Futbolmania

corrupcion-en-el-futbol

Garai batean erlijioak gurean izan zuen tokia urrituz joan da, noski, opiotzat beste zerbait dugu eta. Baina kontuz, droga horren eromenak suntsipenera eraman baitzaitzake, galdetu bestela “gorritxoei”.

 

 

http://www.berria.eus/paperekoa/1955/024/002/2015-03-14/amen.htm

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

7 erantzun Futbolmania -ri

  1. Otazarra-k dio:

    FUTBOLMANIA
    Uste dut futbola erlijio bat bihurtu dela. Niri futbola gustatzen zait baina ulertzen dut futbola ez zaionari gustatzen, futbolak asken urteetan garrantzitsu gehiegi hartu duelako.Gasteizen hau ez da hain gehiegizkoa Alaves bigarren maila dagolelako eta ez daukalako tradizio handia, baina beste hirietan futbola futbolmania bihurtu da.
    Noizehan behin, telebistan ikusten dugu, ea nola jotzen diren afizionatuen artean heriotza arte, eta hau onartezina da. Denok gustatuko litzaiguke futbola bakarrik kirol bat izatea, baina denok artean hil ala biziko kontu bat bihurtu dugu.
    Gaur egun futbolean maneiatzen den dirua sekulakoa da. Ezin dugu ulertu zenbat diren ehun milloi euro, guretzat lortezinak direlako. Gainera, lehendakariek esaten dute futbolariek diru asko irabasten dutela sortzen dutelako eta errentagarriak direla.
    Batzuan ikusten dugu nola gobernuek diru asko futboleko munduan inbertitzen duten, adibidez, San Mames berria egiteko. Diru hori denon artean ordaintzen dugu eta inork ez digu galdetzen ea ondo iruditzen bazaigun.
    Honela jarrraitzen badugu futbola jan baino garrantzitsuagoa izango da gaur egun negozio bat bihurtu delako.

  2. ikasle10-k dio:

    FUTBOLMANIA
    Futbolari buruz idatzi behar dut baina, Egia esateko, ez naiz batere futbolzalea. Hori dela eta, ezin dut eman iritzirik talde bati edo besteari buruz, nork irabazikduen Erregearen Kopa edo Chanpions, erabat berdin zaidalako. Baina konturatzen naiz, futbolaren orokorrean dagoen giroa izugarrizko berezia dela eta hori buruz idatzitakoari deritzot.
    Lehenengo eta behin, futbola gaur egungo izarra bihurtu dela uste dut, agian krisiagatik arazo guztietatik irtenbide modukoa. Azken urteotan, denok dakigunez, ekonomiko arrazoiengatik jende asko aldian baino aldian okerrago pasatzen ari gara. Publikozko aurrekontuak murriztu dituzte eta, horrekin bat, gure bizitzako kalitatea. Azkenean egoera onartu dugulakoan nago. Baina badago zerbait ezin izando diguteela kendu, hau da, FUTBOLA. Astebururo esertzen gara telebista aurrean eta, bi ordutan zehar, krisia hutsa desagertzen da. Ronaldo edo Mesi futbolari horiek betetzen dituzte gure elkarrisketak. Ez dago beste gaiari buruz hitz egiterik.
    Horren ondorioz, uste dut, beste fenomeno bat agertzen ari da. Batzuetan ezin okerrago irudiak ikusten ditugu telebistan, baita umeek. Kontua da, futbol zelai batean, futbolzaleek genero matxistaren alde oihukatzen badute, hori arrunta irudituko zaieela umeei. Ezin dugu ahastu kirol barnean ere heziketa dagoela. Hori, eta ez beste gauza bat, kezkatzen zait niri.
    Bukatzeko, hori guztia kontuan hartuta, gauza bat ezkatzea gustatuko nuke: demagun ezfortzu txiki bat egoera lotsagarri horiek ebitatzeko.
    Lortuko ahal dugu!

    • orkatila-k dio:

      Futbola. Hiztegiaren arabera, futbola da bi talderen arte jolasten den kirola, baloi batekin eta belar-zelaian ere bai. Hala ere, nire ustetan, beste definizio bat aproposagoa izango litzateke; hau da, herrien erlijio berria. Zergatik esaten dut horixe?. Argi eta garbi dago, bere menpe gaude eta.
      Erlijio guztietan bezala, adoratzen diren jainkoak dauzkagu, hots, jokalariak. Nork ez ditu ezagutzen Messi, Ronaldo edo Casillas, besteak beste?. Inork. Denok badakigu nortzuk diren, dudarik gabe. Beraien aurpegiak, estanpetan agertu beharrean, bai kamisetetan, bai posterretan agertzen dira, eta erosten dira prezioa axolarik gabe!
      Horrez gain, beraien aurrean mundua gelditzen da; beste hitzetan, partidua jokatzen dutenean, rituala izango litzatekeen moduan, elkartzen gara ikusteko. Lehen, elizetan geratzen zen elkarrekin oroitzeko; gaur egun, aldiz, tabernetan geratu ohi gara ikusteko.
      Bestalde, hala erlijioak, nola futbolak gutako hoberena eta okerrena aterarazten dizkigute, haien artean borroka, barre edo negar egitea. Teleberrietan, zenbat aldiz entzun ditugu bi arlo hauetan indarkeari buruzko berriak? Geure idoloak defenditzeagatik, edozein gauza zentzugabea egiteko gai garela bistan dago.
      Hau guztia kontuan hartuta, nabaria da gizakiak zerbait sinestsi behar duela; gainera, horri esker, kontrolatuta gaude. Lehen erlijioaren botereak gizartea menperatzen zuen; garai honetan, ordea, fede-molde berri batek egiten du, futbolak. Kirol hau gaurko herriaren opio bihurtu da!

  3. onandia-k dio:

    Futbolmania duela asko iritsi egin zela Euskal Herrira eta Espainiara. Edozein futbol zelaietan aurki daitezke Ultras edo Fanatiko izeneko zaleak, futbolari kalte handia egiten ari diotenak.
    Mundu horretan sartzen diren gazteak, gizartea errespetatzen duen talde batean egotea bilatzen dute, beldurra igortzen dutelako. kasu batzuetan futbol koloreak ez dira batere garrantzitsuak, adibidez, Real Madrileko Ultrasuren nagusia Atletiko Madrileko zale amorratua da.
    Futbol fanatismoaren ondorioak gero eta larriagoak izaten dira. Denok ezagutzen ditugu azken urteetan mugimendu honek eragindako ondorioak, Aitor Zabaleta eta Jimmyren kasuak. Biok Madrilen hil zuten Ultras Sur eta Frente Atletiko izeneko talde faxisten eskuetan. Indarkeria gero eta normalagoa bihurtzen ari da futbol zelaietan.
    Jadanik hasi dira konponbideak ipintzen. Zelai batzuetan debekatu dute ultras edo fanatiko batzuen sarrera, baita kendu eta debekatu dituzte haien sinboloak eta banderak zelai barrutik. Gertatzen dena da, arazoa ez dela zelai barruan egoten, baizik eta kanpoaldean.
    Bukatzeko nire interbidea izango litzateke guzti hauek gartzelaraztea. Hau ez al da indarkeriaren apologia?Hau ez al da terrorismoa?

  4. divina-k dio:

    Futbola inoiz ez da bakarrik kirol hutsa izan, baizik eta bere atzean zerbait gehiago eraman du. Egia esan, futbolak boterea, dirua, arrakasta besteak beste, esan nahi du. Gezurra dirudi, baina gizon gutxi batzu eta pilota huts bat hainbat eta hainbat pertson liluratzeko gauza da. Harritzekoa da, bai horixe!
    Dena den, arazoa ez da futbola bera; izan ere, azken finean kirol bat baino ez da eta hori dela eta zalea izan zaitezke edo guztiz kontrakoa, hau da, gorrota dezakezu. Hala ere, honen inguruan antzerki handia antolatzen dira. Jakinda daukagu, betidanik bolada txarretan asmakizunen bat sortu dela jendea entretenitzeko, beste aldera begiratzeko. Zentzu honetan, erromatarrek zioten: “eman iezaiezue zirkua biztanleei eta nahi duguna egingo dute”. Gure garaian zirkua futbola dela argi dago.
    Bestalde, futbolzaleei dagokienez, maila desberdinak aipa ditzakegu, hala nola, kirola gustatzen zaienak baina gatazkak saihesten dituzte; amorratuak direnak eta bere taldea defenditzen dute, eta azkenik, leku arriskutsuenean, batzuek futbola ia-ia bigarren planoan uzten dute eta bere ideia politikoak erakustearren erabiltzen dute. Futbol zelaia gudu-zelaia bihurtzen da eta beste zaleak etsaiak dira.
    Arduradunek, berriz, tutik ere ez dute esaten atzamarra zaurian sartzea ez dutelako komeni, noski. Ezbeharra hauek guztiak ezkutatu nahi dituzte. Antza denez, diruak dena betetzen duenean arrazoimena eta zentzutasuna ez daukate lekurik. Biak batera ez da posible!

  5. galtzagorri-k dio:

    Nire aburuz, umetxoek kirol taldean parte har dezaten komenigarria baino komenigarriagoa da, esate baterako, laguntaldea sortzeko aukera, amore ematen irakasten dute.
    Aipatzekoa da, pasa den asteazkenean Alavesen eta Osasunaren arteko partidua, sekulako giroa egon zen armailletan, bai Osasunaren zaleen partetik bai Alavesekoen partetik. Azkenik, bi taldeen zaleek batera abesten amaitu zuten, eskutik helduta, hau da futbolaren xarma, baina batzuetan, bakarrik ezbeharrekin geratzen gara.
    Futbolzalea banaiz ere, onartu egin behar dut zirko handia bilakatu dela. Batzuentzat, euren egun-eguneko bizitzatik, lanatik, ihes egiteko edo jokalari, entrenatzaile edo epaileari errieta emateko aitzakirik onena da. Besteentzat, aldiz, euren taldea jarraitzen dure, giroagatik, lagunekin egoteko edo kirolez gozatzeko.
    Tamalez, azken urte hauetan futbol kirola negozio hutsa bihurtu da eta hau da gehien amorratzen nauena. Izan ere, lehen, bihotz oneko kirolariak ziren , nahiko brutoak baina apaltasunez josita; gaur egun, milloidun are eurekoiagoak dira. Horrez gain, astean zehar, edozein egunetan ikus dezakezu futbol partiduren bat eta nire ikuspuntutik, ez da bidezkoa.
    Dena den, futbolak kalte izugarrizko ondorioak eragiten ditu beste kirol batzuetan, besteak beste, kirol saioan gainetik aipatzen dituzte bestelako kirolak.

  6. artz-k dio:

    Egunero teleberria ikusterakoan zerbait futbolaren lotuta dagoena agertzen da, baina irratia entzuten baduzu edo egunkaria irakurtzen baduzu, gauza bera gertatzen da. Badirudi beste kirolak ez direla existitzen. Futbola orojakina da, hala ere, leku guztietan agertzen da, ez bakarrik hedabideetan ez, edonor lekutan hizketak futbolari buruz entzun ditzake, antza denez, ez dago beste gaia hitz egiteko.
    Futbol ” kultura” hedatu da izurria bezala eta ia denok kutsatuta gaude. Adibidez, umeek urte batetik aurrera pilotarekin jolasten dute, honaino ez dago arazorik, baina zer gertatzen da ikastola hasten direnean? Normalean, atseden momentuan futbola ez badute jolasten baztertuta sentitzen dute eta ez bazaie gustatzen, beste joku bat aurkitu behar dute bakarrik ez egoteko.
    Batzuetan irakasleen eta gurasoen laguntza behar dute egoera hori gainditzeko,izan ere, umeek ulertu behar dute futbola beharrean sokarekin jolasten badute,ez dela ezer gertatuko, ez dute egin behar gehienak nahi dutela.
    Futbolaren eragina ikaragarria da, ez bakarrik umeen arloan, baizik eta helduen arloan ere, nire ustez ikuskizun bezala ondo dago baina azken urte honetan mugak gaindutu ditu eta horri ez digu ezer honik ekarriko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s