Gasteiz aldatzen

A1-1820756910

Ibil al ziznen zapatuan hirian zehar? Zer iruditzen horrelako ekimenak?

 

 

http://www.berria.eus/paperekoa/2063/027/003/2015-04-19/gasteiz_aldatzen.htm

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun Gasteiz aldatzen -ri

  1. Otazarra-k dio:

    Argi dago Gasteiz Aldatzen ari dela, mugimendu honek bezala frogatzen du eskubide sozialen aldeko mugimenduak sortzen ari direla. Gasteizen gero eta etorkin gehiago daude eta horregatik gero eta indar gehiago daukate, gainera hemengo jendea ondo portatzen diren etorkinekin gero eta jasanberagoa da. Nire ustez, nahi badaukagu posiblea da denok pakean bizitzea, hau lortzeko denok gure aldetik zerbait ipini behar dugu.
    Uste dut, etorkinek ulertu behar dutela Gasteizera badatoz, Gasteizen integratu behar dute eta Gasteiztarrok ulertu behar dugu integratzera lagundu behar ditugu. Nire ustez, arazoa ez da gobernatzen ari den alderdi politikoa, kaleko jendea eta etorkinak baizik, izan ere Gasteizera lan egiteko asmoa etortzen diren etorkinek ez daukate arazorik, kontrakoa Gasteizera bakarrik laguntzak jasotzeko asmoa etortzen diren etorkinak ez dira ondo onartuta gure hirian.

  2. divina-k dio:

    Gasteiz aldatzen ari da. Benetan? Zergatik?
    Atzerritarren eskubideen aldeko mugimendua ospatu berria da. Arrakasta handia lortu omen du, gainera. hainbat ekimen antolatu dute astean zehar eta parte-hartzaile ugari zenbatu dute.
    Antza denez, Maroto alkatearen hitzen ondorioz edo ez, beste pentsaera daukan jendeak bere jarrera ikusarazi du, beste ikuspuntu batzuk existitzen direlako eta Gasteizko biztanleak ezagutu beharrean daude.
    egia esan, atzerritarrak ez dira hemengoak bezain ezberdinak. Batzuek lan egin Gabe bizi nahi dute, hau da, diru laguntzak jasotzen badituzte… zertarako beste gauza bat egin? Ezta pentsatu!.Gehienez, noizean behin ikastaroren bat egin txostena betetzearren eta kito. Ezinbestekoa eginda, arazoak bukatuko zaizkie. Maiz portaera horiek beste herrialdetik etortzen zaizkigunak bakarrik egiten dituztela pentsatzen dugu, baina guztiz engainatuta gaude, gero eta gasteiztar gehiago egiten dutelako. Hauek, gainera,nahiz eta bizitza osoa alfer hutsa izan diren, eskubide gehiago daukatelakoan daude hemen jaiotzeagatik.
    Nolanahi ere, horrela pentsatzen duena lotsagabe hutsa da eta non jaiotzen zen edo zeintzuk diren bere erlijio sinesmenak ez zaio inporta.
    Bestalde, Marotoren hitzak entzun ditut eta hitzaldiari dagokionez ez nagoela batere adoz esan behar dut; izan ere,alkateak gasteiztarren erdiak beste erkidegotik etorriak direla dio eta lan egitera etorri garenez gero inoiz ez dute arazorik aurkitu. Era berean, atzerritar bat gure hiriraino ailegatzen denean ongi etorria ematen diogu eta ez dugu oztoporik jartzen. Baina Marotok berak jakin badaki bi egoera hauen artean ez dutela konparaziorik egiterik. Halaber, Madriletik etorritako pertson bat la`posturen baten bila badator, edozein kontratu onar dezake ( bi hilabeterako, edo zazpi egunerako, berdin zaio). Atzerritarren kasua, ordea, baldintzak askoz zorrotzagoak dira. Hala nola, bizitzeko baimena lortzeko urte osorako eta lanaldi jarraitutako kontratua behar dute eta egun, nork eskaintzen du horrelako pagotxa? Inork ez du ausartu nahi.
    Dena den, ekintza horiek antolatzen direnean, neure buruari galdetzen diot: arduradunak beti berdinak izango dira, hauek dira, politikariak? Batzuetan mutur batetik eta beste batzuetan beste muturretatik? Horrela izango balitz, nik ez sartzea nahiagoko nuke. Badaezpada!

  3. Elena-k dio:

    Nire iritzian, estrategia politiko muturrak, alde batetik, botoak erakartzen dituzten arren, alde bestetik, galtzen dituzte. azkenean, poliltikoek bere jarraitzaileei entzutea gustatzen zaiela esaten dute.
    Oren buruan, nola esaten dutenik mesua ez da garrantzitsuena, zer esaten duten baizik.

    Ohitutak gaudenez politikaki zuzena entzutea, politikoek gai polemiko bati buruz bere iritzia ematen dutenean, hau muturra bada, biztanleak suak hartzen dira.
    Baina, nik uste dut gausak argi eta garbi esatea hobe dela.
    Lehenaldian, denok eskubidea daukagu gure iritzia emateko, begirune galdu gabe, noski!
    Eta gainera, bere adierazpenean zehar hobeto ezagu ditzakegu. Hau ondo datorkigu boto emateko hobe irizpidearekin.

    Guzti honeki, hautezkundeak irabazten badituzte, non dagoen benetako arazoa pentzatu beharko genuke. Hautezkundeen emaitzak gizartearen pentzamenduaren baldintzak dira.

    Gizartea adal dezakela esaten dute. Bai, ni adoz nago; baina, aldaketak ikusteko, lana dena guk egin beharko genuke. Pokitikariek gure pentsamenduari ez liokete kontrolatu beharko, hiri eta herriaren baliabideak kudeatzeko bakarrik baizik.

  4. Orkatila-k dio:

    orkatila Elena • duela 7 egun

    Duela bi asteburu, Gora Gasteiz izeneko Plataformak ekimen desberdinak antolatu zituen Gasteizen; haien artean, musika, jolasak, dantzak eta beste ikuskizun batzuk. Helburua zen hiri honetako hiritar guztiok elkartzea. Izan ere, bai diskriminazioaren, bai desberdintasunen kontrako borroka egin nahi izan zuten.
    Denok dakidunez, azken hilabete hauetan etorkizunen gaia denon ahotan egoten da, Maroto alkatearen deklarazio polemikoengatik hedabideetan. Ondorioz, istiluak sortu dira eta, egunero berriak agertzen dira hala egunkarietan, nola telebistan. Autobuseko gidari batek ez zion beloa soinean zeraman emakume bati igotzen utzi, gasteiztar batek jo zuen beltzarana, Marokoko talde batek irainak jaso zituen, besteak beste.
    Honengatik guztiagatik, Gora Gasteiz Plataforma abian jarri da eta, gure gizartea elkarrekin egotea saiatu da. Niri dagokidanez, proposamena ezin da egokiena, denok leku berean bizi baikara.
    Multikulturalismo eta globalizazioaren garaian gaude; beraz, ohiturak ez ezik, sinesmen erlijioso desberdinak ere ikusten ditugu gure inguruan, eta errespetatzen ikasi behar dugu, Are gehiago, zergatik bidaiatzen dugu atzerrira beste kultura batzuk ezagutzeko eta gero, hemen, beraiei ihes egin ohi diegu? Adinekoek dioten bezala, bizitzak bolta asko ematen du, ez dakigu zein izango den gure etorkizuna; horrela, errespetatu beharko genuke. Emiratos Arabes-etara lan egitera joan beharko bazenute, zer irudituko litzaizkizuekete? Seguru asko, zuen pentsamendua oso desberdina izango litzateke! Pentsa ezazue!

  5. galtzagorri-k dio:

    Ezer baino lehen, ez dela gauza berririk Gasteizera atzerritarren etorria esan nahi nuke. Izan ere, gure hirira etorri ziren aurreko mendearen 50 eta 60 .en hamarkadetan estatuko hainbat lekutatik, Galiziatik, Extremaduratik, Gaztelatik, besteak beste. Denboraren poderioz, esan dezakegu haien integrazioa eredugarritzat hartu behar dugula. Kontua da, euren sustraiak galdu barik gure gizartean parte har dezaten eta gure aldetik, ahalik eta atseginen egin diezaiegun.

    Seguruenez, Gasteizko kokapenagatik, sartzen erraza baita, betidanik leku desberdinetatik heldutakoak honaino etorri dira. Aldiz, aran sakonean biziko bagina ziur nago ez litzatekela hain begi-bistakoa izango, hortaz, gure gizartea ez litzateke hain multikulturala izango.
    Horren harira, kontuan hartzen badugu zenbat zabaldu den Gasteiz eta noraino bere biztanleria areagotu duen, konturatuko gara zein erakargarria bilakatu dela gure hiria beste persona batzuentzat.

    Azkenik, denok elkar errespetatzen badugu edozein lekutara eskutik helduta joan gaitezke baina zenbat eta desberdinagoak izan orduan eta oztopo gehiago topa ditzakegu. Hala eta guztiz ere, azpimarratu nahiko nuke inoiz ez geniokela bestearengan usteari utziko denok errespetu osoz jokatuko bagenu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s