Azterketak datoz, nola ikasi?

Urtarrila amaitzearekin batera azterketa garaia gerturatuz doa. Unibertsitatean, euskaltegian, eskolan, edonon aurki dezakegu urduri dagoen ikasleren bat, ikasteko denborarik ez duen langilea…

Baina hitz madarikatu honek dakarren estresari nola egin aurre? Nola antolatu?

estudiar

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

9 erantzun Azterketak datoz, nola ikasi? -ri

  1. yoshi-k dio:

    Garai hauek oso estresanteak dira guztiontzat baina bakoitzak eramaten du bere burua beraiek dakiten moduan. Nire kasuan, tripako min asko dauzkat eta batzuetan urduriengatik pilulak hartu behar ditut, lasai egoteko eta hobe kontzentratzeko. Nahiz eta asko ikasi, urduriak pasada txarrak jolasten digute. Nire estrategiak hauexek dira: sailkatu gaiak egunetan falta den denboraren arabera azterketari begiratuz, utzi azkenengo bi egunak birpasatzeko edo zalantzak argitzeko, tilak beti eskueran egon behar dira eta ni adibidez nahiago dut gauez ikastea ez dagoelako zaratarik.

  2. nuritz-k dio:

    Nire ikasle-garaian, urduri beti jartzen nintzen. Ikastetxean azterketak zeudenean, batzuetan lo egitea kostatzen zen, horregatik normalean berandu arte ikasten zuen.
    Unibertsitatean, desberdina izan zen, batzuetan lan egiten eta ikasten batera nuen eta denbora hobeto antolatzen nion.Nire ustez, onena garrantzitsuena laburpen gisa idaztea da eta bezperan dena errepasatzea.
    Gaur egun, euskara soilik ikasten ari naiz, baina hizkuntz bat desberdina da, lehenik azalpenak ulertu behar dituzte, gero asimilatzea eta bukatzeko dut ikasteak, baina batez ere garrantzitsuena praktikatzea azterketari bebida.

  3. Enara-k dio:

    Nire bizitza osoan zehar, azterketa asko egin dut eta egiten jarraitzen dut.
    Hala ere, nahiz eta ohituta egon behar, inoiz ez dut ohiturarik hartuko, lasai egoteko; oso urduria bainaiz.
    Horregatik, estresa heldu baino lehen, dena egunean eramaten saiatzen naiz, bestela, gero eta urduriago jarriko nintzateke.
    Hala nola, egunero edo denbora daukadanean, laburpenak egiten ditut.
    Alabaina, laburpenak egitea ez ezik, dena ikastea ere beharrezkoa da, gainditu nahi baduzu. Baina batzuetan, hori ez da nahikoa. Egia esanda, pertsonaren arabera, denbora gehiago edo gutxiago eman behar du ikasteko.
    Nire aburuz, ez dakit ikastuna naizen, baina hori egingo ez banu, azterketaren egunean bihotzak jota nengoke!

  4. Tximeleta-k dio:

    Azterketak prestatzen hasteko garaia da. Pentsatze hutsak urduri jartzen nau, baina azterketeei aurre egin behar zaie.
    Lehenengo eta behin, dena azken egunerako uztea ez da ideia ona, hau da, ez utzi biharko gaur egin ahal duzuna. Bigarrenik, atseden hartzea eta ondo elikatzea garrantzitsua da, eta azkenik, aurreko gauean edo azterketa eguneko goizean ez daukazu zertan ikasi. Azken momentuan ikasten baduzu ez du ezertarako balio izango, segur aski kontzeptuak nahastuko zara eta. Gaineratu nahi dut, bakoitzak bere buruan konfiantza izan behar duela. Nik dakidala, denok aholku hauek martxan jartzen dakizkigu, beraz, ez etsi eta EUTSI GOIARI !!!

  5. txan-k dio:

    Azterketa garaia hurbildu ahala, nerbioak gutaz jabetzen dira. Haien nagusitasunari aurre egiteko, bakoitzak bere armarik onenak erabili behar ditugu, ez badugu irabazita bukatu nahi.
    Batzuek iraunkortasuna darabilte arma onena gisa, eta ikastaroan zehar estudiatzen ari direnez, lasai daude . Beste batzuek, euren buruarengan konfiantzari esker, eta gehiegi estudiatu gabe, garaipenaren posibilitatea izatean sinesten dute.
    Nire ustez, batailaz-bataila gogoarekin borroka egiten baduzu, azkenean guda irabaziko diezu.

  6. vegatron-k dio:

    Nahiz eta denok dakigun iraunkortasunaren bidez emaitzarik hoberenak lortzen dela,noizean behin,saihestezina da azken egunerako lana uztea eta kasu horietan konturatzen zara otoitz egitea zure aukera onena dela.
    Beraz ez dago sekreturik eta azterketari aurre egin baino lehen azken egunean ,atseden hartzen eta ondo lo egiten saiatu behar dugu , egin dugun ahaleginaz konfidatuz.

  7. Per-k dio:

    Azterketa garaia bakoitzari desberdina da. Batzuk urduriegi jartzen direnez, edozein gauzen beharrean daude lasai egoteko, pilulak, kirola…Beste batzuk ordea, askoz lasaiagoak dira.
    Nire ustez nahiz eta denok desberdinak garen, denok ikasteko metodo berak eskuetan dauzkagu. Alabaina, zein den onena aukeratu behar dugu.
    Esaterako, nik txikitan edo nerabetan azterketak heltzen zirenean bakarrik ikasten nuen. Hala eta guztiz ere, unibertsitatean eta oposaketan hori ez nuen egiterik, egunero pixkanaka ikasi beharra neukan, guztia ez ahazteko.
    Eta hizkuntz bat ikasiz gero, gauza bera gertatzen zait, astero gauza berri bat gogoratzen edo erabiltzen saiatzen naiz. Horrela, denbora igaro ahala, gero eta gauza gehiago gogoratzen ditut eta azterketak heltzean ero bezala ikasi ordez, denbora eman ahal dut errepasatzen edo beste gauza batzuk egiten lasaitzeko.

  8. RUMA-k dio:

    Nire bizitzaren zehar arlo askotako ikaslea izan naiz. Gogoratzen dut txikitan oso astuna izan nintzela. Egunero ikasten nuen eta etengabe nire gurasoen atzetik nenbilen beti etxe osotik ikasgaia galdetzeko. Ez dakit noiz utzi nion hau egiteari baina urteak pasatu ahala azterketen azken orduko ikasle bat bihurtu nintzen. Unibertsitatean sartzean ia ia beti gauez ikastea atsegin nuen eta azterketak prestatzeko ikasten nuen azken astean, bezperetarengandik. Gaur egun, ordea, gauzak oso desberdinak dira. Alde batetik nire lanagatik beti ikasten ari naiz, lanak behartzen bainau nire ikasketak eguneratzeko. Beste aldetik ezinezkoa da opozaketa bat egun epe labur batean prestatzea hilabete luzeetan baizik. Hau guztiagatik bakoitzak hobeto komeni zaiona aurkitu behar duela esan nahi dut, bere egoeraren arabera.
    Azterketa baten aurrean urduri ez jartzea ezinbestekoa da nire kasuan. Jakingo banu…nire burua kontrolatzen! Baina oraingoz , ez dut konponbiderik aurkitu. Aurkituko banu salmentan jarriko nuke eta aberatsa izango nintzateke, orduan lana egin beharrik ez nuke izango eta, ondorioz , ez nuke azterketa gehigorik egin behar izango!

  9. leixu-k dio:

    Azterketen urduriak orain dela urte pilo bat bukatu ziren. Azken urteotan hizkuntzako azterketak besterik ez ditut egin eta egia esatekotan hizkuntzak ezin dira azken mementuan ikasi. Eguneroko lana da (baita)…

    Unibertsitatean nengoenean oso urduri jartzen nintzen azterketetan… Ikasle ona izan arren otsailean jasanezina egoten nintzen eta humore txarra ez zen bukatzen azken azterketa egin arte…

    Zeintzuk ziren nire teknikak?? Ba betikoak… Laburpenak egitea eta laburpenak ikasi… Denbora falta nuenean erabakitzen nuen zeintzuk ziren gai garrantzitsuenak eta horiek soilik ikasten nituen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s