Titulitisa

Egun, edozein lan lortzeko titulo mordoa eskatzen digute, orokorrak (lizentziatura…), hizkuntzak, informatikan ditugun gaitasunak egiaztatzen dutenak, eta beste mila gauza. Batzuetan, logikoa da bete nahi den postuan titulu hauek eskatzea, beste batzuetan aldiz,  ez du ez hanka, ez bururik. Izan ere, zertarako behar du informatikari batek IT txartela? ez al da bere titulazioa bera, txartel hori baino fidagarriagoa?

Zer uste duzue? tituluak gora, tituluak behera, zoratzen ari al gara? Edo beharrezkoak al dira kalitatea ziurtatzeko?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

10 erantzun Titulitisa -ri

  1. yoshi-k dio:

    Nire ustez, gehiegikeria da titulu hauek eskatzea. Informatikari baten titulua, IT txartelak baino inportanteagoa eta fidagarria delako, beraz, biak eskatzea tontakeri hutsa iruditzen zait. Nire kasuan, psikologoa naiz eta ikastola batean lana egiteko, IT txartelak eskatu zizkidaten. Galdetu nuen zertarako eskatzen zituztela, ez badugu ordenagailurik erabiltzen eta zerbait eskatu behar zutela lizentziaturarekin batera erantzun zidaten. Badirudi, zihurtagiriak eskatzea modan daudela. Berdin du, IT txartelak, hizkuntzak, edo beste mila gauza.

  2. leixu-k dio:

    Gehiegizkoak direlakoan nago. Nik hogeitahamazazpi urte ditut eta ez diot ikasteari utzi. Inglesa ez denean, Euskara da, edo akreditazioak, hau da egoera bukaezina bat. Ni ikerlaria naiz eta doktoradotza ez ezik publiak, proyektuak eta zuzendaritza lanak eskatzen dizkidate.

    Gainera, jende asko dagoenez lanaren bila, prestakuntza gehien duen pertsona aukeratzen dute, orokorrean, eskatzen zen baino askoz gehiago duen pertsonen bat.

  3. lazcoz-k dio:

    Ikasketak ezinbestekoak dira lana lortzeko eta horregatik, urte batzuetan zehar, lan-merkatuan sartzeko prestatzen gara. Hala ere, ezin dugu jakin ziurtasunez, zein lan postuko mota aurkituko dugu etorkizunean, eta are gutxiago zein baldintzak eskatuko dizkigute. Hala, egunkarietan edo beste lekutan, enplegu eskariak irakurtzen ditugunean, beti dago zerbait ez dugula lortu betetzea. Lana hasterakoan ezin dugula edozer gehiago ikasi dirudi, dena ikasita eduki behar dugu eta. Ideia hau izugarrizko akats da, lanean beti gure trebetasunak hobetu behar ditugu, horrela gure gaitasunak areagotuko dira eta gainera, geure buruarekin hobeto sentituko gara.

  4. txan-k dio:

    Nire ikuspuntutik, eskatzen dizkizuten titulu gehienak ez du ezertarako balio, ez lanpostu bat lortzeko ez zientzia baten ezagueran aurrera egiteko. Gehienetan, hainbeste tituluk lehiaketan lanpostu batetik pertsonak bahe ditzaten bakarrik balio du. Gainerakoetan, titulu horiek beharrezkoak dira lanean aritzeko. Hala eta guztiz ere, guztizkoarekin alderatuz, parte txikiena dira.

  5. Per-k dio:

    Garai honetan, zenbat eta titulo gehiago daukazun, orduan eta errazagoa da lana lortzea. Alabaina, maíz, tituloek ez dute ikasi duzuna baieztatzen. Hala eta guztiz ere, puntu gehiago lortzeko balio dute.
    Adibidez, Osakidetzako oposizioetan, IT-txartelen bidez, 2 puntu lortu ahal duzu.
    Horrela, jendeak bere unibertsitateko tituloa edukitzeaz gain, beste tituloei esker aukera gehiago dauka beste persona batzuk aurreratzeko kontratazio zerrendetan.
    Gauza honengatik, nire iritziz, tituloak ez dira hain beharrezkoak gehiago jakiteko, lana lortzeko baizik.

  6. vegatron-k dio:

    Gaur egun ez dakite zer eskatu lana bilatzeko orduan eta exijitzen dutena gehiegizkeria dela uste dut.
    Argi dago informatiko batek It txartelek irakasten diotenak baino gehiago daktela eta hori oso adibide argia da egoera honetako sentzugabekoa azaltzeko.
    Azkenean ,beti ikasi ohi dugu titulo berriak ateratzeko eta zoritzarrez,askotan ikasita ez gustatu ez ezik, ez zaigu ezertarako ere balio.

  7. nuritz-k dio:

    Gizarte batean oso lehiakortasun bizi gara, horren ondorioz tituluak aldi bakoitzean gero eta gehiago eskatzen dizkigute. Halaber, gaur egun krisiagatik, jendea langabezian geratzen denean normalean ikastera aprobetxatzen du.
    Nire ustez, jendea prestatuta egon dadin eta tituluak lor ditzan ondo dago, baina denboraren poderioz, arazo bat izan daiteke.
    Zergatik? Pertsona batzuentzat ziurtagiriak lortzea garrantzitsuena direlako, ezaguerak bigarren lekuan geratuz. Esate baterako, euskararen kasua, hizkuntza-eskakizun eta ega oso inportantea da, eta jendea horretan bakarrik arreta du.
    Bestalde, nire ustez, arazoa ez da titulu beharrezkoak diren edo ez, baizik zertarako.

  8. Tximeleta-k dio:

    Azken hilabeteotan titulitisa dugu hizpide. Oposaketak direla eta, it-txartelei buruz hitz egiten ari gara, azterketak egin ditzagun txartel hauek gainditzea beharrezkoa delako. Baina kasu askotan, tituluok ez dira fidagarririk. Izan ere, edukitze hutsak ez du esan nahi ordenagailu bat erabiltzen dakiguenik. Hortaz, bide honetatik kalitatea ez da ziurtatzen. Bestalde, lan bila joaten garenean, titulu gehiegi eskatzen dizkigute lanpostu bat lortze aldera. Askotan, gutaz barre egiten bide dute. Inondik ere, beste gauza batzuk ere garrantzitsuak dira, hau da, gure eskarmentua. Gaur egungo lehia gero eta handiagoa da. Honen ondorioz, ez dakit zenbateraino helduko garen, baina jai daukagu!!

  9. orkatila-k dio:

    Egunkaria irakurtzen ari nintzelarik, lan eskaintzen orriak ageri zitzaizkidan, eta begiratzea erabaki nuen. Horietako batean informatiko bila zen, eta baldintza zehatzak eskatzen zituzten, zerak: unibertsitatearen titulua, IT txartelak izatea, eta programa desberdinak ezagutzea. Hala ere, unibertsitatean ikasten dutenean, ikasgai horiek egin behar dituzte. Orduan, zergatik atera beharko dituzte berriro?, baharrezkoa da, benetan?
    Nire ustez, arrazoi nagusienetarikoa dirua lortzea da. Hain zuzen ere, bai titulu, bai kurtso berezi bat eskatuz gero, gure kabuz egiteaz gain, ordaindu beharko dugu. Horrela, badaude lekuak guk beti ikasi behar izateari esker bizi direnak. Bestalde, zenbat eta titulu gehiago eskatzen dituzten enpresek, orduan eta diru gutxiago ordainduko digute. Beste hitzetan, eskatutako titulu guztiak dauzkagun arte, bekario lan egingo dugu, beraz, gure soldatak gutxiago izango dira eta, orduan, nagusiak oso pozik izango dira.
    Niri dagokidanez, eta hau guztia kontuan hartuta, dirua lortzeko “titulitis”a sortu da, dudarik gabe! Ikasketak bukatu ostean, ikasten ez ezik, ordaintzen ere jarraitu beharko dugu. Ondorioz, gero eta beranduago lan egitera hasiko gara. Ikusitakoa ikusita, esan beharrik ez dago ez dela prestakuntza ona bila, helburu ekonomikoa baizik. Denok dakigunez, ikasteko lan egin beharko genuke. Horrela bakarrik prestakuntza ona izatea lortuko dugu! Bai, titulitisak jota gaitu, hau etorkizun hain gorria behar duguna!

  10. Enara-k dio:

    Egia esanda, gaur egun, gero eta titulu gehiago eskatzen digute edozein lan lortzeko. Oraintxe bertan, lizentziatura ez ezik, hizkuntzak eta informatikako gaitasunak ere eduki behar ditugu.

    Titulu asko edukitzeak Gobernuari dirua emateko balio du. Azterketa bat aurkeztu bakoitzean, ordaindu behar dugu eta horretaz gain, gainditu behar dugu, bestela, berriro aurkeztu behar dugu eta berriro ordaindu behar dugu!!! Dena da dirua ateratzea!!!

    Informatikari bati IT txartelak eskatzea zentzugabekeria ez delakoan nago. Nahiz eta informatika ikasi, informatikari honek agian administrazio gaitasunak ez dauzka. Informatika arloan oso zabala da. Horren ondorioz, ez da berdina Hardware edo Software ikastea. Hori dela eta, informatikariek IT Txartela batzuk edukitzea oso ondo iruditzen zait, kalitatea eta aberastasuna ematen baitizkie.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s