Urtarrileko aldapa

afrontar-dinero-gastos-cuesta-eneroBatzuen ustez, “aldapa” ospetsu hau asmakizun hutsa da, izan ere, beherapenak direla eta dendak jendez gainezka daude. Beste batzuek, ordea, Gabonetako gehiegikerien ondorioa dela diote. Norekin zatoz zu bat? Zein da zure inguruko errealitatea?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

7 erantzun Urtarrileko aldapa -ri

  1. Tximeleta-k dio:

    Urte berrian sartze hutsak jende asko beldurtzen du. Badirudi, Gabonetako gehiegikeriak gure patriketan nabaritzen direla, baina urtarrilaren 7an, merkealdiak direla eta, dendak jendez josita daude. Beraz, nik ez dut uste aldapa dagoenik, Gabonak pasa eta gero, jendeak gastatzen jarraitzen du eta. Hau posible izan daiteke, abenduan lankideek aparteko ordainsaria ordaindu dutelako.

    Nire ustez, gaur egun, krisiaren ondorioz, hilabete guztiak gogorrak dira. Nik urtarrilean bakarrik ez daukat aldapa, baita otsailean, martxoan,…ere.

  2. txan-k dio:

    Nire ikuspuntutik, dendak jendez gainezka egon arren, ez du jendeak diru asko gastatzeak esan nahi, baizik eta behar-beharrezko ez diren gauzak merkeagoak aukera aprobetxatu nahi du erosteko.Bestalde, nire inguruan begiratuta gero eta jende gehiago baliabiderik gabe ikusten ditut, eta pertsona askorentzat urte osoan zehar urtarrileko aldapa ez bada, neure buruari galdetzen diot.

  3. vegatron-k dio:

    Ez dut uste urtarrileko aldapa beherapeneen ordorioa denik,egoera honetaz baliatzen gara merkeago erosteko eta.
    Hala ere,oro har gabonetako gehegikeriak nabaritzen dira gure poltzikoan.
    Gainera ,nire ustez urtarrilean beste aldapa mota ere dago.Ekonomika aldapa ez ezik sikologikoa ere aipatuko nuke.
    Izan ere,gabonetako oporrak bukatu bezain laster ,konturatzen gara asko falta zaigula hurrengo oporretanerako eta batzuetan konpromesu zerrenda luzeegia izaten da betetzeko.

  4. Enara-k dio:

    Nire ustez, Gabonetako gehiegikerien ondorioz da; bigarren baieztapenarekin bat nator.
    Normalean, Gabonetan jendeak asko gastatzen du, eta hori dela eta, urtarrilean, Gabonak pasa eta gero, diru gutxiago dauka. Orduan, berriro kobratu arte, ez du oso ondo pasatu.
    Halaber, urtarrilean, beherapenak datoz eta zenbat eta diru gehiago daukan, orduan eta diru gehiago gastatzen du, edozein gauza erosten du, nahiz eta erabilkorra ez izan.
    Gaur egun, batzuei gauza baten edo beste gauza baten dirua gastatzea berdin zaie. Hori krisiaren erdian, soilik esaten digu gaixotasun bat bezalakoa dela.

  5. Per-k dio:

    Nire ustez, arazo ekonomikoak dauzkatenek urtarrielean ez ezik, hilabete guztietan ere urtarrileko aldapa nabaritzen dute.
    Horregatik, oso egoera desberdinak daudela uste dut.
    Alde batetik, da honetan, gutxiago dutenek esfortsu handiago egiten dute, bai bere fedearengatik bai kontsumo-gizartean egoteagatik.
    Beste aldetik, nire inguruko errealitatea ez dela hain gogorra uste dut. Gabonak ospatzeko diru asko gastatzen dugu eta urtarrilean, hala eta gustiz, dendek jendez beteta jarraitzen dute.
    Batzuek beherapenak direlako dela esaten dute, diru aurrezteko, baina ea hau egia den galdetzen diot neure buruari…
    Nire ustez, erosketak egitekotan, ez zaude aurreztu beharrean. Horregatik, bai, kasu askotan, urtarrileko aldapa azmakisunez beteta dagoela uste dut.

  6. Beti urtarrileko aldapa aipatzen dugu,baina irailean ez dagoen aldaparik neure burua galdetzen diot.Irailean Urtarrilean baino diru gehiago gastatzen dugu,adibidez,eskolara itzulera eta arropa eta oinetako berriak hurrengo urtarako.Hala ere,urtarrilean negurako arropak erosita daude eta oraintxe erosten duguna gutiziak dira,gehienetan ez da beharrezkoa.Dendariek bere “maukakekin” harrapatu nahi gaituzte,beraz beherapenak eskaintzen dizkigute.
    Nire ustez ,iraileko aldapa benetakoa eta gogorrena da.

  7. leixu-k dio:

    Urtarrileko aldapa gehiegikerien ondorioa delakotan nago… Egia da abenduan aparteko ordainsaria izaten dela baina gabonetan, oro har, diru mordoa gastatzen dugu oparietan, festetan eta lagunekin elkartzen… Festak aurretik pentsatuta genuen baino asko gehiago… Halaber, urteberriarekin hamaika gauzen prezio igotzen da… Esate baterako argia, garraioa eta berokuntza…
    Hala eta guztiz ere, beherapenak hasi direnetik makina bat jende ikusten da dendetan, beharbada ni naiz aldapa honek nabaritzen dudan gutxienekoa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s