Haserreak

images Eta zu zer, engainatu al zaituzte? Zer deritzozu “autoa hartze hutsak, askotan inolako premiarik gabe, krimen ekologiko baten egile aktibo bihurtzen nau” ideiari?

http://www.berria.eus/paperekoa/1740/022/001/2015-09-30/haserreak.htm

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Haserreak -ri

  1. Amalurra-k dio:

    Volkswagenen kasu berrri honek ez gaitu ustekabean arrapatzen, zoritxarrez gai hauetako albisteak noizean behin ikus-entzun-irakur ditzakegu komunikabideetan. Une honetan, dirua betiko helburua izanda, ez dute erreparu izan guztion airea kutsatzeko. Gaur egungo gizarteak ez dio behar duen garrantzia arazo ekologiko honi ematen, baina zer egin dezakegu pertsona bakoitzak?

    Egunero egiten ditugun diru trukeak bere ondorio positibo eta negatiboak dauzkate, horretarako kontsumitzen ditugun produktoei buruz informatuta egon behar gara. Adibidez, garapen iraunkorra sustatzen dituzten enpreseei hurbiltzea ondo egongo legoke.

    Garraio ekologikoen erabilerara gehitzea kutsadura honi aurre egiteko egin dezakegun esfortzu txiki bat da, gainera Gasteizen bizikletan aritzeko erraztasun ugari aurkitu ditzakegu. Adibidez, hiri osoa bidegorriz beteta dago bizikleta modu egoki batean erabali ahal izateko.

    Beraz, arazo honi aurre egiteko zer egitea Galeanok idatzi zuen esaldi famatu batean laburtu dezaketu, “Jende txiki askok, gauza txikiak eginez, mundua aldatu dezakete”. Argi dago, guztiok iragan egoki eta ekologiko batean bizi izan gaitezen, bakoitzak bere “lan txikia” egin beharko du.

  2. Rigoberto Jr.-k dio:

    Lotzagarria da Volkswagen konpainiak egin duena eta ez du aitzakirik. Gaur egun, gero eta enpresa handi gehiago sahiatzen ari dira dirua aurrezten, jendearen osasunaren edo ekologiaren gainetik pasata. Gainera, ez dute behar hainbeste diru aurreztea, pasada urtean 11.068 milioi euro irabazi zituzten eta, 2013n baino %21 gehiago. Beraz, non dago hemen gakoa? Zer zen benetan lortu nahi zutena? Ingurumena akabatu?

    Badago gauza bat argi dagoena, dirua galtzea lortu dutela behintzat. Dirudienez, azken datuen arabera, zorra 78.000 milioikoa izango da eta hoietatik 33.000 bezeroen indemnizazioak ordaitzeko erabiliko dira. Bestalde, Seat konpainia espaniarrrari, diru pila bat galtzea eginarazi diete, bidaltzen zieten motorrak beraien autoetan jartzeagatik.

    Gizarteak gero eta gehiago ari da ekologismoaren munduan sartzen eta ingurumena saintzen, beraz, honako gauza hauek egiterakoan, dirudi gutaz barre egiten ari direla. Normalean jendeak diesel autoak erosten dituzte gutxiago kontsumitzen dutelako eta tanga betetzea merkeagoa delako. Baina gauza hauek gertatzen direnean tonto aurpegia geratzen zaigu. Ondorioz, gobernuak egin beharko duena, gauzak gehiago eta sakonago aztertzea da, dudarik gabe.

  3. divina-k dio:

    Antza denez, Volkswagenari txanda heldu zaio. Azken boladan, ez da beste gauzari buruz hitz egiten, bai irratian, bai telebistan edota egunkarietan, marka alemaniarra agertzen da behin eta berriz. Arrazoia ezaguna da, hau da,engainatu egin gaituztelako. Hori ukaezina da.

    Orain arte, Alemaniatik etortzen ziren gauzak guztiak ontzat hartzen genituen, alemaniarra izatea kalitate onako ikurra baitzen. Sineskor hutsak izan gara ( leloak esango nuke). Hala ere, berri hori ailegatuta, begiak zabaldu egin ditugu eta ordutik aurrera, negozioen errealitatea zein den ezagu dezakegu. Hala nola, egindako aurkikuntzak, non ekoizten dituzten produktuak edo zein den bere sorlekua, ez dela garrantzitsuenik jakinarazi digu. Aitzitik, nola egiten dituzten tresnak, zein motatako frogak edo azterketak egiten dituzten erakatsi beharko lizkiguketela orain jakin badakigu.

    Ez genuke esaten dizkiguten gauzak guztiak sinestu beharko, hala ere, zer egin behar genuke? bizitza osoa mesfidantzarekin bizi, ala? Berri hori ez dela kasu bakarra, gauza ezaguna da, izan ere, beste memento batean, lantegiren edo markaren bati ere txanda iritsiko zaio. Itxaron, besterik ez dugu ezer egin behar.

    Halaber, garai modernoan bizi gara, hitz finak erabiltzen ditugu, asmo onak ere badauzkagu, geure datozen belaunaldiak babestu nahi ditugu, mundo justuagoa sortu nahi dugu, berdeago, kutsadura barik….baina dirua agertzen denean, berriz, proposamenak edo jarrera onak pikutara joaten dira; izan ere ,lehenengo gauza boterea bera da, hurrengoa….besteek konpon dezatela!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s