Sabela gora, sabela behera

th

UDA+berria geratzekotan etorri ote zaigu? Hau da eguraldia daukaguna!!

Noski, dena bistaratzen hasi garen honetan pintxo-poteari ezin muzin egin, baina…seguru zuk ere baduzula sekretutxoren bat negu parteko kilotxo horiek kentzeko. Zer, zu ere istagrammer bati ikusitako errezeta egiteko asmoz?http://www.berria.eus/paperekoa/1740/018/001/2015-03-28/dieta.htm

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Sabela gora, sabela behera -ri

  1. divina-k dio:

    Gezurra ematen du, baina apur bat pentsatzera geratuz gero, izakiok ohiturak berak behin eta berriz errepikatzen ditugula konturatuko ginateke. Urtero, uda hurbiltzen den neurrian, urtegi honetarako arropa berreskuratzen dugunean, gure gorputzek aldatzen dutela konturatzen gara. Baina ez gara altuagoak edo argalagoak, ez horixe. ez dakigu arrazoia zein den, baina izugarrizko gustatzen zitzaigun iazko arropa berria ez da sartzen gure gorputzetan. Ez da posible berriro erabiltzea. une horretan hausnartzen hasten gara: ” Baina baina …zer demontre! Aurten neure buruari zaindu diot, ez ditut hainbeste garagardo edan, ez da kubatarik edo pizzak ere…”
    Nolanahi ere, bost kilo gehiago pisatzen dugu. Orduan deabruren jantzi bat etortzen zaigu gure buruari; bainujantzi ziztrin hori. Halako itxurarekin ez garela jendearen aurrean aurkezteko kapaz aitortzen dugu. Gorritzen hasten gara eta damutu egiten zaigu zorrotzagoa ez izateagatik.
    Horren ondorioz, urte honetan ere, dietaren bat egiteko beharra izango dugu. Azkarrena bilatzen dugu, baina bi oinarrizko ezaugarriak bete beharko ditu, hori bai: kirola egitea ezinbestekoa izan ez dadin eta are gehiago gogorregia izan ez dadin.
    Azkenean, uda heldu orduko kilo pare bat kentzea lortu dugu, zorionez. Hala ere, hori ez da nahikoa, urtean zehar bost kilo gizendu dugulako.
    Bestalde, dieta jarraitzen badugu eta Naomi Campbelen gorputza lortzen dugu, lauzpabost hilabete barru galdu duguna eta beste kilo batzuk, oparia gisa, izango dugu.
    Baiezta dezakegunez, dietei dagokienez, ez da mirarik existitzen. Ezuztekorik jaso nahi ez badugu hobe da urte osoa zaintzea, bestela ,behin eta berriz betiko kontua errepikatuko dugu, ondorio berberarekin, noski!

  2. orkatila-k dio:

    Asteburu hartan 29 gradu egin zuen, eta tenperatura honekin batera, nola praka motzak, hala bainujantziak soinean hasten gara. Aldi berean, badago beste gai bat gehiago kezkatzen duguna, zera: dietak. Izan ere, udaberrian argal eta lirain ikusi nahi dugunez, elikadura kontrolatzen dugi eta, horregatik, dieta garaia heltzen da.
    Horri lotuta, kontu handia izan behar dugula adituek diote, dietak egiteak arazoak ekar baitiezazkigu. Horietako nagusienetariko bat da osasunaz eragina. Nork ez du egin inoiz pomelo dieta edo Dunkanena, besteak beste?. Beraien arabera, hiru egunen zehar pomelo edo haragia bakarrik jan dezakezu. Nolanahi ere, argaltzea lortzen duzun arren, indarrik gabe geratuko zara eta, beraz, nekatu nekatua egongo zara. Are gehiago, batzuetan konorterik gabe ere gera zaitezke.
    Niri dagokidanez, eta hau guztia kontuan hartuta, ez dudala dietarik egingo argi dago; lehenik, osasunerako arazoak gorabehera, eta, bigarrenik, ongorioengatik. Hain zuzen ere, azken azterketen emaitzek dioten bezala, dieta egiten duenak, luzaroan jarraitu beharko luke; bestela, berriro kiloak irabaziko ditu, dudarik gabe.
    Ikusiak ikusi, urte osoan zehar zaintzea egokiena izango litzateke. Are gehiago, hemengo Mediterraneo dieta daukagu, eta medikuek hitzetan, hauxe da hoberena. Beraz, gogora ezazue!, mirariak ez dira existitzen; horrela, urte askotan bizi nahi bagenu, ondo zain beharko genuke osasuna.

  3. Ladislao-k dio:

    Eskueran daukagu uda: oporretako garaia, hondartzara zein igerilekura joateko garaia, arropa gutxiago eramateko garaia. Azken puntu honek nahiko urduritasuna eragiten die pertsona batzuei eta, berotasuna egiten hasi bezain laster, soberazko kiloak kentzeko mirarizko konponbideen bila ibiltzen dira horiek.

    Hondartzak, igerilekuak, lakuak, eta horrelako esparruak, denbora tarte atseginak pasatzeko izateaz gain, giza-harremanak egiteko guneak dira: begiradak elkarri egozten dizkiogun guneak, elkarri buruzko iritziak egiten ditugun guneak. Zentzu horretan, normala da itxura fisiko dexentea izateko nahia. Gure onena erakutsi nahi dugu, gizakiak besterik ez gara eta. Azken finean, gu gara gure gorputzak eta hobe genuke horiek ederto mantentzea. “Mens sana in corpore sano”, hark esan zuen bezala.

    Hori esanda, arazoak sortzen dira epe-laburretako dietak erabilzen ditugunean, osasuna egoera kaltegarrian jar dezaketelako horrelako konponbideek. Adibidez, Mario Vaquerizo-ren garagardoan oinarritutako dieta zorakeria hutsa da eta, dudarik gabe, ondorio larriak izango ditu.
    Beraz, dietaren bat egiterakoan, gure osasunak lehentasun osoa izan beharko luke, itxuraren gainetik.

  4. galtzagorri-k dio:

    Egia esan, goseak animatzen gaitu gauzak egitera, sabela beteta daukagunean, aldiz, gure gustokoa da geldi-geldi egotea da. Esate baterako, lehengo lanak fisikoegiak zirenez, indarrak har zitzaten izugarrizko bazkariak hartzen zituzten. Horren harira, jakin behar dugu zenbat eta gehiago jan orduan eta aktiboagoak bilakatu behar dugula, eta hori egiten baldin badugu sasoian egoten jarraituko dugu. Salbuespena izan daiteke, metabolismoagatik loditzen duen jendea.
    Gero eta garrantzi handiagoa ematen diogunez gure gorputzari, mirarizko dietaren bila gaude gure gorputzik onena erakusteko, baina ez diogu erreparatzen sekulako kalteari eragin dezakegu.
    Gobernuek nahiago dute biztanleria argala izatea, bestela bihotzarekiko arazoak izango baitu edo bestelakoak eragin ditzake. Hortaz, diru dezente aurreztuko lukete gobernuek edo beste arloetan inberti lezakete.
    Laburbiltzen, inportanteena da zeure buruarekin ondo egotea, berau lortzekotan, zure nortasuna gogor egingo duzu eta zeure burua onartuko duzu. Kontua da, zure itxura onartu ezean, neurriak hartu beharko zenituzke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s