TRANBIA

tranvia_vitoria_nieve

6 urte dira tranbia inauguratu zutela. Garai hartan batzuk erabat aldekoak ziren; beste batzuek, ordea, bestelako iritzia zeukaten eta Gasteiz bezalako hiri batean ez zela beharrezkoa argudiatzen zuten. Zuk zer pentsatzen zenuen? Eta gaur egun? Erabiltzen al duzu? Hainbatek merkatu beharko litzatekeela diote? Bat al zatoz?

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

11 erantzun TRANBIA -ri

  1. david-k dio:

    Tranbia inauguratu zenetik, niri iritsia era bat aldatu egin da.
    Lehenik zentzugabeko gastua zela pentsatu nuen, hain zuzen ere, Gasteiz bezalako hiri batean ez zelako beharrezkoa, eta gainera trafikoa ostopatuko zuela uste nuelako. Inauguratu zenetik, urte asko pasa ziren tranbia hartu barik, batik bat beti autoz mugitzea ohituta nengoelako, baina hartu nuenean oso erosoa iruditu zitzaidan, autobusa baino askoz erosoagoa eta azkarragoa.
    Gaur-gaurkoz gero eta gehiago erabiltzen dut, eta linea gehiago egitearen aldekoa naiz gune gehiagotara heldu dezan. Nire aburuz gareztia da, eta segurazki merkatu egingo balute, jende gehiago erabiliko lukete.

  2. Alaia-k dio:

    Hasieran obra gehiegi egin behar zutela eta aparkaleku asko desagertuko zirela uste nuen eta autobusaren kopurua handitzen eta maiztasuna regularragoa jartzen nahikoa zen.Baina gaur egun oso gustura nago garraio publiko honekin oso azkar joategatik,igotzeko eta jeizteko oso erosoa delako eta autobus geltoki berriari ondo datorkio.
    Hala ere,ez nago batere ados txakurrek bidaia dezaketerekin,ez delako higienikoa eta ikusteak molestatzen nau.Halaber bizikleta eraman daitekela ondo deritzot.
    Abetxukokora bidaiatzea nahiago dut,jende gutxiago egiten duelako.Bestalde, Ibaiondokoa Lakuabizkarra anbulategira joatea egokiena da.
    Bukatzeko,azpimarratu nahi dut America Latinaren birigutzean auto-ilara handiak sortu direla eta Txagorritxukoan istripu gehiegi.Agian errepidea lurperatu egin beharko litzateke, hilerrikoa bezala .
    Besterikgabe,orain oso itsusi daude haustekundearen publizitatea jartzeagatik.

  3. nuritz-k dio:

    Egia esan, aitortzen dut, orain dela sei urte tranbiaren aurka nengoen. Nire ustez, Gasteizen ez zen beharrezkoa, autobusekin nahikoa zen. Baina tranbia martxan jarri zenenan, poliki- poliki denborarekin, bere erosotasunaz konturatu nintzen, denbora gutxitan muturretik hiriko beste batera eramaten zaitu eta. Halaber, bai ume- orgak, bai bizikletak erosoki joan daitezke.
    Nire kasuan, lehen noizbehinka tranbiaz erabiltzen nuen, gaur egun ,ordea, ez dut harrapatzen: ia beti bizikletaz noa eta. Azkenik, nire ustetan, ez da hain garestia, baina agian prezioa jaitsiz gero,jendea erabiliko du.

  4. txan-k dio:

    Tranbia jaio zenean Gasteizen ez nengoenez, honen gainean ez dut besterik esaten; gaur egun, aldiz, hiriaren garraioko ezinbesteko tresna izatea iruditzen zait, erabilgarritasunagatik zein bere kutsadurik ezagatik. Normalean garraio publikoa erabiltzen dudan arren, autobusa tranbia baino gehiago erabiltzen dut.
    Bestalde, tranbiaren prezioaren eta bere merkatzearen gainean EJ-koek hobaria beharrarekiko pertsona gehiagorentzat handitu behar izango lukeela esan nahi dut.

  5. yoshi-k dio:

    Hasieran, tranbiaren aurka nengoen baina, denbora pasa ahala bere erosotasuna ikusi dut. Duela sei urte, kotxez joaten diren pertsonengan ostopo bat izango zela uste nuen eta Gasteizen ez zela erabiliko pentsatzen nuen. Gasteiz oso txikia da eta bizikletaz punta batetik bestera joateko oso erosoa da baina neguan, euriarekin zaila da bizikleta hartzea, beraz hemen ia urte osoan negua denez, asko erabiltzen da tranbia. Jende asko erabiltzen du eta adibidez, zentrura joateko oso ondo dago. Horrela, kotxea ez duzu eraman behar eta parkina edo T.A.O. ez duzu ordaindu behar. Hau da, linea desberdinen alde egiteko nago.

  6. leixu-k dio:

    Egia esatekotan, orain dela 6 urte tranbia ez zitzaidan gehiegi axola. Zabalgana bizitzen nintzen eta bizikletaz nihoan leku guztietara. Gaur egun ordez tranbia oso baliagarria delakoan nago. Hamabost minututan hiriko beste puntan egon dezakezu eta hori primeran dago. Gauza txar bat esatekotan aAmerika Latinako errotonda izango zen. Errotonda horretan trafiko ugari dago eta tranbia arazoa handitzen du.. Burura datorkit han egon diren istripu kopurua.

    Orain dela hilabete bat hasi ziren berriro esaten luzatuko dutela tranbiaren bidea. Baina jakin badakit hori haurtezkundeengatik bakarrik dela. Halaber ondo legoke Salburuaraino luzatzea…

  7. vegatron-k dio:

    Tranbia inauguratu zutenean ez ados ez aurka ez nengoen.Istrupu asko gertatzeak gehien kezkatzen ninduena zen baina ez zitzaidan idea txarra iruditzen.
    Egia esan nik ez dut asko erabiltzen ,ez delako ni bizi naizeneraino heltzen baina ziur nago nire auzoraino etorriko balitz egunero hartuko nukeela,garraiorik azkarrena eta erosoena da eta.
    Orain ikusiko dugu bere lineak zabalduko duten ala ez baina egia bada segur azki oso azkar egokituko garela eta oso onarpe ona izango dela.
    Nire ustez prezioa ez da hain txarra txartela erabiltzen baduzu baina hobetu ahako litzateke,noski.

  8. Per-k dio:

    Gasteizen tranbia jarriko luketeela esan zutela oso idei txarra zela iruditu zitzaidan.
    Gero, denbora pasatu den heinean, nire iritzia aldatu nuen. Izan ere, orain ondo dagoela uste dut.
    Hala eta guztiz ere, gauza batzuk aldatuko nituzke. Hau da, urrunago dauden auzetarantz, tranbia ez da heltzen. Nire ustez, zentroan jarri beharrean, auzokotan jarri beharko lukete.
    Bestalde, nahiz eta ez dela hain garestia pentsatzen dudan, autoa erabiltzea nahiago dut, nire antzaz, askoz erasoagoa baita.

  9. Tximeleta-k dio:

    Gasteizen tranbia inauguratzekoak zutela enteratu nintzenean, ez zitzaidan ideia ona iruditu, gure hirian ez zela beharrezkoa izango eta arriskutsua izango zela pentsatzen nuelako. Gaur egun, ordea, nire iritzia aldatu egin da, segurtasunez noranahi minutu gutxitan joan ahal da eta. Nik neuk hiritik kanpora joateko erabiltzen dut.

    Bestalde, zenbaitek merkatu beharko litzateke omen dute, baina ni ez nator bat, ona dena ordaindu behar delako. Halaber txartel batekin deskonturen bat egiten dute. Hiritar gehienok iritzi bertsua edukitzeak pozten nau. Azken finean, esaera zaharrak dioenez: ”Zuzentzea jakintsuen gauza da.”

  10. lazcoz-k dio:

    Egia da, duela 6 urte tranbiaren erabilgarritasunari buruz zalantzarik neukan; orain, hala ere, nire iritzia aldatu dut eta tranbia garraio publikoa hobetu dela uste dut. Nahiz eta autobusetako zerbitzua nahiko ondo ibili, eta neuk badakit egunero erabiltzen baitut, tranbiak erosotasun gehiago eskaintzen du, eta gainera, kutsadura gutxi eragiten duenez, gure inguruan bizitza kalitatea nabaritzen da. Hala ere, tranbia Vitoria-Gazteiz bezalako hiri batentzat luxuxko garraio ematen dit dela, horregatik egoera ekonomikoa hobetu arte, ez dut uste une egokia denik bere garapenarekin jarraitzeko, oraintxe bertan lehentasun garrantzitsuenak dauzkagu eta.
    Prezioari dagokionez autobusa baino pixka bat garestia omen da, hau zerbitzuaren kalitateagatik izango da, ez dakit merkeagoa izango balitz errentagarria izango litzateke ala ez.

  11. Enara-k dio:

    Niri lehen ez zitzaidan tranbia edukitzea inporta, nire herrian bizi bainintzen. Gaur egun, berriz, Gasteizera bizitzera etorriko naizenez, tranbia edukitzearen alde nago. Oso ideia ona ez ezik, oso erosoa ere iruditzen zait, tranbiaz joatea autobusez ibiltzea baino hobea delakoan nago.

    Argi dago, merkatu beharko litzatekeela, batez ere, egunero hartzen duen jendearentzat. Orain nahiz eta BAT Txartela eduki, garestia da. Hori dela eta, tranbia merkatzearekin bat nator. Tranbiaren prezioa jaitsiko balitz, Krisiaren ondorioak gutxiago nabarituko genituzke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s