Oporrak nola antolatu

imagesDiru dela, erosotasuna dela, bakoitzak bere bidaiatzeko modua aukeratzen du.

Eta zuri nola gustatzen zaizu bidaiatzea? Zure kabuz prestatzen duzu edo agentzia baten esku uzten duzu antolakuntza?

 

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

9 erantzun Oporrak nola antolatu -ri

  1. txan-k dio:

    Ia beti nik neuk antolatzen ditut nire oporraldiak. Aukera honek abantailak asko dauzka. Hauek haietako bi dira. Bata, zuretzat egokiena bila dezakezula da, bai erabiliko duzun garraiobidean bai egotea desiratzen duzun ostatuan. Bestea, zuk agentziak irabazten duen dirua aurrezten duzula da. Argi dago desabantailak ere dauzkala. Agentzia batek ematen duen segurtasunik ez daukazu, ezta bere ordaintzeko erraztasunik ere.
    Nire eskarmentu ikuspuntutik oporraldian atsedena hartzeaz gain, abentura pixka bat ere izan dezatela ondo dago, eta zure kabuz antolatzen dituzunean, azken honetako gehiago izan ohi du.

  2. Tximeleta-k dio:

    Oporrak!! Hitz hau denoi gustatzen zaigu, ez dugulako lan egin behar eta ez daukagulako betebeharrik. Egun horietan lasaiago egoten gara, beraz, bidaia bat egiteko gogoa edukitzen dugu. Baina askotan, bidaia bat antolatze hutsak buruhausterik ematen digu, hau da, nora joan, norekin joan, nola antolatu, besteak beste.

    Urteak pasatu ahala, bidaiatzeko modua aldatu da. Nik hogei urte neuzkala nire lagunekin egiten nuen bidaia. Normalean, Euskal Herriaren hurbil zegoen toki batera joaten ginen, eta ez geneukanez diru askorik, edozein lekutan egiten genuen lo, adibidez, kanping batean, parrandara joateak bakarrik kezkatzen gintuelako. Gaur egun, berriz, nire egoera bestelakoa da. Atzerrira joatea gustuko dut beste herrialde batzuetara ezagutzera. Nire lagunekin ez dut bidaiatzen, nire familiarekin baizik. Nahiz eta agentzia batera joan ez, erosotasuna bilatzen dut interneten bidez. Nire ustez, ondo lo egitea ez ezik ondo jatea ere garrantzitsua da. Dena bere garaian!!

  3. leixu-k dio:

    Nik beti nire kabuz antolatzen ditut oporrak. Imajina dezaket orain dela 30 urte zailago zela eta agentzietara jo beharra zegoela. Gaur egun, ordez, nahiko erreza da egitea interneten bidez. Baina egia esateko ez ditut gehiegi prestatzen… Billeteak erosi, lo egiteko leku baten bat bilatu eta listo… Gero han egonda eta egoeraren arabera erabakitzen dut zer ikustea eta zer egitea…

    Oporrak antolatzean dirua kontutan izaten dut. Esate baterako, lo egiteko leku normal bat bilatzen dut. Nire ikuspuntutik 5 izarretako hotelak ez dira behar… Nahiago dut diru hori aurreztea egun gehiago egoteko atzerrian. Beharbada urteak pasa ahala nire iritzia aldatuko da, baina ez dut uste…

  4. Sertx-k dio:

    Abentura bidai batera joatea, gehien gustatzen zaidana da eta normalean ibilbideak egitera joaten naiz, motxila batekin, ibiltzeko zapatillak, diru pixka bat eta batez ere gogo handiak.
    Askotan interneten billatzen dut lekua, hordutegiak eta zeren bidez joan, baina non lo egin ez dut bilatzen ez dakidalako non egongo naizen egun bukaeran.

    Egia esateko beste batzuetan, lasai egotera joatea gustuko dut, hondartzara, spa batera….edo hurrun joaten banaiz, kasu honetan agentzia batera noa bere gomendiak entzuteko eta aholku batzuk kontuan hartzeko.

  5. nuritz-k dio:

    Betidanik asko gustatzen zait bidaiatzea, bai euskal herrian, bai espanian eta bai atzerrian. Txikitan nire gurasoekin bidaiatzen egin nuen eta normalean agentziaren bidez; aitzitik, gaztetan beti nire lagunekin edo bikotekidearekin bidaiatzen dut.
    Nik nahiago dut, nire kabuz bidaiatu, horretarako interneten bidez ia bidaia guztia antolatzen dut eta gero han gidaliburuarekin. Niri gustatzen zait horrela, ikusteko eta bisitatzeko edozein leku eta batez ere, ordutegirik ez edukitzeko eta lekurik tipikoenak ez bakarrik ikustea.
    Azkenik, nire aburuz, edozein aitzaki ona da bidaiatzea.

  6. Alaia-k dio:

    Adinaren eta lekuaren arabera modu ezberdinez bidaiatzen aukeratzen da.Gazteen artean normalean bere kabuz bidaiatzen dute,lagunekin eta dirua begiratu gabe.Hala ere,helduen kasuan atzerrira joango balira bidaia antolatuta aukeratuko lukete erosoagoa eta merkeagoa izateagatik.Gainera,ekintza asko egingo balituzte askotan arduradunek bidaia motzak ere antolatzen dituzte.
    Zaharren kasuan,normalean beti leku berean joaten dira,imsersorekoetara gehienak joatea erabakitzen dute.
    Familien kasuan,parque tematikoetara doazela,orduan bidaia-agentzian kontratatzen dute,bidaia gainerakoak kanpingetara edo apartamenduetara bere kabuz joaten dira.
    Esan daiteke bidaia arabera ezberdin daitekela nola antolatu.

  7. Per-k dio:

    Modu desberdina asko daude oporretara joateko.
    Alde batetik, agentzia bat aukeratuz gero, dena erosoagoa izango da, bidai guztia antolatuko dizutelako.
    Halaber, askoz seguruagoa izango da, beti agentziako jenadearekin egongo zarelako.
    Hala ere, beste aldetik…non daude abentura eta askatasuna??
    Nik abentura nahiko nuke. Are gehiago, ahal izan dudanean agentziarik gabe joan naiz oporretara.
    Horrela, benetako herriak ezagutu nituen, ez turistikoak bakarrik.
    Egia da, deserosoagoa da. Izan ere, herriko jendeak erabiltzen duen garraioan bidaiatuz gero, maiz, arazoak eduki ahal izango dituzu, atzerritar izateagatik tontotzat hartuko zaiztuzte eta. Halabaina, denak ikasteko balio du eta azkenean zure herrian egongo bazina bezala ibiliko zara handik hona. Horrexeagatik saiatzen naiz nire kabuz bidaiatzen. Inoiz ez bazara horrela bidaiatu, probatzeak merezi duela uste dut.

  8. lazcoz-k dio:

    Bidaiatzea plazer izugarri bat izaten da; honen gain, bidaia prestatzeko antolaketak ere hunkigarriak izan daitezke. Nik betidanik, nahiko gozatu dut prestakuntzarekin, nahiz eta, noiz edo behin, urduri jartzen dut irteerako eguna hurbiltzen den neurrian.
    Bi sentimendu elkar nahasten dituzte nire barruan; alde batetik, desioa, leku berriak ezagutzeko gogoak eta beste aldetik, beldurra, edonoiz ustekaberik gertu dezakete eta. Horregatik, gehienetan, nahiago dut agentzia bat aukeratzea bidaiaren antolakuntzarako, eurek joanetorriaz eta egonaldietaz arduratzeko, horrela, segurtasun handia ematen dit, eta gainera, arazorik agertzen badituzte agentzia izango da dena konpondu duena. Honek ez du esan nahi, txango antolatutak gustuko izan izana, baizik eta gustiz kontrakoa; nahiko atsekabetzen zait beti talde batekin joatea leku garrantzitsuak bisitatzera, honengatik, bidaia aukeratzekotan antolatuta hautatuko luke baina gero, nire kabuz irteeren plangintza egingo nuke.

  9. Enara-k dio:

    Normalean, nire kabuz bidaiatzen naiz, ez daukadalako denborarik agentziara joateko. Hau egitekotan, nahi dudana egin dezaket, ordutegiari edo beste pertsona batzuei adi egon gabe. Horregatik, horrela bidaiatu nahiago dut. Alabaina, bidaiaren bat agentzian hartu dut eta ondo antolatuta egon da, batez ere, herrialde atzerritar batera joan naizenean, hala nola, Marruekosera.

    Urtero, bidaiatxo bat egiten dut oporretan leku hurbilera urrunera baino. Hala ere, diru gehiago edukiko banu, bidaia asko egingo nuke, edozein leku ezagu dezadan.
    Argentinara edo Indonesiara joatea gustatuko litzaidake eta noizbait joatea espero dut, nire ametsa baita.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s