Erlijio ikasgaia

images

http://www.berria.eus/paperekoa/1832/021/003/2015-02-26/erlijio_ikasgaia_irakaskuntzan_norena_da_bekatua.htm

Zu ere hezkuntza laikoaren aldekoa al zaitugu?

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Erlijio ikasgaia -ri

  1. ikasle10-k dio:

    ERLIJIO IKASGAIA

    Demokrazian bizi garela esaten dute baina, Kerexetaren iritzia irakurtzen eta gero, hori ez dela sinestekoa uste dut. Suposatzen da, Espaina laiko eta akonfesional batean gaudela, ordea, denok dakigunez, LOEk guztiz kontrakoa lortu nahi du. Kontua da, oraindik, Erlijio Katolikoa beharrean, beste aukera batzuk ikastea zeudela, adibidez, Balio Etikoa. Baina dirudienez, hemendik aurrera, Erlijio Katolikoa nahita ez ikasi behar izango da eskolan eta gainera curriculum barne ikasgai garrantsitsuenetakoa izando da.
    Nik, agnostikoa naizela, hori ezin okerrago deritzot, askatasuna galtzen ari naizela sentitzen dudalako.
    Baina ez hori bakarrik, ez. Gertatzen ari denak geroaldiari buruz pentsarazten dit. Zer ote gertatuko litzateke erlijiozko askatasuna ebakiko baligute? Eta, nola azalduko genieke geroaldiko umeei kendu zigutela?
    Neuk, hori baino, orain borrokatzea nahiago dudala argi daukat. Eskubideak nork baino nork defendatu behar ditu eta kalitatezko irakaskuntza, agian, lehenengoa da.

  2. divina-k dio:

    Gaur egun, gure ikastetxeetan oinarrizko irakasgai batzuk irakasten dira, guztionak eta derrigorrezkoak direnak, bai eskola-publikoetan bai itunduetan.
    Bestalde, umeek, zien lekutan ikasten duten arabera (hau da, autonomía-erkidegoaren arabera) gai eta eduki desberdinak dauzkate. Hala nola, Euskadin, geografíari eta Historiari dagokionez, umeek gure herrialdean zer gertatzen zen ikasten dute; izan ere, arbasoen ohiturak eta gure inguruko ezaugarriak ezagutzea ezinbestekoa da. Era berean, kristau-eskolak erlijio-ikasgaia emango du, bere oinarrizko kurrikulum-proiektuan honela agertzen delako. Azken finean horiek dira bere ideiak eta sinesmenak.
    Halaber, nire gustukoa izan ala ez,gure herrialdeko gehienen erlijioa erlijio katolikoa da. Egia esan, garai honetan familia mota ezberdinak sortzen ari dira, iritzi- aniztasunekin, pentsaerak edo bizimoduekin. Horren ondorioz, hezkuntzak edukiak egokitzen ditu egoera berria moldatzeko.
    Dena den, erlijioaren aurkakoei erantzun bat ematearren,erlijio desberdinak ezagutzeagatik edo ikasteagatik ez dugula galtzen askatasuna esan nahiko nuke. Askotan, agnostikoak edo ateoak garela diogu, baina bakarrik beste kulturak edo erlijioak zertan dautzan ez dugulako jakiteaz kezkatu. Eta ez dut katolikoari buruz hitz egiten, zein ez den erlijio bakarra, baizik eta zabalduena, gure herrian behintzat.
    Honekin eta guztiekin, erlijio-ikasgai gatazka bihurtzea ez zaigu komeni, nire aburuz, beste gauzak garrantzitsuago baitaude. Benetan, ez du merezi!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s