Unibertsitate ikasketak

carreras_universidades-2009

Aizue, zer ote da bokaziozko irakaskuntza!! Nik dakidan bakarra zera da: nire garaian “el que puede puede y el que no magisterio” bolo-bolo zebilela denon ahotan, eta ondorioz, halamoduzko sasirakasle-festa dagoela nonahi eta benetako bokazioa zutenak “bizirauten” edo.

Beno, kontu bat hori da, baina beste bat oso larria unibertsitate esparruan egin nahi dutena, oraintxe Bolognarekin ohitzen hasita-edo geundenean. Nork ordainduko die gure seme-alabei karrera?

Beharbada, izango du “umeak” bokazioren bat, hala izango ahal da!! Zein zen zurea? Erabaki bera hartuko al zenuke unibertsitaterako atarian bazeunde? Zer gomendatuko zenioke erabakia hartzekotan dagoen hamazazpi urteko gazteari?

http://www.berria.eus/paperekoa/1740/017/001/2015-02-04/karrerak.htm

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Unibertsitate ikasketak -ri

  1. Emefe-k dio:

    Dakigunez, gaur egun karrera unibertsitatea ez badaukazu posibilitate gutxiago dituzu lan ona edukitzeko. Azken urte hauetan lanbide heziketak arrakasta handia lortu dute, nahiz eta unibertsitateko gradu baxuagoa izatea. Hala ere, lanbide heziketan praktiketan hartutako esperientzia gero unibertsitatera bazoaz etorkizunerako lanbide batera joateko onuragarriena da.

    Unibertsitateko titulua, beharrezkoa bihurtu denik, batxilergoa bukatzen duten ikasle askok edozein gradutan sartzen dira zerbait egin behar dutelako. Izan ere, batzuk magisteritzan, sartzen dira ” errazena” delako. Baino honetatik ehuneko hamarrak karrera usten dute berea ez delako. Adibidez magisteritza egiteko bokazioz batez ere egin behar duzu lan oso garrantzitsua, lan asko eta denbora asko eskaintzen duen gradua dela eta.

    Nire ustez, bakoitza erabaki behar du zer egin nahi duen bere bizitzarekin eta ez geratu euren gurasoen influentziagatik edo irakasleek esaten dutenarekin. Azkenean zerbaiten bila bazaude horren atzean borrokatu behar duzu.

  2. Ikasle10-k dio:

    Benetako bokazio bat daukate pertsona batzuk txikitatik. Nik, ordea, ez. Eta inbidia ematen didate. Hamazazpi urte neuzkala, ez zitzaidala batere gustatzen gauza bat argi edukitzen nuen, hau zen, buruz ikastea.

    Artea betidanik interesatzen zitzaidan eta, ondorioz, dekoratzaile ikastea erabaki nuen. Horren bidez, nire bokazio haurkitu nuen. Nire lana benetan gustatzen zait baina, orain galdetzen badidazue ea erabaki bera hartuko banukeen, ezetz aitortu beharho nuke.

    Nire kasutan, bokazio eta pragmatismo ez zoazte eskutik hartuta, arteari edo dekoraziori esker bizitzea oso zaila da eta. Ziur aski, adin hori berriro edukiko banu, beste erabaki bat hartuko nuke, pragmatikagoa.
    Gero, lan finko postu batetik, nire gustuko ikasketak egingo nituzke, lasaitasunarekin, pizkanaka-pizkanaka.

    Hori dela eta, ezperientziak irakatzi didalako eta errealitatean bertan bizi behar dugulako, nire aholkua gazte batentzat hau izando litzateke: pragmatiko izatea.

    Eta hori, beste ikuspuntutatik ikusita, ez da beti goiko ikasketak egitea, zera! gaurko mentalitatea aldatzen ari dela uste dut. Askotan, erdiko ikasketek laboralezko irtenbide baino gehiago daukatela uste dut.

    Horregatik, hemen esandakoa kontuan hartuta, lenengo eta behin praktikoa izatea esango nioke gazte bati. Gero, bestea etorriko da.

  3. Artz-k dio:

    Beti entzun nion amari esaten ikasi behar genuela, mesua seme-alabentzat zen baina batez ere niretzat, emakume izateagatik. Berak eskondu arte, lantegi batean egin zuen lan, baina aitak ,ni jaio nintzeneko, konbetzitu zion lantegiko lana uzteko. Orain esaten du jakin izan balu zer den etxekoandre izatea, ez nukeela inoiz lantegiko lana utziko.
    Amak uste zuen unibertsitateko ikasketak egingo bagenitu hobe biziko ginatekela, eta bide horretara bultzatu zigun, izan ere, lau anai-arreba gara eta laurok bi unibertsitteko ikasketak dauzkagu eta beste bi lanbide heziketa daukate eta azken hauek, dudarik gabe, bizi kalitate onena daukate.
    Orain ez dakit nire erabakia ikasketaren ikuspuntutik onena zen ala ez, horregatik ,nire semeei nahi dutena ikas dezatela utziko diet.
    Gainera, adituek esaten dute litzentziatu gehiago daudela eta egoera horrela jarraitzen bada, nork egingo ditu trebetasun behar duten lanak?
    Dena den, gizarte honetan barneratuta daukagu ez baditugu unibertsitateko ikasketak, ez garela bereziak izango edo, maila gorena egongo garela, eta zergatik pentsatzen dugu horrela?
    Nik uste dut gobernuaren errua dela, ea dago dudarik ostopo handiak jartzen ari dela ikasketak egiteko, ez bakarrik unibertsitateko ikasketak, baizik eta derrigorrezko ikasketak ere. L.O.M.C.E astertuz gero, esaterako, ikus dezakegu elitista eta diskriminatzaile dela.
    Zer esanik ez Boloniako plan berria analizatuko bagenu, baina hori buruz beste momentu batean hitz egingo dut.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s