KUTSADURA

imagesGure bizimodua Lurrarentzat oso kaltegarria da, nonbait. Denok dakigu birziklatzea ezinbestekoa dela baina hori ez omen da nahikoa. Zer eragin dauka kutsadurak guregan? Gai honek kezkatzen zaitu? Zer egin dezakegu egoerak hobera egin dezan?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

9 erantzun KUTSADURA -ri

  1. Alaia-k dio:

    Gizakiok gure ingurumena hondatzen dugu.Batzuk egoeraz ez dira kontzienteak,beste batzuek ez dute izan nahi.Esaterako,gobernuek bere pobretxurako bakarrik bilatzen dute.
    Kutsadura oso kaltegarria da osasunerako,ingurumerako,abereentzat baina ez da nahikoa jakin gero praktikan dena baimenduta dago.
    Gai honi dagokionez,geuk egin dezakegu gutxi,industrian eta gure lanetan debekatuta egon beharko zutekeen produktuak erabiltzen ditugu, derrigorrez eta diru guxi balio dutelako.Segur aski ,urte pasatu ahala eta Kantauriko hondartzak desagertzen hasiko direnean orduan ,borrokatzen eta mugitzen hasiko ginatekeen.
    Bitartean,basoak ,ibaiak,itsasoak,mendiak zaintzen eta gozatzeko ikasiko ahal dugu eta zikintzen ez.Berriro azpimarratu nahi dut gutxi egin dezakegu,gure neurri onak erabiltzen jarraituko dugu,baina goikoen eskuetan konponbidea dago.

  2. yoshi-k dio:

    Kutsadura gure osasunarentzako, ingurumenarentzako, animalientzako, landareentzako… txarra dela guztiok dakigu. Hala ere, gizakiok ez dugu ezer egiten hau sahiesteko, gehiago kutsatu baizik. Gero eta produktu toxiko gehiago erabiltzen ditugu, gauza asko erosten ditugu eta ez dituztenean balio edonora botatzen ditugu, bilgarri asko dituzten gauzak edo plastikozko zerbait ere oso txarrak dira lurrarako.
    Horrela segitzen bagara, hau da, gure planetako errekurtsoak betirako izango balira, guk izango gara gure desagertzearen errudunak. Beraz, zerbait egin behar dugu hau sahiesteko eta batez ere, gure planeta nola dagoen kontzientzia hartu behar dugu.

  3. leixu-k dio:

    Aste honetan gai sakon bat daukagu blogan. Suposa dezaket gai honek denoi kezkatzen gaituela. Azken finean, Lurra ez badugu zaintzen denok pariatuko ditugu ondorioak. Jakin badakit, birziklatzea ez dela nahikoa. Gehiago egin beharrean gaudela nago. Ni ustez, gure inguruko produktu gehiago kontsumitu beharko genituen. Hau da, ze sentsua dauka birziklatzea eta gero Hego Amerikatik ekarritako frutak jatea?? Gure inguruan sagarrak landatzea posiblea da, baina supermerkatuetan dauden gehienak Frantziatik datozte. Argi dago fruta hori ekartzea sekulako kutsadura dakarrela. Kontutan izan behar dugun beste gauz bat ontziak dira. Gaur eguneko elikagai asko indibidualki aurkitzen ditugu. Zalantza izpirik ere ez dukat hau oso erosoa dela gizakientzat, Lurrarentzak, ordea, oso kaltegarria da.

  4. Tximeleta-k dio:

    Kutsadura zer den zehatz-mehatz mugatzea ez da gauza erraza, hala ere, denok dakigu zeintzuk diren bere ondorioak. Izan ere, arnasa hartzen dugun airea gero eta kutsatuago dago. Honen ondorioz, pertsonak ez ezik animaliak ere gaixotu dira.
    Neuri behintzat, gai honek arduratzen nau. Argi dago ahalik eta lasterren neurriak hartzea beharrezkoa dela, hau da, gure autoa gutxiago erabiltzen saiatzea, zaborra toki egokietan uztea, pestiziden erabilera Kontrolatzea, besteak beste.
    Arazoaz kontzientzia hartu behar dugu. Denok gure partez jarriko bagenu, ez litzateke egongo hainbeste kutsadura. Gure esku dago.

  5. nuritz-k dio:

    Argi dago gaur egun, XXI. mendean, kutsadura gai oso garrantzitsua dela, hala nola, munduko herri garrantzitsuena agendan agertzen den gaia da hau. Hala ere, oraindik, kutsadura maila, bai mugatu zein murrizteko jarri diren neurri gehienak bete gabe dauzkagu.
    Horrek, herritarroi azaltzen digu, norainoko keska sortzen duen gai honek.
    Nire aburuz, esan dezaket, kutsadura geroz eta gehiago ikusten dugula egunero. Aldiz, argi esan dezaket guk, egunero dauzkagun ohitura batzuk aldatuta adibidez, autoa banatzen, hondakinak bere ontzian bota, plastikoak gutxiago erabili… kutsadura maila murriz genezake.

  6. lazcoz-k dio:

    Nahiz eta gehiegi ez nabaritu gure eguneko bizitzan, ingurumenaren egoera okerrera doa kutsaduraren ondorioz. Gizakiek ahaztu dugu geure bizitza urarekin eta airearekin lotuta dagoela, eta ez balitz ezer pasatuko bezala bizi izaten jarraitzen dugu Birziklatzea ezinbestekoa dela dirudi, eta egiten dugunak oso harro gaude gure jarrerarekin baina hau ekintza hutsala bakarrik ez da ez badira neurri osorik hartzen. Industrietako pestizidek eta kimiko produktuek orain dela denbora luzea gure ibaiak hondatu dituzte eta orain gauza bera gertatzen ari da itsasoarekin, baina guk ere zaborra uretara botatzen jarraitzen dugu jakin arren kutsadura mota horiekin bukatzea oso zaila dela. Gainera, egunero, plastikozko bilduta dauden produktuek kontsumitu ditugu hondakin kantitate ugari sortzen. Niri honek kezka handia eragiten dit, nire aburuz ez baitugu behar hainbeste bilgarri. Enpresek bere pruduktuak erakargarriak izan dezaten bilgarri toxikoak erabiltzen ditzte. Gure eskuan dago elikagaiak beren ezaugarriagatik aukeratzea ez beren bilgarriagatik.

    • bibi-k dio:

      Dudarik gabe kutsadura gure bizimoduaren truke ordaindu behar duguna da.Gure gizartean gero eta teknologia gehiago erabiltzen da, eta nahiz eta horrek gure bizitza errazagoa egin ,ondorioak ere daramatza lotuta bai guretzat bai inguruarentzat.
      Denok dakigu birziklatzea, garai publikoa erabiltzea eta beste gauza batzuk egitea beharrezkoa dela eta gainera saiatzen garela pentsatsen dut,
      Dena dela, itsasoetan petroleo orbanak, hondakin toxikiak ibaietan, hodei toxikoak konpontzea beste esku batzuetan dago eta ez dirudi zure kezkarik handiena izan dela.

  7. txan-k dio:

    Azken urtean, munduko komunikabideek hondamendiei buruzko berri gero eta txarragoen berri eman nahi izaten dituzte. Adituek kutsadurak klima aldaketak eragiten dituela esan dute eta honek hondamendiak sortzen ditu. Egoera honek kezkatzen nau, azken finean lur bat da dugun bakarra. Badirudi aldaketa hauek gero eta azkarrago doazela.
    Arrisku honetaz gehiago kontzientziatuko bagina, ziur nago konpontzeko ekintza gehiago egingo genituzkeela.

  8. Enara-k dio:

    Gai honek eztabaida gogorrak dakartza, eta niri neuri ere asko importa zait. Denok dakigu birziklatu egin behar dugula eta argi dago, gero eta gehiago birziklatzen dugula, baina zer da onena? Ontziak birziklatzea ala ontzi horiek dauzkaten produktuak ez konsumitzea?

    Normalean, birziklatzeaz konturatzen gara. Hala ere, produktu batzuk beraien ontziekin Kontsumituko ez bagenitu, gutxiago birziklatu beharko genuke, eta min gutxiago eragingo genioke gure Lurrari, produktuen ontziak sortzeko, kutsadura sortzen baita.

    Horren ondorioz, birziklatu ez ezik, ondo erosi ere kontuan hartu behar dugulakoan nago. Gure Lurrak eskertuko digu!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s