Uma

http://www.berria.eus/paperekoa/1740/016/001/2015-02-11/uma.htm  Betiereko gaztetasuna? Filmetan ere horrelako gidoiak ez luke bukaera onik izango!!images

Baina, baina, zer ari zaigu gertatzen?

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Uma -ri

  1. otazarra-k dio:

    Ebakuntza estetikoak.

    Gai hau noizean behin errepikatzen da. Gai hau beti polemikoa da eta gero eta kezkagarriagoa da. Ebakuntza estetikoak batzutan eskuetatik joaten ari gara.
    Azken urteetan, jende diruduna gero eta gehiago erabiltzen ari da ebakuntza estetikoak bere gaztetasun kontserbatzeko, baina ondorioak beti ez dira onak. Adibidez ,Umaren kasua. Ebakuntza estetikoei ondo deritzet baina denok ez badaukagu kontu gehiago, gure gizarteari ondorio txarrak ekarriko dizkiote. zergatik? Gai hau haurrei ez badiegulako ondo azaltzen pentsatuko dute dena ebakuntza estetikoen bidez konpondu ahal da.
    Hauekin lotuta, kontu asko eduki behar dugu ebakuntza estetikoak kalitatekin, gaur egun edonork egiten duelako ebakuntza bat, baina batzutan ez dauka beharrezkoa den trebakuntza.

  2. Sandra-k dio:

    Azkenean makillajea zen! hori esan dio Umak publiko kezkatuari.

    Denetarik bota zaizkie Uma gixajori argazki horiek ikusi eta gero. Gaztetasunaren eta ebakuntzaren aitzakiaz, kritika ugari jaso ditu Umak pasa den astean. Ika mika dexente sortu da aipatutakoaren inguruan.

    Alde batetik, Hollywood lan egiten duten aktore-aktoresen artean, beti izan dira ospetsuak estetika-ebakuntzak itxura hobetezeko edo gaztea mantentzeko.Beste aldetik, honek pizten du beste eztabaida: nola ikusten dugun heldetasunaren helduera eta nola egiten dugun aurka bere ikurrak gure gorputzean.

    Zer deritzozue beti gaztea izateari edo mantentzen saiatzeari? Okerrena dator filosofatzen hasten bagara. Zein izango da edertasunaren transmititzen dugun modeloa? Zer gertatuko da gure gazteekin horrelakoak ikusten hazten badira? Gazteak gara, bai helduak eta zaharrak ere. Hau bizitza da, beharrezkoa dela hau ikastea.

    Azkenenean, Umak ez du bere itxura aldatu dirudienez. Baina, jendeak gaztetasuna etengabe mantenduko balu, edonoiz hasiko litzateke kontrakoa bilatzen!

  3. divina-k dio:

    Uma Thruman dela esaten didate. Nik Uma Thruman antza duela diot. Berak, maquillaje dela eta, bere irudia desberdina dela dio. Batek daki! Egia esan, aktore hau ebakuntza estetikoen kontrakoa izan da betidanik, baina argazki hauek ikusita, bere iritzia aldatu omen du.
    Kirurgia plastikoari dagokionez, iritzi asko aurki ditzakegu. Batzuk guztiz aurkakoak dira edo kirofano batean sartzeak beldurtzen dute bere gorputzaren zati bat aldatzearren. Beste batzuk, berriz, ebakuntzazale amorratuak dira eta dirua badago, zerbait berritzeko prest daude.
    Halaber, telebistaren, zinemaren edo modaren inguruan, batez ere, ospetsuek presio handia pairatzen dute, jendeak beti gazteak balira bezala ikusi nahi dituelako. Horregatik, egunero botoxa, kolagenoa, liftinga, inplanteak, bekain-altxaketa, esate baterako, erabiltzen ohi dituzte.
    Nolanahi, bai pertsona ezagunengan bai ezezagunean ikaragarriko kasu batzuk gertatu dira.Hala nola, emakume korear bat, 28 urteekin ebakuntza plastikoak egiten hasi zen baina hain emaitza txarrak izan zituen non inork ez zion beste apainketa egin nahi. Horren ondorioz, berak bere buruari sukaldeko olioa sartzea erabaki zuen. Ez dago beste ezer esaterik!
    Bestalde, ospetsuen artean ere kasu xelebreak existitzen dira. Renè Zellweger orain dela denbora gutxi gaizki esanak jaso ditu bere aldaketagatik. Donatella Versace, Nicole Kidman, Megan Fox, Jennifer Aniston edo ia modelo guztiak badakite irudia aldatu zer esan nahi duen. Baina emakumezkoak ez ezik, gizonezkoak ere aipatzea merezi du; izan ere, gizon batzuk kirofanora sartu dira eta emaitza txarrak berberak jaso dituzte. Mickey Rourke, Sylvester Stallone, Camilo Sexto besteak beste. Michael Jacksoni, adibidez, sudurra hamar aldiz ebakuntza egin zioten.
    Bai bizitza gogorra famatuarena!

  4. Kris-k dio:

    Sarritan, batez ere helduen ahotan, antzinako garaiak hoberenak izan zirela entzuten da. Literaturan bilatuko bagenu, zenbait liburuk aurkituko genituzke gai hori buruz hitz egiten dutenak. Dorian Grey erretratua nobelan, adibidez, betiereko gaztetasuna aipatzen da,eta
    1890ean argitaratuta dagoenez ikusita , ezin da ukatu gizakientzat eredu perfektoa gaztetasuna da .
    Ez dago dudarik edabe magikoak ez direla existitzen, hau ez da ipuina, errealitatea baizik, dena dela denetatik egiten da gaztetasuna lortzeko, edo behintzat zahartzaroa urruntzeko, baina non dago muga?
    Edozein pertsonak nahi duena egin dezake bere gorputzarekin, eta hau gertatzen da batez ere irudi publikoa daukatenek pertsonekin, adibidez, aktoreak, abeslariak , aurkesleak, modeloak eta abar. Garai honetan gazte itxura lortzeko edo mantentzeko, ebakuntza estetikoak egiten dituzte eta zoritxarrez , batzuetan emaitzak ez dira batere onak.
    Nahiz eta dirua eduki hori ez du esan nahi ebakuntza batekin gaztetasuna lortuko duzula eta badago jende famatua deformatuta geratu dela.
    Nik uste dut ez duela merezi hainbat ebakuntza egitea gazte itxura lortzeko , bistan dago Uma ikusi eta gero. Bere lekuan jarriko banintz, seguraski ispilu guztiak apurtuko nituzke.

  5. galtzagorri-k dio:

    Nire ustetan, Umaren makillajea behin ikusita konturatu naiz txantxetan zegoela edo zurrumurruak sorrarazi nahi zituela. Egia esan, gaur egun entzuten dugun guztia susmopean jartzen dugu ez baikara fidatzen gure itzalarengan ere, baina kasu honetan Umak bere burua nortasunik gabe ikusi behar izan zuen, baina batek daki zer esan zioten bere aholkulariek bere itxurari buruz. Behintzat, eztabaidaren txinparta piztea lortu du.
    Horren harira, ondo deritzet konplexuren bat daukatenei euren burua halako ukituak egin ditzaten, baina, gure gizartean joeratzat hartzen ari direla kezkagarria da.
    Bestalde, aktoreek edo pertsona publikoek ondo dakite askotan eredutzat hartzen ditugula eta euren janzkerak, orrazkerak, besteak beste, oso eraginkorrak dira guregan. Ukatu nahi dezagun arren modaren menpean bizi gara eta zentzuz jokatu behar dugu bere eraginpe osoan ez erortzeko.
    Zer ote egingo nuke diru mordo bat izango banu, hau da neure buruari galdetzen diodana. Hain zuzen ere, nik uste dut nire jarrera berdina izango litzatekeela, ez nuke gastatuko sosik ere, edo ez dago edertasunik gure barnean?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s