Mercadonizatzen

Ali-Gobeo_Mercadona_Vitoria

 

 

 

 

Noraino mercadonizatu duzu zure aisialdia?

Mosketa Arrosa

 

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Mercadonizatzen -ri

  1. Otazarra-k dio:

    Mercadonizatzen

    Sekulako arrakasta eduki du Mercadonak Gasteizen, Zergatik? Hori de galdera. Bitxia da gure politikariek sustatzen dituztela mercadonaren supermerkatuak. Suposatzen da hemengo supermerkatuak sustatu behar lituzketela eta gainera denok dakigu Eroskik laguntza behar duela azken urteetan bere kontuak ez direlako izan onak.
    Egia da, azken boladan jendea supermerkatuetara joaten dela bere aisialdia pasatzera, ohitura berri hau oso ona da supermerkatuentzat, supermerkatura joaten bazara azkenean zerbait erosten duzulako.
    Horretaz gain, Mercadonaren kasuan, bere Kremek fama ona hartu dute. Jendeak pensatzen du mirarizkoak direla eta merkeak ere.
    Nik ez dut frogatu merkadonaren produktuak, horregatik, ezin dut eman nire iritzia bere kalitateari buruz. Agian kalitatea eta prezioa ez dira txarrak, baina argi dago marketing ondo eginda dagoela eta seguraski atzeko partean beste gauzak daude, komisioak, akordioak, eta abar.
    Mercadonaespainako supermerkatu indartsuaena da eta bere lehiakideak gero eta urrunagoak daude. Kontu hau ez da ona kontsumitzaileentzat, lehia gero eta txikiagoa delako.
    Ez dakit ea zer egingo dudan bihar, baina oraindik erosketak Eroskin egiten ditut.

  2. Divina-k dio:

    Azken boladan, modek eragin handia dute pertsonengan, guregan. Gai honi buruz inork ez duela zalantzarik uste dut. Mercadona kutsua Gasteizera iritsi da eta oihartzunak nabaritzen ari gara. Bere etorrera ez da erraza izan, horregatik jendeak gogoz itxaroten zion. Nik ez dakit supermerkatu hau hobe ala txarragoa denik vaina arrakasta handia lortu duela ukaezina da.
    Halaber, marka honek inbertsio handia egin omen du gure herrialdean eta bizi garen denboraldi honetan eskertzekoa da; izan ere, gasteiztarrak lan beharrean zeuden mementoan, nahiko lanpostuak eskaini dituzte. Hala ere, negozio hutsa dela kontuan hartu behar genuke, hau da, dirua lortzeko etorri dira. Horrexegatik ez daukagu zertan koipea emanik, ez baitigute ezer oparituko.
    Bestalde, ate-irekitzearen egunean sortu ziren ilarak ez direla normalak argi eta garbi dago, baina ez da harritzekoa guk beti horrela egiten ditugulako gauzak. Ez duzue gogoratzen duela urte batzuk, ama birjinaren enparantzan, Gasteizko jaiak ospatu baino lehen,loreak banatzen zituztenean? Zer nolako ilarak zeuden lore ziztrin batzuk harrapatzeko…
    Hala eta guztiz ere, jarrera horrek ez gintuzke harritu beharko gizakiaren izaera edo portaera horrela delako, zoritxarrez.
    Alkateari dagokionez, Mercadona dela eta, ez da Bilbora Mercedeseko hitzordura joan (neure buruari galdetzen diot zergatik Bilbon, hain zuzen, hemengoa bada) , eta? zer demontre gertatzen da? Jainkoarren! Ez daukagu veste politikari bat? Ez da hainbesterako! Ez daukagu gauzak handitzearik ezta kritikak ere ez, dena neurrian, mesedez!
    Dena den, ez genuke Mercadona mehatsu bat balitz bezala ikusi behar, azken finean, eskaintza eta eskariaren munduan gaude. Bestela monopolioa besterik ez litzateke existituko eta hori ez da irtenbiderik onena. Nire aburuz, Mercadonak beste enpresak konpetitiboago izatera bultzatuko ditu. Gero, bezerook nora abiatu garenerostera erabakiko dugu, eta kitto!

  3. itxaso-k dio:

    Gaur goizean jaiki naiz eta, beti bezala, irratia piztu dut berriak entzuteko. Nahiz eta sasoiak 2 ordu iraun duen, gai bati buruz baino ez dira mintzatu. Gero, erosketak egitera joan naiz eta, behin eta berriro, gai beraren gainean denek hitz egiten ziharduten!. Badakizue zein izan da? Ez lanik falta, ez gosea, ez ustelkeria. Gasteizko Merkadonak ateak irekitzea!
    Esan behar dut harri eta zur gelditu naizela; are gehiago, haserrarazi nau. Zergatik? Dauzkagun baloreen faltagatik. Garai honetan oso arazo garrantzitsuak daude; besteak veste, langabezia eta krisialdia. Tamalez, senitarte osok ez daukate jan beharrik, askok ez dute lanik aurkitzen, beste batzuk etxea galtzen dute, edo badago umerik eskolara joan daitezkeenik. Hala eta guztiz ere, Gasteizen gaur inportanteena izan da Merkadonaren heltzea. Supermerkatuaren berria ahoz aho zabaldu da, bolbora bezala.
    Neure buruari behin eta behinik galdetzen diot non dauden gure baloreak. Antza denez, berri txarrak entzuteko ohituta gaude, eta dagoeneko ez digute eragiten. Are gehiago, ia-ia beste leku batera begiratzen dugu. Hala paterak, nola gerrak, hala bonbak… bai, ezagutzen ditugu. Ordea, mosketa arrosazko kremaz pentsatzen dugu, emozio gehiago sortzen du gure artean.
    Hau guztia kontuan hartuta, nora helduko gara? Zer irakatsiko diegu umeei? Tarte batean gelditu behar dugulakoan nago, eta horrela gure etokizunaz pentsatzen hasiko gara. Azkenean, guk geuk eraikitzen dugu gizartea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s