Berrienak, forman egoteko

aeroyoga1Betiko kirolak alde batera utzi genituen hasiera batean, eta orain, gimnasioko makinetan lan egiteaz aspertu gara, antza.

Aquafitness, fit ball, body combat, aquaspinnig, Body ballance, aeroyoga… Gimnasia-modu berriak agertzen ari dira etengabe, era atseginean osasuna hobetzeaz kezkatuak dauden pertsonen eskaerari erantzunez.

Horrelakorik probatu al duzu inoiz? Aukeratzekotan, zein aukeratuko zenuke?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

10 erantzun Berrienak, forman egoteko -ri

  1. nuritz-k dio:

    Gaur egun kirola egitea oso garrantzitsua da, bai kiroldegian, bai gizarte etxean, bai taldean kirol, bai banakoan kirol. Kirolak dohainik izan daitezke eta ordainketako, esate baterako, korrika egiteko beharrezkoa zapatillak soilik eta aitzitik, boxeo egiteko gimnasio batera joatea beharrezkoa da.
    Halaber, urteak pasatu ahala jendea denetarik aspertzen da eta kirolak ez dira izango salbuespen bat. Hori dela eta, berri kirolak sortzen ari dira.
    Ni orain dela hiru urte aquagymen apuntatu nintzen hiru hilabete eta asko gustatzen zitzaidan eta baita iaz ere. Aurten denbora faltagatik ezin izan naiz. Nire ustez, oso ondo daude, kirola egiten duzun bitartean dibertitzen zara.
    Bukatzeko, azken urteetan, kirol-mota hau modan daude, uste dut arrakasta dutela berriak izateagatik; ez dakiguna da noiz arte.

  2. yoshi-k dio:

    Nik iaz zumba egin nuen eta oso gustora nengoen baina, ordutegiagatik utzi egin behar izan nuen. Askoz gehiago gustatzen zait zumba, makinak edo aerobik baino. Niri, motzagoa egiten zaizkit musika daukaten kirolak eta gainera, dantzatzea asko gustatzen zait horregatik, zumba hau guztia daukanez orduak pasatzen ziren ni enteratu gabe. Noizean behin, masterclass-ak egiten dituzte eta hauek, hiru edo bost geldi gabe ordukoak dira eta batzuetan joaten naiz kirol pixka bat egiteagatik.

  3. david-k dio:

    Kirola egitekoak direnak, ez dut uste betiko kirolak alde batera utzi dituztenik, eta betidanik makinetan lan egiten dutenak ere ez.
    Gimnasia-modu berriak agertzen ari dira, batez ere gero eta kiroleko aditu gehiago daudelako, eta kirola egiten ez dituztenak aspaldiko partez baita iñoiz egin ez dutenek animatzeko. Jende askori, adibidez, korrika edo bizikleta egiteak azpertzen diete, eta gimnasia-modu berriotan dibertitsen dira eta aldi berean osasuna indartzen dute.
    Kirola sustatzea primeran dago, gure osasunerako garrantzi haundia daukalako, eta esaera zaharra dioenez; Osasuna munduko ondasuna.

  4. Tximeleta-k dio:

    Gimnasia-modu berriak agertzen ari direla enteratu berri naiz. Gaur egun, jende askok egiten du kirola, batzuk osasunagatik kirola egiteko beharrean daudelako ; beste batzuek, berriz, bere gustukoa delako. Kirola derrigorrean praktikatzen dutenentzat kirol berri hauek sortu dituztelakoan nago. Beharbada, beti gauza bera egiteaz aspertu dira.
    Argi dago ni ez naizela horietariko bat. Baliteke pertsona tradizional bat izatea, baina nik betiko kirola praktikatzea gustuko dut. Beraz, nik ez dut inoiz horrelakorik probatu. Burutik ere ez zait pasatu ! Baina aukeratzekotan, aquaspinning aukeratuko nuke, igeri egitea eta spinning praktikatzea gustatzen zaidalako. Hortaz, biak batera egiteak arreta ematen dit.

  5. Enara-k dio:

    Gaur egun, gero eta jende gehiagok edozein modua erabakitzen du forma egoteko.
    Alabaina, forman egoteko ez ezik, desestresatzeko ere, aukeratzen du. Nire kasua adibidez, bigarren arrazoia da. Egunero, egun osoa eserita egoten naizenez eta gainera oso urduria naizenez, urduritasun hori edozein modutaz kendu behar dut, eta egia esanda, funtzionatzen dut.

    Nik ekintza asko frogatu dut eta gehien gustatzen zaizkidanak musikarekin egiten ditudanak dira, hala nola, aerobic, step, body combat, body pump, spinning, eta abar.
    Oso ondo pasatzen dudalakoan, nire gorputzarentzat ondo datorkidalakoan eta harreman asko egiten dudalakoan nago.

    Bukatzeko, denbora gehiago edukiko banu, ekintza gehiago egingo nuke, baina makinak izan ezik, ez zaizkit batere gustatzen.

  6. leixu-k dio:

    Gaur-gaurkoz, euskaltegiagatik ez daukat denborarik kirola egiteko… Denbora izatekotan igerilekura joango nintzateke… Betidanik igeri egitea gustukoa dut, halaber, lasaitzen nau… Hala ere, spining eta fit ball frogatu egin ditut eta primerako kirolak direlakoan nago…

    Egia da egiten dugun kirolak aldatzen ari direla… Baina kontutan izan behar dugu gauza berriak frogatzea gustatzen zaigula , bestela aspertzen garela… Demagun, kirolak ez direla aldatzen. Segituko zenuen oraindik, 20 urte pasa ondoren, aerobic klase berak egiten? Zalantzarik gabe ezetz esango nuke…

  7. raki-k dio:

    Gaur egungo gendea, gure osasunagatik eta gure itxuragatik gero eta gehiago harrituta bizitzen gara.
    Alde batetik, gure gizartean aldaketak oso askarrak dira eta horrekin lotuta sortzen dituzten eta praktikatzen ditugun kirolak desberdinak.
    Beste aldetik, osasunaren definizioa edo nola zaindu behar dugun gorputsa ideia aldatzen ari da . Gainera, pertsonak denetarik eta askar aspertzen gara. Modan dago kirola berriak sortzea.
    Horregatik agertzen dira kirola hauek gizartearen eskaera erantsun bat emateko. Ni normalean ez dut kirola egiten baina kirola gehiago egitea erabakiko banu zintak egingo nuke.

  8. bibi-k dio:

    Gure osasunarentzat kirola egitea ona dela denok ados gaude, eta gaur egun,ez daukagula aitzakirik kirola ez egiteko.
    gero eta aukera gehiago daude kiroldegietan eta baita teknika berriak alferragoentzat ere.
    kirola egin bitartean gure gorputza ondo sentitzen da, hori esaten dute adituek, baina niri ez zait batere guztatzen kirola egitea. hala eta guztiz ere egunero ordu eta erditan zehar paseo bat ematen dut nire osasunarengatik arduratzen naizelako.
    Hala ere, haietariko bat aukeratu beharko banu zumba aukeratuko nuke, musika gustatzen zaidalako eta musikarekin mugitzea errazagoa delako

  9. lazcoz-k dio:

    Betidanik, gorputza zaintzeaz kezkatu dugu, baina azkenaldian, horrez gain, kirol eginez erabiltzen dugun denbora atsegina izatea nahi dugu. Duela urte batzuk, ez zegoen eskaintza handi bat kirola praktikatzeko, eta bestalde, gimnasioak zerabiltzatenek bereziki muzkulazioa egiten zuten. Gaur egun, aldiz, fitness saioak aldatu dira, fitness bizitzeko eredu bat bihurtu da, eredu bat gorputza zaintzeko eta gure bizi kalitatea hobetzeko. Zorionez, edonork gimnasio gehienetan, bere izena eman dezake, eta ez du behar gaitasun fisiko bikain bat.
    Joera horrekin, ekintza desberdin asko agertu dira eta hainbeste aukerarekin edukiz, bakoitza bere zaletasun kontuan hartuta aukera dezake. Ni, maiz, gehienbat matrikulatzeko denboraldia heltzen denean, nire ordutegia berrikusi dut ea aurkitzen dudan tarte bat jarduera batzuk egiteko baina alferrik, beti aurrerako uzten dut. Hala ere, nahiz eta inoiz probatu ez, zerbait aukeratzekotan yoga ala pilates aukeratuko nuke.

  10. Per-k dio:

    Garai honetan gimnasioetan kirol berriak modan daude forman egoteko. Nire ustez hau da jendeak denbora gutxi duelako eta modu honetan nahi duenean gimnasiora joan ahal da. Are gehiago, ordutegi desberdinen beharrean badaude, haien beharren arabera klaseak aldatu ahal dute. Izan ere, urteak igaro ahala, gimnasioko nagusiek klaseko mota ezberdinak sortzen dituzte, eskaera gero eta handiagoa da eta.
    Hala ere, hau egia izan arren, azkenaldian, hemen jendea korrika egiten hasi da. Nire inguruan, adibidez, astean hirutan gutxienez, bai bakarrik bai taldeetan korrika egitera ateratzen dira.
    Dena den, niri gimnasiora ez ezik, korrika egitera ere joatea ez zait batere gustatzen. Taldeko kirolak nahiago ditut. Are gehiago, kirol berrien artean aukeratu behar izanez gero, ez dakit zein aukeratuko dut, gehienentan musikaren erritmoa jarraitu behar duzu eta nik ez daukat erritmorik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s