Otazarra-k dio:

    2014ko azaroaren 25a

    Ondo iruditzen zait egun hau ospatzea. Gero eta arazo gutxiago daude gai honekin baina oraindik emakumeak desabantaila daude. Nire ustez ez dago arrazoiak indarkeriak jokatzeko, bai emakumeen Kontra, bai gizonen Kontra. Horregatik ideia ona da hau urtean behin gogoratzea.

    Egia da ere gaur egun legea emakumeen askoz alde dago eta hori aprobetxatzen dute. Orain dela egun batzuk egunkarian irakurri nuen kasu bitxi bat, kasu honetan emakume bat kondenatuta zegoen salaketa faltsua egiteagatik bere bikotearen Kontra. Salaketa hori orain dela urte batzuk egin zuen eta orain arte ez da atera epaia. Seguraski kasu hau ez da ohikoa baina argi geratu da emakume batzuk aprobetxatzen dutela bera kabuz justizia egiteko.

    Dudarik Gabe denon artean borrokatu behar dugu indarkeria hau eta beste indarkerien Kontra amaitzeko.

  3. Divina-k dio:

    Gezurra ematen du baina zoritxarrez, egindako estatistikek diotenez,gazteen arteko harremanetan indarkeri handia sortzen ari da. Portaera honek atentzioa eman dit; izan ere, hainbeste gauza asmatu dute mende honetan, teknikariaren eta informatikaren munduan batez ere ezen oso modernoak garela pentsa baigenezake, baina gure portaerak, berriz, oso primarioak dira, erdi aroan bizi vagina bezala. Ikertzaileen hitzetan, gazteen arteko bortxakeria handitu egin da eta berri hori beldurtzekoa da.
    Haurtzaroan geundela gure helduel jarrera errepikatzeko joera izaten genuen eta ezaugarri hori ez du desagertu denboraren poderioz; aitzitik,nerabezaroan, aita-amak izaten zituzten ohiturak iraungo dute gure barruan, gure subkontzientean, ikusi dutena luzaroan izango baitugu gogoan.
    Beraz,manera onak ezinbestekoak dira. Gure seme- alaben aurrean jokatzeko orduan tentuz ibili beharko genuke. Ez daukagu zertan irainak esanik edo errespetua galdurik. Gaur egungo eskolako heziketa ez da nahikoa nonbait. Jakin badakigu balore esberdinak ikasten dituztela, solidaritatea,sexualitatea,eskubide-berdintasuna besteak veste, baina beharbada oraindik ez dituzte sartzen beren buruetan. Gurasoek ematen dugun eredua gure seme-alabek jarraituko dutela ez dugu ahazterik.

  4. orkatila-k dio:

    Atzo kaletik nindoala, 17 urteko mutil batek antzeko adineko neska bultzatu eta mehatz egiten hasi zela ikusi nuen. Gero, etxera heldu nintzenean, Idurre Eskisabelen artikulua irakurri nuen egunkarian. Azaroaren 25 an jenero bortzakeriaren kontrako eguna izan zenez, horretaz hitz egiten zuen. Gero eta gehiago geratzen omen da gazteen artean. Ikusitakoak bai irakurritakoak pentsarazi didate. Nahiz eta lehenengo munduan bizi garen, egoera hauekin jarraitzen dugu. Baina, zergatik? Nire ustetan argi dago, botereagatik.
    Ia ikerketa guztiek diotenez, emakumeak gizonak baino independienteagoak dira. Alabaina, duela urte batzuk, desberdina zen. Gizonek lan egin eta dirua lortzen zuten; emakumeak, ordea, etxean geratzen ziren umeak zainduz. Horregatik, boterea zeukatenak gizonak ziren; eta emakumeak, baliabiderik ez izareagatik, beraien menpe zeuden. Haatik, gaur egun egoera hori izugarri aldatu da. Emakumeak etxetik kanpo lanera joaten dira; hori dela eta, dirua eta boterea lortzen dituzte. Horretaz gain, lagunekin denbora ematen dute, bidaiatzen dira edo kirola egiten dute, besteak beste. Honengatik guztiagatik, beraien buruarekin gustura daude, hau da, zoriontasuna eta askatasuna dauzkate. Arazoa da gizon batzuei aldaketa hori onartzea kostatzen zaiela. Eta, ondorioz, garrantzitsuagoak sentitzeko indar fisikoa erabiltzen dute.
    Honen kontrako borroka egin arren, kasu gehiago agertzen dira astero telebistan. Zer egin daiteke? Heziketa ematea, dudarik gabe. Hala helduei, nola umeei baloreak ikasiko bagenizkie, dena desberdina izango litzateke, ziur nago. Eta balore hauek berdintasuna eta errespetua dira. Horrela soilik lortuko dugu umeek akats hutsak ez errepikatzea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s