Martxoak 21…

GA_XENOFOBIA-KARTELA-180x300

 

 

… Arrakeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna, aizue!! Hainbeste jai-egunekin erreparatu al zenion egunari!! Tira ba, irakurri jarraian doakizuna eta egizu zure ekarpentxoa: zer deritzozu Lauraren hausnarketari?

http://www.berria.eus/blogak/laura/index.php?blog=23&title=gero_eta_gehiago_dira&more=1&c=1&tb=1&pb=1

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Martxoak 21… -ri

  1. ikasle10-k dio:

    Gero eta gehiago dira
    Gaur egungo gizartea, bizitzea tokatu zaiguna, gure aiton-amonen gizartea guztiz ezberdina da. Atzeraino begiratzen badugu edozein hiri edo herritan topatu ahal genituen atzerritar batzuekin, baina nahiko arraroa zen. Orain 40 urte, ia ezinezkoa zen beltz bat edo indiatar bat ikustea, ez kalean ez merkatuan. Baina Laurak esaten duen bezala gero eta gehiago dira eta, urteak pasa ondoren, orain ez aurkitzea arraroa izan da.
    Beraiekin bizitzera ohitu behar dugu. Hasieran pobrezia islatu zuten eta denok genekien haien bizitzako baldintzak ezin zailagoak zirela. Kontua da, zorionez, gausak aldatu direla eta nahiz eta nahikoa ez izan, uste dut atzerritarrak hobeto bizi direla.
    Atzerritako bigarren eta hirugarren generazioa hemen bertan jaio da, gure artean. Denok onartzen dugu gure seme-alabek beraiekin ikasten dutela ikastolan edo futbolaz jolasten dutela herriko plazan. Horrekin bat, argi dago, gure iritzia ere aldatu da.
    Baina bururatzen zait agian beste arrazoi bat dagoela hori gertatze aldera…ez duzue uste? Nik bai. Nire ustez, ziuraski, gure zaila egoera partikularrak errua dauka. Aldian baino aldian arruntagoa da gure artean senide bat edukitzea Alemanian edo Frantzian. Horrek gure ikuspuntua aldarazi du, dudarik gabe. Horregatik, gero eta hobeto onartzen ditugu atzerritik ailegatzeak,gure gazteekin konparatzen ditugulako, haien bizitzako baldintzak hobetzearen zain, edo haien bueltatuarena, nork daki…

  2. galtzagorri-k dio:

    Egia esan, atzerritarrak direnez, ematen du ez daukatela guk beste eskubide edo beti burura etortzen zaigu atzerritar batek nola da posible gure oinetako berdinak izatea, jatetxe berean jatea.
    Mintegik esandakoarekin bat nator, erabat, ez digu graziarik egiten besteen miseriak ikusteak. Hortaz, guk euren premia gorriak ez ikusteko distantzia gordetzen dugu eta horri esker gure bihotzak ez du sufrikariorik pairatzen. Esan nahi nuke, egun guztietan pertsona baikorren artean egoten bazarela, euren poztasuna zuri kutsatzen amaituko dute, baina gauza bera zentzu kontrakoan, izan daiteke zure inguruko jendea beti pentsamendu ezkorrez josita ibil dadin.
    Zenbat eta jende txiro gutxiago izan, orduan eta bizi-kalitatea gehiago izango dugu. Denboraren poderioz, konturatuko gara besteen aurrerapena denon garaipena dela, baina badakigu zein berekoia den gizakia, batek daki zer gertatuko ote den etorkizun hurbilean.

  3. divina-k dio:

    Behin baino gehiagotan atzerritarrez zalantza egiten dugu. Azkar epaiketa egiten diegu ezagutu gabe. Zeintzuk diren bere istorioak, bere nahiak, iraganaldia besteak beste ez zaizkie interesatzen. Inork ez die pairatu dituzten oztopo edo ezbeharrei buruz galdetu gure herrialdera heldu arte.
    Hemengoentzat, aitzitik, oraingo egoera, hau da, krisia, haiei leporatzea errazagoa da nahiz eta benetako arduradunak politikari traketsak diren. Halaber, politikariek ez dute bere lana ondo egin baizik eta bere poltsikoak betetzez baino ez dira kezkatu eta gainera iseka egiten digute, bai boto-emaileoi bai ez dutenoi botoa ematen.
    Atzerritarrek bere jatorriko herrialdean denetarik eduki balute, erosotasunez bizi ahal izan balute han, bere familiaren inguratuta, izugarrizko klima batekin, hizkuntza ezagunekin…benetan arriskuz beteko bidaia egingo zuketela uste duzue?
    Egia esateko, atzerritar bakoitzaren atzean odolak eta malkoak darizkiola daude, orduan, nor gara gu etiketa bat jartzeko? Zergatik pentsatzen dugu beti gurea kentzera etorri direla?
    Horrexegatik politikari batzuek arrazakeria bultzatzera laguntzen dutenean, pena handia ematen dit; izan ere, gehienek bere burua arriskuan jartzen dute lana duina lortzeagatik. Etiketa jarri baino lehen, eser daitezela elkarrekin bere helburuei buruz galdetzearren. Agian erantzunak harritzekoak izango ziren. Lan egiteko gaitasuna daukatela ikusiko genuke, bizirik iraun nahi dutela eta gure gizartean sartu. Pentsa dezagun!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s