BARNETEGIAK

images

Antza denez, gaur egun ospetsuak baino ez dira seme-alabak atzerriko barnetegietara bidaltzen dituztenak. Moda ala diru kontua da? Zure ustez, merezi al du seme-alabak urtebetez etxetik kanpo bizitzea? Zein alde on zein txar ikusten diozu hori egiteari? Duela 20 bat urte hain dirudunak ez zirenak ere joaten ziren. Zu horietariko bat al zara? Ezagutzen al duzu eskarmetu hau ezagutu zuen inor? Kontatu.

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

8 erantzun BARNETEGIAK -ri

  1. yoshi-k dio:

    Nire ustez, barnetegiak oso interesgarriak dira, asko ikasi ahal duzulako. Nire lagun batzuk noizbait joan dira hemendik gertu dagoen batera eta oso gustura egon dira, gomendatzen dute eta. Nik, bitan begiratu ditut baina, lanagatik eta diruagatik ezin izan naiz joan. Gustura joango nintzateke baina oso garestiegiak dira, horregatik, orain ez da hainbeste jendea joaten.

  2. david-k dio:

    Gaur-gaurkoz, ospetsu asko dira seme-alabei atzerriko barneteguira bidaltzen dituztenak. Segurazki beren bizimoduagatik ez daukatelako denborarik izaten seme-alabekin egoteko, eta barneteguira joatea behartzen diete.
    Moda bat izan ahal daiteke, batez ere itxura egitea gustatzen zaielako eta modan dagoen ospetsuritako bat izan nahi dutelako. Diruaren kontua begiratuz, dirutza eduki behar da urtez urte ordaintzeko.
    Nire ustez, ez du merezi seme-alabak urtebetez etxetik kampo bizitzea, alde batetik hirurontzat ahalegin handia izan behar duelako, eta beste aldetik beren nerabea galtzen duzulako, baina norbera daki bere egoera.

  3. Tximeleta-k dio:

    Barnetegia orain aspaldiko kontua da. Lehen, bazitekeen zigor hitza lotuta egotea, ikasten ez zutelako ikasleak baino ez ziren joaten. Hala ere, urteak joan urteak etorri egoera aldatu da. Gaur egun, aldiz, ikasle txarrak ez ezik ikasle onak ere atzerrira joaten dira. Batzuek bere ikasketak hobetu nahi dituztelako, baina beste batzuek eskarmentu berri bat bizi nahi dutelako. Azken finean, bizimodu ezberdinak eta motatako jendea ezagutzea ona da edozein gazterentzat. Alabaina denok dakigunez, barnetegi batera joatea alde txarrak ere dauzka, dirua esaterako. Diru-laguntzak egonagatik bidaiatzea garestia da oraindik.

    Bukatzeko, etxetik kanpo bizitzearekin ados nagoela esan nahi dut, baina ikaslearen adina eta bere egoera pertsonala kontuan hartu behar dugu. Nik hamasei urte neuzkala Irlandara joatekoa nintzen, baina azkenean, nire gurasoak oso babesleak zirenez ezin izan nintzen joan, eta amorrua eman zidan. Hortaz, noizbait nire semeek atzerrira ikastera joan nahi izango balute, nik, behinik behin, utziko nituzke dudarik gabe.

  4. Enara-k dio:

    Gaur egun, egia esanda, gero eta pertsona gehiago euskara ikasten ari gara. Gure etxean euskara hitz egiten ez dugunez, barnetegira joatea oso aukera ona da, hori praktikatzeko.

    Nire aburu denok edozein momentutan etxetik kanpo bizi beharko genuke, oso eskarmentu ona delakoan eta asko ikasten duzulakoan.
    Ni, hala nola, iaz barnetegi batera bi astez joan nintzen. Ez neukan denbora gehiago ematerik baina hilabete bat pasatzea gustatuko zitzaidakeen. Hala ere, lan egiten nuenez, nire oporrak hilabete bat bakarrik ziren eta ezin nuen osorik hartu. Horregatik, bi aste egon nintzen eta oso pozik bueltatu nintzen. Oso pertsona jatorrak ezagutzu nituen, ikasleek ez ezik, irakasleek ere oso ondo tratatu ninduten. Familia bezalakoa izan zen.

    Horregatik esan dizuet, nahiz eta dirua ordaindu behar, edo lehenengo egunean agian gaizki pasatu, azkenean merezi duela. Anima zaitezte!

  5. leixu-k dio:

    Orain dela 20 urte, ikasle traketsak eta dirudunak ikastolako azken urtea EEBB egitera joaten zirelakoan nago. Esaten zenez errazagoa zen. Gaurkoz ez dakit gauza bera egiten denik. Jakin badakit, udan Ingalaterrara eta Irlandara joaten direla. Uztaila ailegatu bezain laster, agertzen dira nerabeen taldeak leku guztietatik.

    Nire ustez etxetik kanpo bizitzea inolako eskarmentua da eta denok mementu batean frogatu beharko genuke. Eskarmentu ez ezik jende ezberdin asko ere ezagutzen dituzulako. Halaber, gauza asko ikasten dira eta ez akademikoak soilik.

  6. txan-k dio:

    20 urtetan baino gehiagotan zehar ospetsuek eta dirua zutenek bakarrik bere seme-alabak bidal zitzaketen barnetegi batera. Gaur egun, familia arruntek ere gauza bera egiten dute. Ez dakit moda den ala ez, baina argi dago zure seme-alabak urtebetez atzerriko barnetegian emateko nahiko diru behar duzula. Horrelako erabakia hartu baino lehen, sakonki aztertu behar izango du.
    Barnetegi batean bizitzearen alde onei dagokienez, hiru adierazpen azpimarratu nahiko nituzke. Lehena barnetegi batean jarduera guztiak denon artean burutzen direla da. Honi esker, mugak ezartzea lortzen da bai haien nahietara bai gainerakoen eskaeretara, baita gainerakoekin tolerantea izatea ere. Bigarrena barnetegiek eskola tradizionalek baino aisialdi-jarduera gehiago eskaintzen dituztela da. Azkenik, ordenatutako eta erregela zehatzen mendean jarritako bizimoduak adingabeei laguntzen die haien izaera egituratzen zein gurasoen gehiegizko babesa saihesten.
    Barnetegi batean bizitzearen alde txarrei dagokienez, gauza pare bat esango nuke. Alde batetik, urtebetez etxetik kanpo bizi izateak adingabeari emoziozko arazoen batzuk produzi diezazkioke, bakartzea, gogorik eza, bestek beste. Beste alde batetik, seme-alabak barnetegi batera bidaltzen baditugu hezigarriak ez diren arrazoiegatik, eta adingabeak zigorrik balitz bezala hartzen badu, bere baitan itxiko da.
    Barnetegi batean inoiz egon ez den norbaiten ikuspuntuaren azpian, barnetegiak modu onak dira adingabeak hezteko, baldin eta ume bakoitzaren nortasuna kontuan hartzen badu.

  7. Per-k dio:

    Nahiz eta orain dela urte batzuk barnetegiak modan zeuden, nire ustez orain ez da hainbesterako. Lehen jende asko bere seme-alabak barnetegi batera bidaltzen saiatzen zen, prestigioarengatik. Umeak barnetegira joaten zirenez, auzokoek aberatzat hartu zituzten.
    Barnetegira joateak alde onak ditu. Esaterako, umeek beste ume batzuekin bizitzen ez ezik, banatzen ere ikasten dute.
    Hala eta guztiz ere, garai honetan beste gauza batzuk garrantzitsuagoak dira, famiiarekin bizitzea adibidez. Izan ere, harremana estua edukitzea komenigarria da seme-alabak ondo hezteko eta nire ustez, umeak barnetegi batean badaude, bere gurasoekin konfidanzta lortzea oso zaila da.
    Nire kasuan, ez naiz barnetegiko ikasletarikoa, eskola publikokoa baizik, nire gurasoek ez zutelako barnetegui batera bidaltzerik.

  8. lazcoz-k dio:

    Zoritxarrez, ikasle nintzenean, ezin izan nuen atzerrira joan nire ikasketak hobetzeko edo hizkuntzak ikasteko. Eta esan dut zoritxarrez, damutu izan baitut hori ez egitea. Neure burua kontsolatzen dut ama ezin zuela ordaindu pentsatuz; eta egia da, baina dirua bakarrik ez zen arrazoia; gaztetan, ez nintzen oso ausarta eta arrisku gehiegi ez hartzea nahiago nuen. Horregatik, ahal badugu, semea atzerrira joatea gustuko izango nuke. Eskarmentua baliagarria izango litekeela iruditzen zait, eta batez ere, nola da bizitza beste leku batean ohitu dezan eta bere baitan bizitzea ikas dezan nahi izango nuke. Nola nahi ere, gaur egun, guraso batzuek lehiaketa batean parte hartu nahi dutela dirudi, ea nork bere seme-alabak gero eta gazteago eta gero eta urrunago bidaltzea lortzen dituen. Nik ez daukat presarik, gainera, gure egoera ekonomikoarekin ahal duguna egingo dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s