Marinela ala printzesa?

images

20150520070227 Egia al da ezkontza handienen pareko bihurtzen ari direla jaunartzeak? Zergatik, ordea? Ondokoarena baino handiagoa egiteko?

 

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Marinela ala printzesa? -ri

  1. Otazarra-k dio:

    Azken boladan jaunartzeak gero eta gehiegizkoagoa dira: Izan ere, gaur egungo jaunartzeak ezkontzak bezala dira. Nik ez dezaket uler moda hau, bestalde haurrak edukiko banitu seguraski gauza bera egingo nuke gaur egungo gizartea hau egitera bultzatzen digulako.
    Gaur egungo gizartean gauza asko axolagabe egiten ditugu deritzot. Segururaski, galdetuko balitzaigu zergatik gauza mota hauek eginten ditugun, erantzuna ez genuke aurkituko; hale ere, joera barruan gaude eta gauzak egoeragatik eragiten dituguna. Gaur egungo gizartean, gu ondoan dagoena baino gutxiago ez gaitezke izan eta horregatik, hark jaunartze bikain egiten badu gurea handiagoa izan beharko da eta ezertarako ez dugu kontuan hartzen gure haurren iritzia oraindik txikia delako.
    Bukatzeko, gaur egungo gizartean gure haurren arropak kontu apartekoa da, Zergatik hain zuhur garen. Nire ustez, gaur egungo jaunartzeak inauteriak dirudite, zergatik gure haurrak marinela edo printzesa bezala jantzita daramatzagun. Nik uste dut gai hauei buruz hausnartu beharko genukela, jaunartzeak zirku bat bihurtu ditugulako.

  2. orkatila-k dio:

    GURE GAURKO BALOREA: KONTSUMISMOA.
    Maiatza heldu da, eta horrekin batera gure hirietako kaleak bai printzesez, bai marinelez beteta daude. Izan ere, jaunartzeak hasten dira, eta hil honetan zehar ero bihurtzen gara.

    Lehenik eta behin, umeak daude. Egun garrantzitsu hau ospatzeko prestatu behar dute. Horretarako, elizan klaseetara joateaz gain, soinean eraman nahi duten soinekoa bilatu behar dute. Gainera, dotoreenek izan nahi dutenez, ileapaindegira joan beharko dute,noski. Bestalde, esan beharrik ez dago dena gogoratu nahiko dutela, beraz, argazkiak aterako bide dizkiete. Egun horretan beraiek nagusiak izango direla argi dago.

    Bigarrenik, gurasoak dauzkagu. Beraien lana argi-argi dago, zera: horrelako guztia ordaintzea, hots, soinekoa dela, jatetxea dela, besteak beste. Seme-alabak zoriontsu ikusi nahi dituzte, hortaz, ez daukatena gastatuko dute, poltsikoa begiratu gabe!

    Azkenik, badaude gonbidapenak, opariak eraman beharko dituztenak. Hala ere, nabaria da nahi duten oparia ez dela izango, baizik eta umeek nahi dutena! Gaur egun, txikiek opari-zerrenda egiten dute, eta beraiek dira eskatuko dituztenak. Urteak joan ahala, zerrenda hori luzeagoa ez ezik, garestiagoa ere bada, eta denetarik dauka, esate baterako, eskuko-telefonoa, play-stationa edo e-booka.

    Hau guztia kontuan hartuta, neure buruari galdetzen diot zer den jaunartzea zehatz-mehatz. Teoriaren esanetan, jarduera erlijiosoa da; dena den, ikusitakoa ikusita, jarduera ekonomikoa da, dudarik gabe! Jaunartzea egitean, sinesmenak berriro baieztatzen dira. Egia da, horrela kristauek “Jainkoaren gorpua” jasotzen dute, eta erlijio horrek jarraitzea erabakitzen dute. Nolanahi ere, gaur egun helburu horixe galdu da, eta opakizun huts bihurtu da. Niri dagokidanez, jaunartzea egin nahi duenak eskubidea dauka, baina praktikatu beharko luke; are gehiago, bide horretatik jarraitu, eta Elizaren arauak bete beharko lituzke. Gurasoek umeei koherentziaren eta baloreen aurkako borroka egiten irakatsi beharko liekete, bestela norantz goaz?

  3. galtzagorri-k dio:

    Hasteko, esan behar dut jaunartzea egiten duten umetxoen itxura berdin jarraitzen badu ere, batzuen jarrera leundu egin dela. Izan ere, argazkietan gehiengoak janzkera berarekin jarraitzen duten arren, marinela edo printsesaz jantzita, batzuek haurren itxura daukate, beste batzuek, aldiz, seriotasuna aukeratzen dute.

    Nahiz eta estatu akonfesionalan bizi garen, ez du ematen joerak oso barneratuta baitauzkagu eta esaten badugu ez dugula jaunartzea egin, besteek harriduraz ikusiko gaituzte edo nire garaian behintzat, ez zen batere arrunta hori entzutea.
    Ezin dugu ukatu gehiengoak ohituragatik egin dugula eta denbora pasatu ahala geure buruari galdetzen diogu jaunartzea baliogarria den gure eguneroko bizitzarako. Kontua da, umeentzat inportatzen zaien gauza bakarra da, nolakoak izango diren jasotako opariak, bestea berdin zaie.

    Txikitatik, gure nagusiek esandakoa sinestera bultzatzen gaituzte eta geroago geure buruarekin adostu behar dugu eta alderantziz izan beharko lukeela pentsatzen dut. Lehengo eta behin, arrazoitzen irakatsi beharko ligukete eta azkenik, bakoitzak gure pentsaera sor dezagun gure sinesmenetan oinarrituta.

    Laburbiltzeko, nik gustura hartuko nuke umetxoek erabaki dezaten jaunartzea egitea ala ez nerabearora ailegatu bezain pronto edo beste aukera batzuk proposa genitzake. Kontua da, inori ez zaiola gustatzen lehenengo pausua aurrera ematea ezta arauen kontra joatea ere, baina geure buruarekin zorrotzagoak izan behar dugu eta zuhurtziaz jokatu behar dugu.

    Bada garaia gure kabuz erabaki dezagun!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s