Sukaldaritza

1

Ez dakit zenbat sukaldaritzari buruzko saio dauden gaur egun telebistan. Jaten ari garen bitartean joango garen hurrengo jatetxeaz mintzatzen gara. Eta noski, denok dastatu nahi dugu, gutxienez bizitzan behin, Arzaken janaria.

Zer bihurtu da sukaldaritza? Negozio hutsa? Ezinbestekoa den janariari garrantzi gehiegi ematen diogu? Sukaldaritza zale amorratuak al zarete?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

10 erantzun Sukaldaritza -ri

  1. yoshi-k dio:

    Ez daukat zalantzarik sukaldaritza zalea naizela. Zerbait ondo prestatuta dagoenean edo zapore berriak dastatzeko beti prest nago eta ez dit inporta dirua gastatzea beste gauzetan beharrean. Arzaken jatetxera ez naiz inoiz joan baina, nire bizitza osoan behin gutxienez joango naizela ziur nago. Sukaldaritza, zerbait modernoan bihurtu da. Bai sormena eta bai produktuak nahastea jakitea puntu asko ematen dizute sukalde on batean egoteko. Batzuk, prezioengatik kexatzen dira baina, atzetik dagoen lana baloratu behar da.

  2. Tximeleta-k dio:

    Milaka eta milaka urte dira sukaldaritza existitzen dela. Lehen, beti emakumeek janaria prestatzen zuten eta gizonek kanpoan egiten zuten lan. Zorionez, garaiak aldatu egin dira. Izan ere, gaur egun, munduko sukaldari onenak gizonak dira, adibidez: Arzak, Subijana eta Argiñano, besteak beste.

    Gaur -gaurkoz, telebistan sukaldaritzari buruzko saio dira nagusi. Agian, sukaldaritza negozio hutsa bilakatu da, baina, lantzean behin, saio mota hauek ikusteak onuragarria da. Alde batetik, ondo jatea oso garrantzitsua dela gogorazten digute eta. Beste aldetik, beste modu batean jakiak prestatzen irakasten digute eta.

    Bukatzeko, ni ez naizela sukaldaritza zale aitortu behar dut. Nik beharrezkoak diren platerak baino ez ditut prestatzen. Jatea askoz gehiago gustatzen zait. Azken finean, nori ez zaio gustatzen ondo jatea?

  3. nuritz-k dio:

    Gaur egun sukalde programak modan daude, batez ere, sukalde modernoa direnak. Nire ustez, azken hauek behargabekoak dira, krisiagatik familia batzuek dirurik ez dute jateko.
    Halaber, agian Euskalduna naizenez jatuna naiz, eta hori dela eta nire eguneroko bazkarietan lehenengo, bigarrengo platera eta postres jaten ditut.
    Egia esan, ez naiz sukaldaritza zale, ordea, jatera bai eta nire familiar en, lagunen artean nada askoz hobeto.
    Azkenik, egunen batean jatetxe batera michelin izar nahiko nuke jatera.

  4. leixu-k dio:

    Nire kasuan, sukalzen dut beharrean nagoelako… Ni ez naiz horietako batek esaten duela sukatzea lasaitzen zaiona… Hala ere, ondo jatea eta gauza berrriak dastatzea pilo bat gustatzen zait… Are gehiago, gustura jango nuke Arzaken, Subijanaren edo arrakasta handia duen David Munozen jatetxetan… Inolako esperientzia delakoan nago…

    Argi dago sukaldaritza negozio bat dela… Halaber, azken urteotan modan jarri den negozio bat… Gaur egun sukaldaritza saioak nagusiak dira telebistan… Honi esker jendea gero eta adituagoak da eta ez da edozein gauzarekin konformatzen…

  5. lazcoz-k dio:

    Dudarik gabe, diruagatik izango ez balitz, sukaldari onenen janaria gustura dastatuko nuke. Bi aldiz bakarrik egon naiz izendatzen duten goi-mailako sukaldaritza jatetxetan. Lehenengo aldiz, Beresateguik lasarte daukan jatetxean, eta bigarrena Guggenheim Bilbao Museoko jatetxean, kasualitatez Berasateguik ere eramaten zuenean. Izugarri gozatu nuela aitortu behar dut, hala ere, nahiz eta urtero, noizean behin, joaten garen jatetxe batera zerbait ospatzeko hala aitzakirik eduki gabe, oraintxe bertan, min handia emango lidake hainbeste diru gastatzeak.
    Sukaldaritza programek lortu duten garrantziri dagokionez, kate guztiek ikusi dute saio mota hauek arrakasta handia dauzkatela, eta horregatik, denok bere bertsioa aurkezten dute. Argi dago denoi inporta zaigula, nola edo hala, janariarekin eta elikadurarekin erlazionatutako gaiak, eta alabaina, beti izan dira telebistan sukaldaritzari buruzko programak. Oraintxe bertan, gogora ekarri dit “con las manos en la masa”, eta ez zen gaur egiten dutenak bezain desberdina. Nolanahi ere, ondo baino hobeto dago janariari buruzko saioak ekoiztea, Gandia Shoreren motako programak ordez.

  6. bibi-k dio:

    Gaur egun gure bizitzarentzat sukaldaritza oso importantea da, baina ez sukaldaritza normala autoren sukaldaritza baizik.
    Telebistan gero eta honi buruzko saio gehiago daudenez, denok janari hau dastatu nahi dugu, baina zeren truke? nire ustez diru gehiegiren truke.
    ni ez naiz sukaldaritza amorratua, jatea gustatzen zait jakina,eta janaria goxoa badago askoz hobeto, hala ere, ez daukat interesik Arzak jatetxean jateko.
    Jatetxe famatuetan ezin du edonork jan oso garestiak direlako, janaria ez ezik izena ere ordaninduko dugu. horregatik es dut uste ni inoiz joango naizenik.Nahiz eta janaria normalearekin konformatu behar dudan, ez zait batere inporta hori ez da nire kexka handiena.

  7. txan-k dio:

    Azken bolada honetan, sukaldaritza negozio hutsa bihurtzen ari da, Euskadin batez ere. Nahiz eta gure jatetxeak mundu guztian zehar ospetsuak izan, bertakok bere platerak nekez dasta ditzakegu, funtsean prezioagatik.
    Bestalde, saioak sukaldaritzaren gainean handitu ahala beren kalitatea gutxitu du. Sukaldaritzako amorante baten ikuspuntutik, saio gutxi izan daitezen nahiago dut, ematekotan kalitate onekoak bakarrik ematen dira.

  8. vegatron-k dio:

    Jatea bizitzako plazeretariko bat da eta jatea asko gustatzen baitzait,gauza simpleak bakarrik prestatzea dakit denetarik jateko baina zailtazunarik gabe.
    Siur nago denbora gehiagorik banu gehiago kozinatuko nukeela ,asko nahiko nukeela uste dut eta.

    Egia da gaur egun sukaldaratzi buruzko saio asko daudela baina ,niri ez zait inporta,hau beste gauza batzuk baino gehiago ikustea nahiago dudalako.Herrialde honetan garrantzi handia ematen diogu janariari baina nire ikuspuntutik hau ez dago txarto.

    Ni oraindik ez naiz inoiz Arzakara joan baina nahiko nukeen apeta bat izango zen ,horrelako leku hauetan gehiegi ordaintzen dela pentsatzen jarraitzen dudan arren.

  9. Per-k dio:

    Orain dela urte batzuk sukaldari bruruzko saioak agertu ziren. Lehenengoetariko bat Argiñanorena zen, eta handik aurrera hamaika saio sortu zituzten. Saio hauei esker, ospetsu izatea lortuz gain, publitzatea ere egiten dute sukaldariek bere jatetxeak bultzatzeko.
    Halaber, telebistek ere nahi dutena lortzen dute. Hau da, sukaldari buruzko saioak puri-purian daudenez, gero eta ikusle gehiago dituzte. Horrela, sukaldariek ez ezik, telebistek ere bere helburuak eskuratzen dituzte, janaria negozio bihurtzen dute.
    Hala ere, sukaldari buruzko saioak ez dira nire gustukoa, aspergarriegiak direla uste dudalako. Are gehiago, nire ustez, sukaldarien txisteak txarrenak dira, eta normalean ez ditut ikusten bere saioak. Beste edozein gauza bat ikustea nahiago dut.
    Dena den, haien jatetxeetara joango nintzateke janaria dastatzeko, hori bai, jatea erabat gustatzen zait eta. Izan ere, norbaitek gonbidatu nahi izanez gero, prest nago!

  10. Enara-k dio:

    Nire ustez, denoi jatea asko gustatzen zaigu, eta hemen, Euskal Herrian, gero eta gehiago. Hori dela eta guretzat, sukaldaritzak garrantzi handia dauka eta sukaldaritzari buruzko saioak gero eta jende gehiagok ikusten du; janaria jateko ez ezik, janaria prestatzen ikasteko ere ikusten du.

    Gaur egun, janaria prestatzean, gauza asko kontuan hartu behar dugu: aurkezpena, zaporea, eta abar. Horregatik, telebista saio hauekin, beste ikuspuntu batzuetatik janaria ikus dezakegu. Gauza asko irakasten dutelakoan nago. Niri, adibidez, janaria prestatzea gustatzen zait, baina ez daukat hainbesteko denbora janaria prestatzeko. Hala eta guztiz ere, denbora gehiago izango banu, janaria landuagoa egingo nuke.

    Bestalde, prezioari dagokionez, ez nago batere ados. Nahiz eta janaria landuagoa izan, prezioa askotan gehiegizkoa da. Egia da, negozio bat dela, baina bizitza honetan … dena horrelakoa da, ezta?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s